Surfa, garrantzi handiko clusterra bilaka daiteke Donostiarentzat
Luciana Lazzeretti Ekonomia eta Enpresen kudeaketan katedraduna da Firentzako (Italia) Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean. Ekonomia eta tokiko enpresa eta sistemen Doktoretza koordinatzen du.
Ekonomia kulturalaren barruan, bere ikerketa eremuak kultura, gizakia eta artea eta naturaren baliabideez gain ekonomia bilatzen du eta bereziki kultura, sormena, berrikuntza eta tokiko ekonomiaren garapenaren arteko harremana.
Kultur barrutien inguruan egindako ekarpenek giza kapitala azpimarratzen dute bereziki, hiri sortzaile berrien norabidea jartzen duen lema gisa, baita erakundeetako aktoreen artean ikusten diren gobernantza ereduetan ere (tokiko eta eskualdeko gobernuak), kultur barrutiaren egituraketa eredua, hiri eta eskualdeen garapen ekonomikorako gobernantza tresna bat bezala erabiltzen duten protagonistetan.
Luciana Lazzerettik hitzaldi bat eskaini zuen maiatzean Donostian, bertako Plan Estrategikoaren antolakuntzarekin. Bere hitzaldian, Donostiak paisaia, surfa eta gastronomiarekin lotuta duen gaitasun handia azpimarratu zuen.
“Kultur ondarea estatuarena da, horregatik kontzentratzen da hiriburu handietan. Hemen (Donostian) ez dago kultur ondarerik, baina badaude giza kapitala eta paisaia liluragarria”.
Nola iristen da Ekonomia eta Enpresen Kudeaketan katedradun bat, ekonomia sortzailean aditu izatera?
Beti izan dut kulturarengatik interes pertsonala. Nire hezkuntzaren zati bat arkitektura fakultatean egin dudalako. Niretzat kulturarengatik dudan interesa eta ekonomiarengatik dudan interes profesionala uztartzea da.
Industria kulturala, industria sortzailea, zein da aldea?
Gauza da industria kulturala betidanik existitu dela, soberan ezagutzen dugu Italia eta Espainian, baina azken urteotan ekonomia sortzaileak lekua irabazi du eta asko igo da, teknologia berriei esker, batez ere. Horrela, orain industria sortzaileaz hitz egiten da, baina industria sortzaileak industria kulturalarekin asko konpartitzen duen ideia da.
Industria kulturala kontzeptu tradizionalagoa da eta industria sortzaileak, gaur egun, aspektu berriak barneratzen ditu, baina industria kulturala definitzen duten kontzeptu ugari ere bai.
Hiri bat, kulturarik gabe hirigintza besterik ez da. Zein baldintza bete behar ditu sortzailea izateko?
Hiri sortzailearen zentzua Richard Floridaren ekarpenetik dator eta giza kapitalaren gainean kontzentratzen den oinarri sortzaileaz duen definiziotik. Hori izan da arrakastarik garrantzitsuena.
Gauza da nire ikuspegitik, nire ekarpenetik ematen diodan zentzua, hiri kontzeptua askoz gauza gehiago barneratzen dituen gauza dela. Tokiko sistema bat bezala defini daiteke, baliabide sortzaileak dauden lekuetan sortzailea, hau da, enpresa sortzailea, klase sortzailea eta atmosfera sortzailea ere bai. Kultura eta hau balioan jartzearen garapenetik abiatuta, berrikuntzareni deia eragin dezaketen baliabideak dira.
Bestalde, baliabide mota hauek, oinarri sortzailea duten zentzu ekonomikoko zerbaitean bilakatzeko ezinbestekoa da guztiak zentzu berean bultzatuko dituzten eta kulturatik abiatuta berrikuntza ideiak sortuko dituzten aktore instituzional, ekonomiko eta ez ekonomikoen sare bat.
Eta pertsona batek, zer egin dezaket nik pertsona sortzailea izateko?
Sormen kontzeptua, beti gizateriarekin konektatuta dagoen kontzeptu bat da. Sortzaile izatea, bizitasun handiko pertsona izatea da. Sormena, aniztasuna da gainera.
Fenomeno honek zentzu ekonomiko bat dauka eta horrek zentzu profesional bat esan nahi du eta hori merkatu handia, harreman ekonomikoak, garapena, aberastasuna eta abar duen zerbaitean bilakatzen da. Sormena estuki lotuta dago gizon eta emakumeekin. Beraiek gabe, ez da sormena existitzen.
Nola igortzen zaie ekonomia sortzaileak duen garrantzia, indarra, klase politikoari, enpresariei eta hiritarrei orokorrean?
Hiritarrek, klase politikoak, guztiek osatzen dituzte industria sortzailearen oinarrizko osagaiak. Sormena fenomeno soziala da, ekonomikoa baino lehenago, nire ustean.
Horregatik, fenomeno konpartitua eta partaidetza izan duena behar du izan. Politikariek lagun dezakete, sormena beraien lurraldeetan adieraz dadin, baina behetik irten behar du honek, ez da bakarik administrazioaren aldetik erabakitzen den gauza bat.
Nola ikusten duzu kokatzen dela hiri hau, ekonomia sortzailearen alorrean?
Gastronomiaren inguruan sentitzen duzuen grina deigarria gertatu zait. Iindar handia duen gaia da eta badu zentzua industria sortzaile bat izatea, jarduera gastronomikoari sormenaren ekarpena egiten zaion neurrian. Gizon euskaldunak hain dira sortzaileak, sukaldaritzaz, bakarrik bildu eta hitz egiten duten gai bat bihurtu dutela. Benetan harritu nauen gauza bat da elkarte gastronomikoena.
Bestalde, jarduera mota hau kluster bat bezala antolatu daiteke eta bada gastronomiaren gizarte bat, gizarte kapitalean barneratuta dagoena eta jende honen izaeraren barruan kokatzen dena. Kluster kultural eta sortzailea izateko gaitasuna dauka, idei aberriak eta berrikuntza sortu daitezkeen unetik.
Surfaz ere hitz egiten da, sormenerako indarra bezala?
Donostia natura, paisaiarekin identifikatzen da. Hemen ez dute Michelangeloren Davida (Firentzako kultur klusterra), edota Aste Santua eta Sevillako Feria, baina paisaia dute, surfa naturarekin lotutako elementu gisa, gainera mugak gainditzen dituena, bizimodu bat sinbolizatzen duena eta inguruan tribu oso bat duena.
Surfa kluster kultural garrantzitsu bat bilaka daiteke hiri honentzat.