Elkarrizketak

Euskadiko Teknologi Elkartegien Sarea erreferentzia bihurtzen ari da Estatu osoan

Joakin Telleria

Miramon Teknologi Elkartegiko Zuzendaria

Joakin Tellería Miramon Teknologi Elkartegiko Zuzendaria eta Donostiako Plan Estrategikoko Batzorde Betearazleko kidea da.

Miramon Teknologi Elkartegiak goi-teknologiako enpresak, I+Gko laborategi eta zentroak, eta zerbitzu aurreratuetako institutuak hartzen ditu barne. 300 milioitako salmentak eta 2.500 langile baino gehiago dituzten 46 enpresa ditu, eta hiriaren garapen ekonomiko eta sozialaren eragilea da.

- Zeintzuk dira Miramon Teknologi Elkartegiak etorkizunerako dituen helburu nagusiak?

Etorkizuneko helburua gaur egungo lan-ildo berean dago, hau da, ikerketan, ikerketako emaitzen garapenean eta berrikuntzan lan egiten duten erakunde eta enpresak hartzean datza. Batez ere, enpresa berritzaileak, zentro teknologiko eta unibertsitateak erakartzen saiatzen ari gara, euren arteko harremanak sorturiko sinergiei esker enpresa-proiektu gehiago sor daitezen eta, beraz, lurraldean enplegu eta aberastasun gehiago izan dadin.

- Asmo handiko zein proiektu jarri dituzte martxan azken aldian Teknologi Elkartegian?

Elkartegian daramazkidan bi urteetan, bertan lanean hasi diren Fatronik eta IKUSI proiektu garrantzitsuez gain, biozientziekin erlazionaturikoak dira asmo handieneko proiektuak.

Duela gutxi, 2003 urte amaieran, C eraikina egin da, eta bi urtetan ia guztiz bete da, biozientzien inguruko enpresa-proiektuekin. Sektore elektrokimikoan CIDETECdago, azken honek nanoteknologietara bideratutako jarduera ere burutzen duen arren; baina asmo handikoproiektu bat azpimarratu beharko litzateke, Biomagune Ikerketa Kooperatiboko Zentroa, alegia. Biomaterialekin ikertzera bideratutako 4.000 metro karratu inguru izango ditu.

Eraikin honek, gainera, biozientziekin erlazionaturiko beste proiektu bat hartuko du barne. Enpresa-inkubadorean garatu den proiektua da, eta substantzia bioterapeutikoak sortuko ditu. Enpresak DRO Biosystems du izena. Hasiera batean, Biobide enpresa ere C eraikinean kokatzea pentsatu zen. Biobide Madrilgo Genetrix enpresak sortu zuen, zebra-arrainaren plataforman oinarrituriko farmakoen analisi masiboarekin erlazionaturiko lanak burutzen ditu, eta bere zuzendari zientifikoa Izpisúa irakaslea da. Baina, azkenean, Teknologi Elkartegiko beste eraikin batean kokatuko da.

- Ba al dago Elkartegian kokatu nahi diren proiektu guztientzako behar adina leku?

Elkartegiaren azalera 220.000 m2-koa da, eta erdia dago eraikita. Erdi honetako %70, gutxi gorabehera, enpresei dagokie (Inasmet, Fatronik, Ikusi, etab.), eta beste %30, 33.000 m2, Elkartegiarenak dira. Elkartegiaren 33.000 m2-etako 25.000k, enpresak hartzeko balio dute. Duela bi urte, %60 genuen beteta; orain, berriz, %75, eta urte amaieran %85era iristea da aurreikuspena. Beraz, proiektuak kokatzen ari ginela eta espazio libre gutxi geratzen ari zela ikusi genuen (3.500 m2 inguru). Hori dela eta, ideia-lehiaketa jarri dugu martxan, enpresa-proiektu berriak kokatzeko eraikina sortzeko. Urtarriletik aurrera jarri zen martxan, eta Arbide dorreen zona urbanizatzea du helburu, 10 urte ingurutan 22.500 m2 eraiki daitezen. 5.000 m2-ko eraikina egiten hasiko dira, eta horrek 30.000 m2 emango ditu enpresak hartzeko.

- Biomagune, Biobide… sektore bioteknologikoa sektore estrategikoa al da etorkizunerako?

