- Legezko informazioa
- Xedea eta aplikazio eremua
- Webgunera sartzea eta webgunea erabiltzea
- Datu pertsonalen babesa
- Jabetza intelektuala eta industriala
- Bermearen salbuespenak eta erantzukizunak
- Estekak
- Esklusio eskubidea
- Orokortasunak
- Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa
1. Lege-informazioa
34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoak, 10. artikuluan dioena betez (aurrerantzean, LSSICE, gaztelaniako akronimoaren arabera), jakinarazten da www.dirección.es webgunearen titularra FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. erakundea dela.
Hauek dira www.dirección.es webgunearen titularraren identifikazio eta harremanetarako datuak: Titularra: FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. Helbidea: San Roque kalea, 120 Etxe Zuri eraikina 20009 – Donostia (Gipuzkoa). IFZ: A-20001681. Harremanetarako helbide elektronikoa: fomentoss@donostia.eus. Telefonoa: 943 48 28 00. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan izena emanda 18. liburukian, 39. folioaren atzealdean, 431. orrian.
2. Xedea eta aplikazio eremua
2.1. Legezko ohar honen bitartez ezartzen dira www.dirección.es domeinuari (aurrerantzean, Webgunea) lotutako webguneetara sartzeko, webguneetan nabigatzeko eta webguneak erabiltzeko baldintza orokorrak, bai eta bertako edukiak erabiltzetik eratorritako erantzukizunak ere. Halaber, Webgunearen esparruko zerbitzu edo jarduera jakinak eskaintzea ezar litezkeen bestelako baldintza berezien mende egon liteke. Kasuaren arabera, baldintza berezi horiek legezko ohar honetako erabilera baldintza orokorrak ordezkatu, osatu eta/edo aldatuko dituzte.
2.2.- Webgune hau FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietateak Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen duen zerbitzu bat da, informazio helburua duena. Sozietate honek edozein momentutan eta aurretiazko ohartarazpenik gabe aldatu ahalko ditu Webgunearen diseinua, konfigurazioa eta edukiak.
2.3.- Webgune honetara sartzean eta Webgunea erabiltzean bisitariak erabiltzaile izaera hartuko du eta, sarrera eta/edo erabilera horren momentutik aurrera, FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietateak legezko ohar honetan adierazitako erabilera baldintza guztiak erabat eta erreserbarik gabe onartzea ekarriko du, sarreraren momentuan dagoen bertsioaren arabera. Zentzu horretan, erabiltzailetzat joko da Webgunera sartzen den, Webgunean barna nabigatzen duen, Webgunea erabiltzen duen edo bertan garatutako zerbitzu eta jardueretan parte hartzen duen edozein pertsona (aurrerantzean, ZU).
2.4.- Webgunearen erabilera zuzena egiteko betebeharra onartzen duzu, aplikagarriak diren legeen arabera eta fede onaren, ordena publikoaren, trafikoaren erabileren eta legezko ohar honetan xedatutakoaren arabera, eta FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietatearen eta hirugarrenen aurrean erantzule izango zara betebehar hori urratzearen ondorioz sortutako kalte eta galeren kasuan.
3. Webgunera sartzea eta webgunea erabiltzea
3.1. Webgunera sartzea librea eta doakoa da, erabiltzaileak kontratatutako operadoreak hornitutako telekomunikazio sarearen konexio kostua alde batera utzita.
3.2.- Zure gain hartzen duzu Webgunearen erabileraren erantzukizuna, beraz, edukiak modu arretatsuan, arduratsuan eta bidezkoan erabiltzeko betebeharra onartzen duzu eta, bereziki, edukiak xede hauetarako, besteak beste, ez erabiltzeko betebeharra
- a) Nortasun faltsuak erabiltzea edo beste pertsona batzuen nortasuna ordezkatzea Webgunea edo bertako zerbitzuak erabiltzean, barne hartuta hirugarren erabiltzaileen pasahitzak edo identifikatzaileak erabiltzea.
