Nahi dugun hiria izatera iristeko bultzatu beharreko proiektu eta jarduerak biltzen dituen azken dokumentua da (hau da, hiri planifikazio estrategikoaren alde hautemangarriena, betiere, noski, bere ukiezintasuna kontuan hartuta).
Horregatik, proiektu askok (egoera politiko, ekonomiko, sozial ezberdinetara egokituta) eboluzionatu egiten dute, eta, ondorioz, ez dago lehen eta bigarren plan estrategikoko proiektuen arteko lerroa zatitzen duenik, euren arteko lotura eta konexioa baizik. Hau da, egoeren jarraipen, egokitzapen edo berrasmatze bat ematen da.
Hiri proiektuak
Atal honetan, hiriarentzako garrantzitsuak diren zenbait proiekturi heltzen diegu. Gakoa honakoa da: hiri proiektuak direla ulertzea, hitzaren zentzu zabalenean. Hau da, proiektu batzuk Estrategia Bulegoan bertan sortu dira, beste batzuk hiriaren, lurraldearen, erkidegoaren estrategiaren parte dira, eta beste hainbat garrantzitsuak dira hiriarentzako nahiz eta Estrategia Bulegoarekin harreman zuzenik izan ez.
Nolanahi ere, proiektu denak dira giltzarri nahi dugun hiria eraikitzeko.