Herritarren pertzepzioari buruzko inkesta 2006
- Egilea: Donostiako Estrategia Bulegoa
- Argitalpenaren urtea: 2006 urtarrila
Hiri planifikazio estrategikoan beharrezko tresna da Herritarren pertzepzioari buruzko Inkesta. Herritarrak hiriarekiko sentimenduak aintzat hartu, zer nolako erronka eta ikuspuntu dituen ezagutu eta Plan Estrategikoa eta honek bultzatzen dituen proiektuak eta akzioak nola baloratzen dituen jakiteko tresna da inkesta.
Donostian bizi ziren 800 pertsonei egin zitzaien 2006ko azaroan Herritarren Pertzepzioari buruzko Inkesta.
Ondorio orokor bezala zera azpimarratu daiteke: hiriak 9,5eko marka lortu zuen (10 puntu zen kalifikazio altuena) “…bizitzearen asetasun maila” atalean. Marka hau, Europako tamaina berdineko hiri askoren batazbestekoaren gainetik dago.
Inkestak balorazio eta asebetetze maila eskatu zituen hainbat ataletan: segurtasuna hirian, ekipamenduak eta zerbitzuak, garraio publikoa, airearen kalitatea, akustika-kutsadura, integrazioa etb.