- b) Sarean birus informatikoak sartzea edo FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietatearen edo hirugarrenen dokumentu elektronikoak, datu edo sistema fisiko eta logikoak eraldatzeko, kaltetzeko, eteteko edo bertan erroreak edo kalteak sortzeko gaitasuna duten jarduketak egitea, edota beste pertsona batzuen Webgunerako eta bertako zerbitzuetarako sarbidea oztopatzea FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietateak bere zerbitzuak emateko baliatzen dituen baliabide informatikoen kontsumo masiboaren bitartez.
- c) Beste pertsona batzuen posta elektronikoko kontuetara edo FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietatearen edo hirugarrenen sistema informatikoetako eremu mugatuetara sartzen saiatzea edo erabiltzea, kasuaren arabera, eta bertako informazioa ateratzea.
- d) Edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, helaraztea edo beste edozein modutan publikoki komunikatzea, eraldatzea edo aldatzea, baldin eta dagozkien eskubideen titularraren aurretiazko eta berariazko baimenik ez baduzu edo legez baimenduta ez bazaude.
- e) Webgune honetan aurkeztutako edukiak eta/edo zerbitzuak enpresa jarduera edo jarduera profesional propio gisa sartzea edo gehitzea.
- f) Orotariko jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzea, eta FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietatearen edo hirugarrenen informazioaren konfidentzialtasuna urratzea.
- g) Webgune honetatik eskuratutako edukiak eta/edo orotariko informazioak erabiltzea publizitate edo sustapen jardueretarako, orotariko publizitatea eta komunikazioak bidaltzeko, saltzeko helburuarekin edo bestelako helburu komertzialekin, edo informazio hori biltzeko, merkaturatzeko edo beste edozein modutan ezagutzera emateko.
- h) Webgune hau edo bertan eskuratutako edukiak eta/edo zerbitzuak erabiltzea legearen, moralaren, ohitura onen edo ordena publikoaren kontra doazen jardueretarako, edo xede eta ondore bidegabeetarako, debekatuetarako edo hirugarrenen eskubide eta interesak kaltetzen dituzten xede eta ondoreetarako.
3.3.- FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietateak Webgunerako sarbidea edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi gabe eteteko eskubidea dauka, baita Webgunearen bitartez eskaintzen duen edozein zerbitzu edo zerbitzu guztiak eteteko eskubidea ere, edozein arrazoi dela eta (arrazoi teknikoak, segurtasunekoak, mantentze lanekin lotutakoak, hornikuntza elektrikoaren hutsegiteak direla eta edo beste edozein arrazoi). Etenaldi hori aldi baterakoa edo behin betikoa izan daiteke.
4. Datu pertsonalen babesa
4.1.- FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietateak Webgunean bildutako datu pertsonalak modu konfidentzialean tratatzeko konpromisoa hartzen du, bai eta arriskuaren araberako datuen segurtasun maila egokia bermatzeko neurri tekniko eta antolakuntza teknikoak ezartzeko konpromisoa ere, datuen babeserako indarrean dagoen araudiaren arabera. Hala ere, jakin behar duzu Interneteko segurtasun neurriak ez direla menderaezinak.
4.2.- Webgunean boluntarioki erregistratzen bazara edo bertan eskuragarri dauden datuak biltzeko lineako inprimakietako bat betetzen baduzu, zerbitzu edo eduki jakinak jasotzeko helburuarekin, datu zehatz eta benetakoak emateko konpromisoa onartzen duzu, datu horien aldaketa guztiak FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietateari jakinarazteko konpromisoaz gain. Berariaz kontrakoa adierazten bada salbu, gure inprimakietan eskatzen diren datuak beharrezkoak dira eskaera izapidetu ahal izateko. Edonola ere, erregistrorako edo datu pertsonalak biltzeko lineako inprimakian emandako datu pertsonalen tratamendurako aplikatuko den pribatutasun politikarako esteka bat ageriko da. Pribatutasun politika horren edukia aldatu egin ahalko da legerian gerta litezkeen aldaketetara moldatzeko, bai eta datuak babesteko agintaritza eskudunen irizpide eta jarreretara moldatzeko ere.
