Donostiako Estrategia Bulegoa udal egituraren parte da, Donostiako Sustapena sozietate publikoaren barneko erakundea baita.

Era berean, Plan Estrategikoaren Lan Batzordearen aurrean ere eman behar ditu kontuak. Lan Batzordea 38 kidek osatzen dute orotara, besteak beste, Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua, Kutxa, Adegi, Mondragon Korporazioa, Gipuzkoako Bazkundea, Matia Fundazioa, gizarte erakundeak, kultur taldeak, kirol elkarteak, auzo elkarteak, unibertsitateko eragileak, sektore zientifiko-teknologikoko ordezkariak...

Donostiako Plan Estrategikoa

Estrategia Bulegoa 2001ean sortu zen Donostiako Udalak bultzatutako batzorde eragile baten eskutik. Une horretatik aurrera, Donostiako lehendabiziko plan estrategikoa egiteko lanak hasi ziren, prozesua 2004an amaitu zelarik alde guztiek adostutako planaren onarpenarekin.

2004-2010 Donostiako Plan estrategikoa berrikuntza eta ezagutzara askoz ere bideratuagoa izango zen hiri eredu berri baterantz egindako apustu estrategikoa izan zen.

Hala, 2010ean, hausnarketa, eztabaida eta lan prozesu bat abiatu zen Plan Estrategikoaren Batzorde Delegatuaren zuzendaritzaren pean Donostiako lehendabiziko plan estrategikoa itxi eta bigarrena prestatzen hasteko: E2020DSS

Gizarte Kontseiluaren Araudi Organikoa

Bestalde, 2008an Donostiako Udalak Gizarte Kontseiluaren Araudi Organikoa onartu zuen Toki Administrazioa Eraberritzeko 57/2003 Legearen arabera. Araudiak Plan Estrategikoaren Batzorde Delegatua sortzea ezartzen du, betiere hiriko Gizarte Kontseiluari lotuta. Gizarte Kontseiluak ordura arte Planaren Batzorde Eragileak betetzen zituen funtzioak hartu zituen bere gain.

Batzorde Delegatuaren funtzioen artean erakunde, gizarte eragile eta eragile ekonomikoen arteko adostasuna bultzatzea dago, betiere Plan Estrategikoak jasotako helburuak betetzea zein hiriarentzat eragile izan daitezkeen proiektu handiak jarraitu eta bultzatzea xede.

2012an Gizarte Kontseiluaren eginkizunen gaineko eztabaida eta hausnarketa prozesu bat jarri zen martxan, 2014an amaitu zena Gizarte Kontseiluaren Araudi Organikoaren aldaketarekin. Aldaketa horri esker, Gizarte Kontseiluak ordezkaritza zabalagoa izatea lortu da, bertan bildutako gizarte arloko eragile kopurua areagotu egin baita. Era berean, Plan Estrategikoaren Batzorde Delegatua Plan Estrategikoaren Lan Batzordeagatik ordezkatu da.

Gizarte Kontseilua

Erakunde publikoak

  • Ayuntamiento de Donostia/San Sebastián
  • Diputación Foral de Gipuzkoa.
  • Gobierno Vasco

Gizarte alorreko erakundeak

Osasun alorreko erakundea

  • Osakidetza
  • COEGI

Auzotar elkarteak

Enpresaren, sindikatuen eta profesionalen alorreko erakundeak

  • Adegi
  • Mondragon Corporación Cooperativa
  • Cámara de Gipuzkoa
  • Federación Mercantil de Gipuzkoa
  • Asociación de Empresarios de Hostelería de Gipuzkoa
  • ICAGI. Colegio Profesional de Abogados
  • UGT. Unión General de Trabajadores
  • LAB. Langileok Borrokan
  • CCOO. Comisiones Obreras

Garraio eta komunikazioak

  • Autoridad portuaria de Pasajes
  • EUSKOTREN
  • RENFE Cercanías
  • AENA. Aeropuerto de San Sebastián
  • DBUS. Compañía del tranvía de San Sebastián

Komunikabideak

  • Cadena Ser
  • El Diario Vasco

Zientzia-teknologia alorreko erakundeak

  • Fundación Oceanográfica de Gipuzkoa. Aquarium
  • Matia Fundazioa
  • DIPC. Donostia International Phisic Center
  • Parque científico tecnológico de Gipuzkoa
  • Zuatzu. Beterri-Kostako Industrialdea

Unibertsitateak

  • UPV-EHU
  • Universidad de Deusto
  • Universidad de Navarra
  • Mondragon Unibertsitatea

Kultur alorreko erakundeak

  • Tabakalera
  • Donostia 2016

Kirol alorreko erakundeak

  • Real Sociedad
  • Federación Guipuzcoana de Fútbol
  • Bera Bera

Besteak

  • Oficina de Estrategia

Kontseilu Sektorialak

Aholku kontseiluak, partaidetza-organoak dira, udal esparruan aholku, informazio eta laguntzarako izaera dutenak, eta beren helburua, herritarren partaidetza erraztu eta udal gaietan elkarteen informazioa bideratzea da. Gizarte Kontseiluko kide dira honako kontseilu sektorialak: