Joan den maiatzaren 25eko udal hauteskundeen ondoren, Donostiako Gizarte Kontseiluak osoko bilkura egin du gaur arratsaldean; saioaren helburua organoaren kargu nagusiak berritzea izan da, erakunde eta kide guztien ordezkaritza bermatzeko. Kepa Korta Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendariak sarrera labur bat egin du, organoaren ezaugarriak eta egitekoak gogoratu eta balioan jartzeko. Ondoren, bozketak egin dituzte, eta honako hauek dira hautatu dituzten ordezkariak:
Lehendakaria:
-
Daniel Zulaika - Hiritar Merezimenduaren Domina
Lehendakariordea:
-
Pilar Lekuona - Hiritar Merezimenduaren Domina
Batzorde Iraunkorreko kideak:
-
Isabel Aguirrezabala (Turismo Elkartearen Aholku Batzordea)
-
Yoanna Amondarain (Garapenerako Lankidetza eta Hezkuntza Kontseilua – Adsis Fundazioa)
-
Ainhoa Arrillaga (Matia Fundazioa)
-
Begoña Cabaleiro (Ingurumen Kontseilua - Emaus Fundazioa)
-
Ricardo Díez (Donostia International Physics Centre)
-
Iker Estebanez (Merkataritza Kontseilua – San Sebastián Shops)
-
Miren Aranzazu Fernandez (Auzotar Elkartea)
-
Borja Gomez (Kirol Kluben Kontseilua)
-
Aimar Insausti (EHU)
-
Paul Liceaga (Adegi)
-
Elena Luquin (Gizarte Ekintzako Kontseilua - Gurutze Gorria)
-
Sheyla Corcostegui (herritarra)
Plan Estrategikoaren Lan Batzorderako Gizarte Kontseiluko kideak:
-
Ricardo Diez (Donostia International Physics Centre)
-
Joaquin Fuentes (Hiritar Merezimenduaren Domina - Gautena - Itxaropen Telefonoa)
Gainera, datozen lau urteetan Kontseiluko kide izango diren sei hiritarrak aurkeztu dituzte, udal-erroldatik zozketa bidez hautatuak:
-
Juan Rekondo
-
Pili Juaristi
-
Igor Salutregi
-
Sheyla Corcostegui
-
Iñaki Guereño
-
Olatz Mitxelena
Gizarte Kontseiluaren II. Saria
Hirian modu altruistan sortzen diren herritarren ekimenak ezagutarazteko eta balioesteko asmoz, Gizarte Kontseiluak Donostiako hiritarren ekimen onenari emandako Sariaren bigarren deialdia egin du aurten. Kolektiboei babesa ematen dieten proiektuen lana saritu eta nabarmendu nahi du ekimenak, herritarren arteko sareak ehuntzen baitituzte eta Donostia hiri lagunkoi eta integratzaileagoa bihurtzen baitute.
Bigarren deialdi honetara 11 ekimen aurkeztu dira, iaz baino hiru gehiago, lehentasunezko arloei lotutakoak denak: Adinekoak, Belaunaldien arteko ordezkapena, Immigrazioa eta donostiar berriak, Klima aldaketa eta Auzoak. Hauek dira proiektuak:
-
Bidebieta auzoko Guardaplata Erretiratuen Elkarteko espazioak birgaitzeko proiektua - ADSIS Fundazioa.
-
Tantaka: Denbora Banku Solidarioa - Tecnun.
-
Kanpoko Inteerak - Donostiako Aquariumeko Dibulgazio eta Hezkuntza Sailaren proiektua.
-
Pobreziaren Aurkako Plataforma (GEP) - Gipuzkoako Erizainen Elkargoak aurkeztua.
-
Egoera administratibo irregularrean dauden etorkinak ostalaritza-sektorean laneratzeko plana - Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkartea.
-
Adinpart: Herritarren parte-hartzea Zahartzearen Ikerketan - Biodonostia.
-
Donostiako garapen estrategiko, ekonomiko, sozial eta kulturalean eragina duten gai nagusiei buruzko irratsaioak - SER irrati katea.
-
Nazioarteko Errendimendu Handiko Zentroa - Fabrikak aurkeztua.
