Diplomen banaketa joan den azaroaren 28an egin zen, Donostiako udaletxean, eta saio berean, Kontseiluko kideek legegintzaldi berrirako ordezkariak aukeratu zituzten. Esteka honetan duzue informazio guztia.
Saioa eguerdiko 12:30etatik 13:00etara emango da zuzenean, eta hauek izango dira gonbidatuak:
- Isabel Vaquero, Donostiako ADSIS Fundazioko zuzendaria, Bidebieta Auzoko Guardaplata Erretiratuen Elkartearen espazioak birgaitzeko proiektuarekin.
-
Kino Martinez, Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteko idazkaria, administrazio-egoera irregularrean dauden etorkinak ostalaritza-sektorean laneratzeko planarekin.
-
Amaia Bernaras, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko kudeatzailea, Konpromiso Soziala: Zientzia eta teknologia sustatzeko zerbitzuak, belaunaldien arteko ordezkapenaren garrantzia eta genero-berdintasuna proiektuarekin.
Saioa zuzenean entzun ahal izango da esteka honen bidez.