Xedea

Donostiako Estrategia Bulegoaren zeregin nagusia hiriko Plan Estrategikoa ikertzea, sustatzea, garatzea, ezartzea, jarraitzea eta zuzentzea da.

Era berean, Estrategia Bulegoak bere gain hartzen ditu Plan Estrategikoarekin lotuta helarazten zaizkion jarduera, egitasmo eta ekimen guztiak, bereziki Donostiako barne eta kanpo irudia hobetzera eta hiria nazioartean ezagutzera ematera bideratutakoak.

Estrategia Bulegoaren eginkizuna da Donostiaren edota inguruko lurralde eta hirien egoera sakonago ezagutzera bideratutako ikerketa egitasmoak aurrera eramatea.

Bulegoaren lana da plan estrategikoaren ondorioz sortutako egitasmoak abian jartzeko laguntza ematea, adibidez beste eragile publiko eta/edo pribatuekin batera gauzatu diren Basque Culinary Centerra edo Europako Kultur Hiriburutza.

Ikuspegia

Estrategia Bulegoak helburu argi batekin egiten du lan: Donostia pertsona orori bere bizitza proiektua baldintzarik onenetan garatzeko aukera emango dion hiri bihurtzea.

Horretarako, E2020DSS Plan Estrategikoak Donostia hiri kohesionatu, adinekoentzat lagunkoi, ongi komunikatu, I+G+B egitasmoei lotutako aberastasunen sortzaile, zientzia eta teknologian nazioarteko erreferentzia, eta kultura eta ekonomia sortzaileari lotutako jardueretan aberats bihurtzeko egiten du lan. Donostia hiri ireki, dinamiko, abegitsu bihurtzeko, bizitzea merezi duen hiri bihurtzeko, gozatzeko aukera ematen duena. Azken finean, arlo sozialean, ingurumen arloan eta ekonomikoki jasangarritasun eredu izango den hiria.

Balioak

  • Partaidetza eta lankidetza
  • Hausnarketa eta adostasuna
  • Koherentzia eta kalitatea
  • Jasangarritasuna eta erresilientzia
  • Berdintasuna