4.3.- Eskainitako zerbitzu edo eduki jakinetara sartu ahal izateko, beharrezkoa izango da aldez aurretik Webgunean erregistratzea, helburu horretarako inprimakia erabilita. Erregistro prozesuan zehar pasahitz bat hautatu beharko da eta zure erantzukizun esklusiboa izango da pasahitz hori behar bezala erabiltzea eta haren konfidentzialtasuna babestea. Ondorioz, zu izango zara zeuk hautatutako pasahitz guztien zaintzaren eta konfidentzialtasunaren arduraduna eta horien erabilera, aldi baterako edo behin betiko, hirugarrenen esku ez uzteko konpromisoa hartzen duzu, pasahitzak pertsona arrotzei ez emateko konpromisoarekin batera. Zure erantzukizuna izango da pasahitza behar bezala ez erabiltzearen edo pasahitza galtzearen ondorioz baimenik gabeko hirugarren batek egindako zerbitzuen erabilera bidegabearen erantzulea.
4.4.- Beste pertsona fisikoen datu pertsonalak ematen badituzu, datu horien inguruan indarrean dagoen datuak babesteko arauditik eratorritako obligazioak errespetatu beharko dituzu eta, bereziki, datu pertsonalen titularra jakinaren gainean jartzeko eta haren baimena lortzeko betebeharrak.
4.5.- 14 urtetik beherakoek ezingo dituzte beren datuak Webgunearen bidez helarazi. Horretarako, gurasoen edo tutoreen aurretiazko baimena beharko da. Edonola ere, FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietateak ez du inolako erantzukizunik onartuko aurrekoa ez errespetatzeko kasuan.
5. Jabetza intelektuala eta industriala
5.1.- FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietatea da Webgune honetako jabetza intelektualeko eta industrialeko ustiapen eskubideen titularra edo horretarako behar den lizentziaren titularra, bai eta bertan eskuragarri dauden edukien gaineko jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen eta irudi eskubideen titularra ere, esaterako, testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, softwarea, diseinuak, markak, izen komertzialak, logotipoak, ikonoak, domeinu izenak eta gainerako ikus-entzunezko eta soinuzko edukiak, eta horien diseinu grafikoaren eta iturri kodearena ere bai eta, oro har, erabilera industriala edo komertziala izan dezakeen beste edozein zeinurena. Eskubide guztiak erreserbatuta.
5.2.- Erabiltzaile bat Webgunera sartzean edo erabiltzaile batek Webgunean barna nabigatzean ez da inolaz ere ulertuko FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietateak eskubide horiei uko egin diela, eskubideak eskualdatu dituela, lizentziatu dituela edo erabat edo partzialki laga dituela. Halaber, ez da ulertuko FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietateak Webgunea erabiltzen dutenei inolako eskubiderik eman diela eduki horiek erabiltzeko, itzultzeko, moldatzeko, eraldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko edo ezagutzera emateko, helburu komertzialekin, FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietatearen edo kasuko eskubideen titularraren aurretiazko eta berariazko baimena jaso ez badute. Aurrekoa betetzen ez bada, FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietateak edo kasuko eskubideen titularrek ahalmena izango dute egokiak diren legezko ekintzak abiarazteko.
5.3.- Ustiapen eskubideen titularrak berariaz baimendu ez duen edukien banaketa, eraldaketa, lagapena, ezagutzera ematea edo beste edozein ekintza debekatuta egongo da.
6. Bermearen salbuespenak eta erantzukizunak
6.1.- Webgune honen edukiak informazio xedea du, baina ez da bermatzen eduki guztietarako sarbidea edo edukien zehaztasuna, zuzentasuna, indarraldia edo gaurkotasuna, ez eta helburu jakin baterako edukien egokitasuna edo baliagarritasuna ere. FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietateak ez ditu bere gain hartuko, ordenamendu juridikoak baimentzen duen neurrian, honakoetatik eratorritako orotariko kalte eta galeren erantzukizuna, adibide moduan eta mugarik gabe: edukietako erroreak edo omisioak, Webgunearen erabilgarritasunik eza edo edukien bitartezko birus edo programa gaizto edo kaltegarrien transmisioa. Hala ere, FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietatek adierazten du beharrezko neurri guztiak hartu dituela, bere aukeren eta teknologiaren egoeraren esparru barruan, Webgunearen funtzionamendua bermatzeko eta birusak eta gainerako osagai kaltegarriak izatea eta erabiltzaileei helaraztea saihesteko.
