PI@-Ikus-entzunezko Berrikuntza Poloa
Donostiako Sustapenak, Gipuzkoako hiriburuaren ekonomia garapenaz arduratzen den udal elkarteak, bere ikus-entzunezko estrategiaren baitan PI@ Ikus-entzunezko Berrikuntza Poloa bultzatu du.
Ikus-entzunezko Berrikuntza Poloa 2011ko otsailean inauguratu zen, Zuatzu enpresa parkean. Udal lurretan eraiki eta kokatuta dago, eta sektoreko enpresei ekipamendu eta zerbitzu egokiak eskaintzen dizkie, beren proiektuak berregituratzeko eta sarean lan egiteko.
Ikus-entzunezkoen arloko enpresen kokaleku izan eta ikus-entzunezko industriei abangoardiako egiturak eskaintzeko izaerarekin sortu zen PI@. Honakoak dira bere xedeak: enpresen lehiakortasuna areagotzea, I+G+B egitasmoak erakartzea, merkatu berrietara heltzea, berrikuntza formatuetara migratzea, kooperazio eta lan teknologia berriak garatzea, eta, ondorioz, Donostian lanpostuak sortzea eta hiriaren garapen ekonomikoa bultzatzea.
«Donostia kultur ekoizpenerako sormen eta berrikuntza polo bihurtzea, argitaratze eta ikus-entzunezko sormen artistikoa bultzatuta; eta, hain zuzen ere, teknologia berrien erabilera aplikatuan arreta berezia jartzea» hiriko lehen plan estrategikoan jasotako beharra zen jada.