Posta elektronikoetako informazio betebeharra
DONOSTIA SUSTAPENAK, DONOSTIAKO UDALAREN tratamenduaren eragilea den heinean, bere plataforman, harremanetarako hainbat helbide elektroniko adierazi ditu, kasu bakoitzean ezarritako xedeetarako. Era berean, DONOSTIA SUSTAPENAK, zenbaitetan, posta elektronikoa erabil dezake komunikazio kanal gisa, nolabaiteko harremana duen pertsonekin.
Tratamenduaren arduradunaren datuak eta datuen babeserako ordezkariaren harremanetarako datuak pribatutasun politikaren 2. atalean ageri dira.
Adierazitako xedearen arabera, erabiltzailearen/posta elektronikoaren igorlearen datuak tratatzeko DONOSTIA SUSTAPENAK, DONOSTIAKO UDALAREN tratamenduaren eragilea den heinean, duen oinarri legitimatzailea izango da:
- Erabiltzaile/igorleak emandako baimena, hala dagokionean. Esaterako, DONOSTIA SUSTAPENAK eskainitako edozein produktu eta/edo zerbitzuren inguruko informazioa bidaltzeko erabiltzaileak emandako baimenean oinarritutako tratamendua.
- Kontratu harremana edo kontratu aurretiko harremana izatea, betiere tratamendua oinarritzen bada kontratu harremanetan edo zerbitzuen hornidurarako harremanetan.
- Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren alde egindako jarduketa baterako edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak baliatzeko.
Ez da aurreikusi hirugarrenen aldeko datuen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea.
Posta elektroniko bidez bildutako datuak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar.
Erabiltzaileek/posta elektronikoen igorleek dituzten datuen babeserako eskubideak pribatutasun politikaren 7. atalean xedatutakoak dira.