6.2.- FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietateak ez du erantzukizunik onartzen erabiltzaileek Webguneko zerbitzu eta edukiei edo bertan aurki daitekeen beste edozein materiali emandako erabileraren gainean, erabilera horrekin FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietatearen edo hirugarrenen jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak edo bestelako titulartasun eskubideak urratu badira.
6.3.- Zeu izango zara Webgune honetan egiten dituzun ekarpenen eta iruzkinen erantzule bakarra, eta aitortu eta onartzen duzu zeuri dagokizula Webgunearen eta bertako zerbitzu eta edukien erabileraren arrisku eta erantzukizun esklusiboak.
7. Estekak
7.1.- Webgunean Interneteko beste gune batzuetarako estekak edo hiperestekak ageriko balira, FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietatek ez du inolako kontrolik ezarritako gune eta eduki horien gainean. FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietateak ez du inolako erantzukizunik onartuko estekatutako hirugarren webgune horietako edukien gainean, eta ez du inolaz ere bermatzen hiperesteka edo Interneteko gune horien erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, legezkotasuna edo bertako material eta informazioen baliozkotasuna. Zentzu horretan, estekatutako hirugarrenen web orrialde horien bitartez garatutako jardueren zilegitasunik eza ezagutzen baduzu, berehala jakinarazi beharko diozu FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietateari, esteka horiek desgaitu ditzan.
7.2.- Era berean, FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietateak Interneterako beste gune batzuetarako estekak sartzeak ez du esan nahi inolako harremanik, elkarterik, lankidetzarik edo mendekotasunik dagoenik FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietatearen eta beste webgune horren titularraren artean.
8. Esklusio eskubidea
FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietateak eskubidea izango du Webgune honetarako eta/edo bertan eskaintzen diren eduki eta zerbitzuetarako sarbidea ukatu edo kentzeko, aurretiazko ohartarazpenik gabe, bere kabuz edo hirugarren batek eskatuta, erabilera baldintza orokor hauek edo ezar litezkeen baldintza bereziak betetzen ez dituztenei.
9. Orokortasunak
9.1.- Erabilera baldintza orokor hauetan eta zerbitzu espezifiko bakoitzaren baldintza berezietan xedatutakoaren arteko desadostasunik balego, baldintza berezietan xedatutakoa gailenduko da.
9.2.- Legezko ohar honetako edozein xedapen edo eduki, partzialki edo bere osotasunean, nulua edo aplikaezina dela erabakiko balu, ebazpen irmo bidez, epaitegi edo auzitegi eskudun batek, izaera nulu edo aplikaezin horrek ez die inolaz ere eragingo erabilera baldintzetako gainerako xedapenei, eta gainerako xedapen horiek indarrean jarraituko dute ondore guztietarako.
9.3.- FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietateak edozein eskubide edo erabilera baldintza hauetako edozein xedapen baliatzen edo betearazten ez badu, horrek ez du esan nahi eskubide edo xedapen horri uko egiten dionik, berariaz eta idatziz halakorik adierazi badu salbu.
9.4.- FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietateak baldintza hauek edozein momentutan aldatu ahalko ditu, erabat edo partzialki, eta aldaketa horiek indarrean sartuko dira Webgune honetan argitaratzen diren momentutik aurrera. Aurrekoa ikusita, legezko ohar hau aldian behin bisitatzen jarraitzea gomendatzen dizugu.
10. Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa
FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietatearen, Webgune honen titularra den heinean, eta erabiltzailearen artean ezarritako harremanak legeria aplikagarriari eta jurisdikzio eskudunari buruzko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera arautuko dira. Hala ere, araudian ez bada aurreikusten alderdiak foru jakin baten mende egotea, FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN, S.A. sozietateak eta erabiltzaileak, dagozkien beste edozein foruri uko eginda, Donostiako hiriko (Gipuzkoa) epaitegi eta auzitegien mende egongo dira.