Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua
Gasteiz
2024ko urriaren 2, 3 eta 4ean Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua izango da. Eusko Ikaskuntzaren hitzordu nagusienetako bat, mendeurreneko -2018an- azken kongresutik hona egindako funtsezko azterlan eta lortutako emaitza nagusiak ezagutzara emateko parada izango dugu bertan. Gizartearentzat, herriko eragileontzat eta, batez ere, bazkideontzat, galdu ezineko hitzordu garrantzitsua izango da.