Helburu ona litzateke, Donostia, bere hiritarrentzat benetako balio erantsia duten proiektuak martxan jartzeagatik bereiztea
HispaVista, 1996tik Interneteko zerbitzu orokorretan (web korreoa, foruak, berriak…) eta Trabajos.com edo Labolsa.com bezalako atari aitzindarietan aritzen den enpresa donostiarra da.
Zazpi urtetan, estatu mailan, zortzigarren atari orokor ikusiena izatea lortu du. Bere zuzendariak, Unai Elosegik, Teknologia Berrien eta martxan jarri dituzten zenbait ekimenei buruz hitz egin digu elkarrizketa honetan. Bere esanetan, gainditu behar den teknologikoarekiko beldur naturala dago oraindik.
- Zein egoeratan dago, gaur egun, Donostia Teknologia Berriei dagokionez?
Donostiaren egoerari buruz hitz egiten dugunean, zeri buruz ari garen zehaztu beharko genuke, Donostia guztiok garelako: hiritarrak, enpresak, erakundeak, elkarteak eta abar… Logikoki, teknologia berrien sarrera eta eguneroko bizitzan egiten den erabilpena faktore askoren araberakoa da. Baina, datu orokorrak aztertuz, teknologia berrien ezarpena eta sarrera gero eta handiagoa da, eta modu jasangarrian hazten da. Honek, moda bat baino askoz gehiago dela eta bere erabilgarritasuna eztabaidaezina dela frogatzen du.
Eustaten azken inkesta aztertzea besterik ez dago, kopuruek bakarrik hitz egin dezaten.
Harritu nauen datu bat azpimarratu nahiko nuke. Euskal Autonomi Erkidegoan, merkataritza elektronikoa egiten duten enpresetan, sarearen bidez egindako salmentak ra iristen direla da esaten duena. Edo gauza bera dena, enpresa baten salmenten merkataritza elektronikotik etor daiteke. Hausnarketa merezi duen datua da.
- Zeintzuk dira, zure ustez, Donostian IKTen egoeraren puntu ahul edo indartsu nagusiak?
Badaude maila lokalean, probintzia mailan eta erkidego mailan, E-etee eta Hobeki Digitala programa bezala, Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzarena hurrenez hurren, teknologia berrien erabilpena bultzatzearen helburua betetzen ari diren proiektuak. Enpresen on-line garapen berriak bultzatzera zuzenduta dauden diru-laguntza hauek inbertsioaren %60rainoko aurreztea suposa dezakete. Beste herri ekimenen artean, Plan Estrategikoaren bidez, aukera berriak miatzearen ezinegona ere badago.
Hiritarrei dagokienez, guztiok ezagutzen ditugu Konekta zaitez edo Altzan, Teknologia Berrien lehen udal zentroa eman dituen Udaletxeak bultzaturiko Edonostia.net bezalako ekimenak. Zentzu honetan, erakundeak, zein sektoreko enpresak, GAIAren bidez, IKTen aprobetxamenduan lan handia egiten ari gara.
Hala ere, puntu ahulak teknologikoari/ezezagunari diogun nolabaiteko "beldurra" izaten jarraitzen duela uste dut, naturala den gauza bat da, baina menperatu behar dena. Eta hori da erakundeek -eta geurea bezalako enpresek- negozio prozesuetan, teknologia berrien mailakatutako ezarpenaren ekarpenean, aukera eta onurak zabaltzeko egin behar duten ahalegin bikoitza.
Enpresari askok, aurrera ateratzeko prest ez dauden eta etekina kalkulaezina den makroproiektuak direla uste dute. Eta ez da horrela: teknologia berrien alorrean, garrantzitsuena hastea da, bitartekoa haztatu eta hortik aurrera esploratzea. Erakundeen laguntzarekin egiteko aukera izatea eta ez aprobetxatzeak lehiakortasunaren trena galtzea suposa dezake.
- Nola hobetu litezke ahultasunak? Ba al da martxan dagoen proiekturik?
Udaletxearen Plan Estrategikoa eta Foru Aldundiaren Behategia, aukeren azterketan bitarteko garrantzitsuak dira. Lanerako bide on bat da, ondoren, azaldu ditudan ekimenen antzekoetan gauzatu daitezkeenak.
Agian, guk eskain dezakegun esperientziaren ildotik, elkartruke profesionalarekin duten osagarritasunean pentsa liteke. Adegik, GAIAk edo Miramon Enpresa Digitalak antolatzen dituzten antzeko ekimenak bultzatu beharko lirateke. Hauek, enpresa zenbaitek, beste enpresei sarean dituzten esperientziak azaltzen dizkieten foroak antolatzen dituzte. Garrantzitsua da esperientziak elkartrukatzea. Eta Donostian, badira HispaVista bezala, on line zerbitzuetan aitzindariak izan garen enpresak eta guk behintzat, esperientzia luzea dugu, eta eskatzen duenarekin banatzeko prest gaude.
Honela, agian, enpresek on line dituzten aukeren "ezagutza praktikoen" gabezia konpon liteke.
- Zein eragile egongo lirateke inplikatuta? Zein barne-konexio izango lukete alorrekin?
Orain arte inplikatuta daudenak. Plan Estrategikoa gizarte estamentu ezberdinak inplikatzen ari da: politikariak, enpresariak, erakundeak, herri plataformak…Garrantzitsua da gizarteak, orokorrean, bere beharrak helaraztea, Teknologia Berriek eremu orokorrean baitute eragina.
- Zein izan liteke, Donostiak, Informazioaren Teknologien alorrean izan lezakeen alde bereizgarria?
Teknologia Berriek aukera itzelak eskaintzen dituzte. On line zerbitzuetan ibilbide luzea duen enpresa baten esperientziatik, ezinbestekoa zer den eta osagarria zer den bereizten jakitea oinarrizkoa dela uste dut. Donostia, bere hiritarrentzat balio erantsia duten proiektuak martxan jartzeagatik bereiztea helburu ona dela iruditzen zait.
Eremu honekin erlazionaturiko zein alderditan sakondu beharko luke Plan Estrategikoak zure ustez?
Nire ustez, Plan Estrategikoari, aukeren azterketa eta hiriari moldatzea eskatu beharko litzaioke. Duela zenbait egun zera entzun nuen, eta oharra egokia dela uste dut, garrantzitsua dela barnean har daitekeen guztia ongi estutzea. Plan Estrategikoari behaketa ahalmena eskatu beharko litzaioke, ikuspuntu ugari batu eta hauek sintetizatzea, ondoren, ideiak martxan jartzeko bideak bilatzeko.
Nortzuk gara
1996az geroztik, HispaVista, estatu mailako Internet atari aitzindarietako bat da.
Zerbitzu orokorretan (web korreoa, foruak, berriak…) duen eskaintza beren segmentuetan lehenak diren atariekin osatzen da, Trabajos.com, Labolsa.com edo Galeon.com (web ostatua), besteak beste.
Sarean duen esperientzia luzeak Hispavista Empresas sortzera eraman du, enpresen negozio prozesuetan teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak osatzera zuzendutako saila.
HispaVista Donostian sortu zen, eta Unai Elosegui Industria Ingeniariak zuzentzen du.
HispaVista kopurutan
-
1.290.000 erabiltzaile
-
Estatu mailako atari orokorren artean, zortzigarren bisitatuena.