Ikastaroek eragin sozial garrantzitsua dute, gaurkotasun eta intereseko gogoetak helarazten dituzte, eta hiriaren jarduera ekonomikoari ekarpena egiten diote bi milioi eurorekin
Ricardo Etxeparek udaoro zuzentzen ditu EHUko Uda Ikastaroak Donostiako Miramar jauregian.
Aurtengoa XXIII. edizioa da eta programak orotara 60 ikastaro eta mintegi ditu, baita 16 jarduera berezi ere (biltzarrak, topaketak, eskolak, tailerrak eta jardunaldi profesionalak), atzerritarrentzako hizkuntza-ikastaroez gainera.
-Miramargo EHUren Uda Ikastaroek XIII. edizioa dute aurten. Helburuak urtero berritzen dira, baina zein da ikastaro horien bokazioa?
Ikastaroen bokazioa, nolabait, honakoxeak diren misioetan dago zehaztuta batik bat:
• Irakasleen etengabeko formazioan laguntzea, arreta berezia jarrita maila guztietako irakasleriaren formazioan.
• Unibertsitatearen zabalkundean lagungarri izatea.
• Egungo arazoen inguruan gogoeta bultzatzea.
• Unibertsitateak beste erakunde batzuekin dituen harremanetan zubi-lana egitea.
• Herri honen nahiz bere erakunde eta organizazio laguntzaileen irudi positiboa helarazten laguntzea.
Aurtengo edizioan Uda Ikastaroek –oraingoz– asistentzia handiena izan dute Espainia osoan, nola lortzen duzue urtero-urtero aurreikuspenak gainditzea?
Uda Ikastaroen artean asistentzia handiena dugula diogunean, ikastaro bakoitzeko ikasle gehien dugula ari gara esaten; ez, ordea, kopuru handiena termino absolutuetan.
Horretarako, hainbat faktore hartu behar direla aintzat uste dugu: aurrena egitarau erakargarri bat, bigarrenik Uda Ikastaroen tradizioa eta prestigioa, eta hirugarrenik egiten dugun difusio ahalegina.
Nondik datoz ikasleak eta zein da horien ohiko profila?
Ikasleen %45 Gipuzkoatik dator eta %25, berriz, EAEko beste lurraldeetatik. Bestalde, %20 Espainiako gainontzeko erkidegoetatik datoz eta atzerritik.
Profilari gagozkiola, Uda Ikastaroetako ikasleen %60 estudianteak ziren orain dela hamar urte. Orain, ordea, “ez-estudianteak” dira; hau da, unibertsitate esparruko profesional edo ikasleak. Hala, bertaratutakoen %25 maila guztietako irakasleak dira, eta %20, ostera, zuzenbide, ekonomia eta enpresa, teknologia eta osasun zientzietako profesioanalak, besteak beste; , azkenik, “unibertsitate esparruko” ikasleak dira.
Urtero nobedade garrantzitsuak izaten dira. Zein izan dira aurtengoak eta nolako harrera egin zaie?
Aurten nobedadeak bi gaitan oinarritu dira: batetik, Europa aipatu behar dugu, horri atxikitako jazoera garrantzitsuak izan baitira (zabalkundea eta Konstituzioa onartzea); bestetik, ostera, “Guztientzako ikastaroak” atala indartzeko asmoa dugu; hau da, hiritar orori eskainitako ikastaroak, hau da, osasun, ekonomi, kultura nahiz bestelako gaietan interesa dutenei. Europa gaiari harrera mugatu egin zaio, eta horrek agerian uzten du, antza, ez dela gure kezketako bat. “Guztiontzako ikastaroak” atalak arrakasta izan du, batez ere osasunaren inguruko gaietan.
Uda Ikastaroek hirian duten hedadura nabaria da, eta Donostiako udaren bereizgarri dira euren kultur eskaintza dela eta. Hitz egin dezagun, bada, Uda Ikastaroek Donostian duten oihartzunaz.
Lehenik eta behin, aipatu ikastaroek eragin sozial nabarmena dute, ez alferrik egunerokotasuna eta interesa duten gogoetak helarazten dira.
Bigarrenik, 4.000 irakasle eta ikasle inguru hurbildu zaizkigu; eta haiek gu hobeto ezaguturik, berriz etortzeko prest egon ohi dira (fideltasuna %50 ingurukoa da). Hirugarrenik, Uda Ikastaroak lagungarri dira hiriaren ekonomi jarduerarako, ekarpena bi milioi eurokoa baita; era berean, sortzen den enplegua sei lagunen parekoa da.