Donostiako Estrategia Bulegoa 2030. urteari begira hiriko estrategia berriaren alde biziki ari da lanean. Egun, diagnostiko estrategikoa behin gaindituta, kokapen estrategikoaren fasera pasa behar da eta hiriak dituen hurrengo erronkak zein aurre egin beharreko agertokiak zeintzuk izan daitezkeen definitu behar dira.
Orain arte, gaur egun indarrean dagoen 2020DSS Estrategian jasotako ikuspegi estrategikoan oinarrituz, pertsonen eta hiriaren inguruko diagnostiko kuantitatiboa garatu da.
Era berean, hurrengo 10-15 urteetan zehar etorkizuna izartuko dituzten joera ekonomikoak, sozialak eta teknologikoak aztertu dira. Helburua, Donostiaren etorkizunean eta, ondorioz, 2030 Estrategiaren garapenean eragin zuzena izango duten aldaketa faktoreen identifikazioa izan da.
Bestalde, hiriak etorkizunean aurre egin beharko dituen Ahulgune eta Mehatxuak, eta Indarguneak zein Aukerak jasotzen dituen AMIA analisia ere egin da, 2030eko Estrategia garatzerako orduan ere kontutan hartzeko.
Informazio hau guztia eta lehen fase honetan landutako dokumentuak, Estrategia Bulegoak martxan jarritako web atal berrian jaso dira. Helburua, 2030 prozesuaren garapenari buruz informatzeaz gain, herritarren parte-hartzea sustatzea da. Horretarako, gune berezi bat ere gaineratu da eta, horren bitartez, interesa duen edozein pertsonak gai zehatz baten inguruan bere iritzia eman dezake edo “E2030DSS Agente aktiboan” ere bihurtu daiteke eta 2030 Plan Estrategikoaren sorkuntzan bere ekarpenak egin ditzake.
Hiriko pertsona nabarmenen testigantzen atal bat, gazteei zuzendutako sekzio berezia eta gai anitzak jorratzen dituzten Donostiako arlo ezberdinetako pertsona nabarmenek sinatutako blog-ak, web atal berria osatzen dute.