Smart Mature Resilience
Smart Mature Resilience (euskaraz, Erresilientzia Heldu Adimentsua) Horizon-2020 estrategiaren esparruan garatzen den europar proiektua da. Bere xedea zera da: hiriek aldaketa klimatikoarekin (uholdeak, suteak, ziklogenesiak…), egitura kritikoekin (mugikortasuna, komunikazioa, energia…) eta gizarte-esparruarekin erlazionatutako krisialdi handien aurrean duten gaitasuna garatzea eta ezartzea da.
Donostia, Estrategia Bulegoaren bitartez, Glasgow (Eskozia), Riga (Letonia), Bristol (Ingalaterra), Erroma (Italia), Vejle (Danimarka) eta Kristiansand (Norvergia) hiriekin batera proiektu honen parte da.
Ikerketa lana honako unibertsitateek, Tecnun (Universidad de Navarra), Agder (Noruega), Linköping (Suedia), Strathclyde (Eskozia) eta ICLEI irabazi-asmorik gabeko elkarteak burutzen dute, elkarrekin.
SMR proiektuaren helburu nagusia Europako edozein hirietan baliagarri izan daitekeen lanabes-sorta estandarizatu bat garatzea da. Horretarako, tresna horiek zenbait hirietan probatzen dira, horien artean Donostia dago. Bestetik, Donostiak beste hiriekiko euskarri lana egiten du.
Erresilientzia kontzeptua, sistema baten gaitasunari buruzkoa da, kasu honetan hiriena. Krisialdiak sufritzea sahiesteko gaitasuna dago, batetik, eta bestetik, behin krisialdia jasan eta gero bere inpaktua murriztea eta ezbeharren aurrean normaltasunera itzultzeko behar diren denbora eta baliabideak murrizteko gaitasuna dago. Nazio Batuen Erakundearen 2014ko Giza Garapen txostenak erresilientzia giza garapenaren lorpenerako eta mantenurako tresna bezala igarri zuen. Bestetik, Europar Batasunak, hiri handietan erresilientziaren sustapena eta garapena bultzatzen du bere politiken bitartez.