Biodonostia abian da
Pasa den azaroaren 15ean inauguratu zen ofizialki Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Ikerketako aurreneko Institutua, Biodonostia. Patxi López lehendakaria, Cristina Garmendia Zientzia eta Ikerketako ministroa, Markel Olano Diputatu nagusia eta Odón Elorza Donostiako alkatea bertaratu ziren Zentro berritzaile horren irekiera-ekitaldira.