-
Walking Football - Real Sociedad Fundazioaren proiektua.
-
Konpromiso Soziala: Zientzia eta teknologia sustatzeko zerbitzuak, belaunaldi aldaketaren eta genero berdintasunaren garrantzia - Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoa.
-
Etxez etxeko laguntza-zerbitzuek eta gizarte-zerbitzuek artatutako pertsonen medikazioaren erabilera hobetzeko programa - Gipuzkoako Farmazialarien Elkargoak aurkeztua.
Iazko deialdian bezala, Gizarte Kontseiluko Batzorde Iraunkorreko kideek osatu dute epaimahaia, eta urrian bildu ziren proposamenak baloratzeko eta ekimen irabazlea eta bi finalistak aukeratzeko, honako hauek:
Proiektu irabazlea
Aurten, ADSIS Fundazioaren Bidebieta Auzoko Guardaplatako Jubilatuen eta Erretiratuen Elkartearen Espazioak Birgaitzeko Proiektuak jaso du lehen saria. Epaimahaiak proiektu horren "balio eraldatzailea" azpimarratu du, "baliabide handirik gabeko espazio bat konpontzeko helburuarekin, bazterketa-arriskuan dauden gazteen eta auzoko adinekoen arteko lotura sortzea ahalbidetu baitu".
Kontseiluko presidente Daniel Zulaikak eman dio diploma Isabel Vaquero Fundazioko zuzendariari. Vaquerok, bere aldetik, proiektuaren bidez sortu diren belaunaldiarteko harremanak azpimarratu ditu, ekimenetik harago zabaldu direnak: “Lankidetza-proiektu horretan, migratzaileen elkarteek eurek lagundu digute elkarlanean lan egiteko dugun modua, auzolana, berreskuratzen”.
Bigarren finalista
Bigarren finalista Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkartearen Egoera administratibo irregularrean dauden etorkinak ostalaritzaren sektorean laneratzeko plana izan da, epaimahaiaren hitzetan, "beste herrialdeetatik iristen diren pertsonei lehen aukera eskaintzeagatik, funtsezko urratsa baita beren bizitza ingurune berri batean garatu dezaten eta etorkizunean prestatzen jarraitzeko".
Kino Martinez elkarteko idazkariak jaso du diploma alkatearen eskutik, eta eskerrak eman dizkio Kontseiluari, bigarrenez, elkartearen lana saritzeagatik: “Eskolanbide proiektu berritzaile eta integrala da, enpresa-elkarte batek lege-aldaketa bat aprobetxatzeko eta migratzaileei laguntzeko hartutako konpromisoan oinarritua, eta aparteko emaitzak lortu ditu. Zaila da proiektu honen arrakasta guztiak azaltzea”.
Hirugarren finalista
Azkenik, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoaren Konpromiso Soziala: Zientzia eta teknologia sustatzeko zerbitzuak, belaunaldien arteko ordezkapenaren garrantzia eta genero-berdintasuna proiektua izan da hirugarren finalista. Kasu honetan, "pentsamendu kritikoa sortzeko, pentsatzen irakasteko eta iristen zaigun informazioa zalantzan jartzeko” duen gaitasunagatik nabarmendu du ekimena epaimahaiak.
Gipuzkoako Erizainen Elkargoko presidenteorde Gemma Estevezek eman dio diploma Amaia Bernaras Parkeko gerenteari: “Gure helburua parkearen eta herritarren artean zubiak eraikitzea da, gertu gaudela erakustea, eta belaunaldi berrien eta emakumeen talentua erakartzeko lan-baldintzarik onenak eskaintzea. Hori da gure egitekoa, gizartearen oraina hobetzen duen eta etorkizuna garatzen duen lekua izatea. Horretarako, zientziaren eta teknologiaren balioa zabaltzen dugu, bokazio zientifiko-teknologikoa sortzen dugu eta emakumeak ZTBn duen balioa sustatzen dugu”, azaldu du Bernarasek.
Sari-banaketak amaiera eman dio urteko ekitaldiari, eta, horren ostean, Gizarte Kontseiluko kideek agur esan diote 2024ra arte.
Saioaren bideoa lotura honetan dago ikusgai.