Donostiako Gizarte Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak bilera egin zuen atzo, urriaren 10ean, Gizarte Kontseiluaren idazkaritza teknikoaren egoitzan, hau da, Donostiako Estrategia Bulegoan.
The Break: women entrepreneurship & internationalisation in Spain programaren bigarren edizioak aurrera jarraitzen du, eta orotara, Europar Batasunean bizi diren 720 emakume ekintzailek jasoko dute formakuntza, negozio- eta ekintzailetza-garapeneko prozesuen buru izan daitezen. Programa honen baitan, Impact Hub Donostiak bi ekintzaile talde hartuko ditu; lehenengoak udaberrian egin zuen egonaldia, eta bigarrenak lur hartu berri du Gipuzkoako hiriburuan.
Food Coop dokumentalaren proiekzioak eta ikustaldiaren ondorengo solasaldiak agerian utzi dute gizarte-ekonomiaren balio soziala eta gizarte-ekonomiako enpresen eta enpresa-ereduen garrantzia.
Food Coop (Thomas Boothe, Maellanne Bonnicel, 2016) dokumentala irailaren 25ean proiektatuko dute, 18:00etan Trueba zineman.
2023ko Gizarte Ekonomiaren Hiriburua azken txanpan sartu da, urteko azken lauhilekorako programatutako hogei bat jarduerarekin. Horien artean nabarmentzen da Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak sustatuta, azaroaren 13an eta 15ean egingo den Europako Goi-bilera. Europatik eta nazioartetik etorritako 2.000 parte-hartzaile inguru bilduko ditu topaketak, eta Gizarte Ekonomiaren eragina eta Europa mailan duen botere eraldatzailea izango dute hizpide. Hiriburutzaren jarduera-programa eskuragarri dago esteka honetan.
Donostiako Gizarte Kontseiluak sustatutako ekimenak izandako harrera onaren ondoren, Donostiako hiritarren ekimen onenari emandako Sariaren bigarren deialdia zabaldu berri da. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik.
Hiri-pentsamendu estrategikoaren kultura partekatzen eta sustatzen duen hiri iberoamerikarren CIDEU sareak Plangintza eta Ekintza Klimatikoa Hirietan izeneko kongresua eta urteroko batzar orokorra egin ditu egunotan Mendozan (Argentina), eta Donostia bertan parte hartzera gonbidatu dute.
Donostiako San Telmo Museoa euskal gizarte ekonomiaren epizentroa bihurtu zen atzo, ekainak 20. Donostiako Estrategia Bulegoak Gizarte Ekonomia lehen pertsonan: Gizarte Ekonomiako Esperientziak lelopean antolatutako topaketak euskal enpresa garrantzitsuetako ordezkariak eta gaian adituak bildu zituen, gizarte ekonomia eta haren esperientzia arrakastatsuak gipuzkoarrei helarazteko.