Bai, oihartzun handia du sektore bioteknologikoak, biozientzienak, eta hain justu, Miramonen jarduera horrekin erlazionaturiko enpresa-proiektuak ari dira kokatzen. Alde batetik, aspaldiko proiektuak daude, Donostiako Ospitalea, Poliklinika, INASMET…. Baina hauen inguruan beste proiektu berri batzuk sortu dira, esaterako, Biobide, Biomagune, Inbiomed edo Fatronik. Azken honek, biozientziekin ez bada ere, laguntza-teknologiekinerlazionaturiko gaiak lantzen ditu, eta etorkizunean Onkologikoa ere han izango da. Beraz, osasunaren zientziei bideratutako proiektu ugari ari dira bertan kokatzen.

- Zein bilakaera izan dute Euskadiko Teknologi Elkartegiek?

Euskadiko Teknologi Elkartegien Sarea erreferentzia bihurtzen ari da Estatu osoan. Martxan jarri zen lehen sarea da, eta bertatik atera ziren Katalunia edo Andaluziako sareak, besteak beste. Nire ustez, Sareak “osasun ona” du; gainera, duela bil hilabete inguru Garaia Berrikuntza Poloa sartu dugu, zeinak guztiok egiten dugun lana egonkortzen laguntzen duen.

- Teknologi Elkartegiko Sareak egiten duen baterako lanari ematen al zaio lehentasuna? ala lanerako independentzia eta Elkartegi bakoitzera enpresak erakartzeko nolabaiteko lehia duzue?

Elkartegi Sareak baterako lanak egiten ditu eta Elkartegi guztietako estrategia bideratzen du. Guztietan, bai Miñanon, bai Zamudion, bai Donostian, bazkide gehiengoduna Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea da, eta beraz, koordinatuta egiten dugun lan denok. Azkenean proiektu bat elkartegi jakin batean kokatzen bada, ez da elkartegi horrek eskaintzen duenagatik edo prezioagatik, proiektuaren erabaki estrategikoagatik baizik.

Gure artean ez dago lehiarik. Elkartegi guztiz ezberdinak gara. Aldi berean, esperientzia gehien Zamudiok duela hartu behar da kontuan, duela 20 urte ari baita lanean eta, beraz, esperientzia hori baliagarria da Miñano eta Donostiarentzat. Askotan, lehenengo Elkartegien Sarean kontsultatzen ditugu erabakiak, guztion artean egiten ditugun bileratan, eta gero gure Elkartegietan aplikatzen ditugu, bakoitzak dituen ezberdintasunak kontuan hartuz.

- Zein egoera du Donostiak – Gipuzkoak I+G-ari dagokionez? Zein da bere egoera EAEko, Estatuko eta Europar Batasuneko beste hiri batzuekin konparatuz?

Zaila da soilik Donostiari buruz hitz egitea; Donostiak garrantzia gutxiago du Bilbok Bizkaian edo Gasteizek Araban duena baino. Gipuzkoari dagokionez, Estatuaren gainontzeko lurraldeekin alderatuz, I+G-aren gastua BPGan pixka bat altuagoa da, nahiz eta duela 20 urte oso atzeratuta geunden. Hala ere, ez dakit erreferentzia-elementua zein izan behar den, Estatua ala Alemania, Frantzia, Norvegia edo Finlandia izan behar diren, horien aldean oso atzeratuta baikaude. Beraz, esfortzu garrantzitsua egin behar da oraindik, zaila den arren; erronka balitz bezala egin behar diogu aurre, eta I+G+b-n BPGaren %3 lortzeko helburura ahal dugun gehien hurbil gaitezen.

- Plan Estrategikoak “Donostia Innovation” jarri nahi dugun martxan, hots, gure lurraldean eta atzerrian lan egiten duten gipuzkoar ikerlari eta eragileak harremanetan jarriko dituen berrikuntza sarea, alegia. Zein aukera ditu apustu honek?

Ideia bikaina iruditzen zait. Guk behin baino gehiagotan pentsatu dugu kanpoan den jende guzti hori errekuperatu beharko litzatekeela; argi dago lan-aukera onak eskaini beharko zaizkiela, ikerketa, garapen eta berrikuntzara bideratutako enpresa-proiektu onak, alegia. Biomagune edo Biobide bezalako proiektuak badaude, gure lurraldetik kanpo dagoen jendea errekuperatu ahal izango dugu. Izan ere, aipatu kasuetan, administrazioa izan da, ekimen pribatuarekin batera, ausartak eta etorkizunerako baliagarriak izango diren enpresa-proiektuak martxan jarri dituena. Nik galdera ere zabalduko nuke, hau da, zergatik ez gara pentsatzen hasten kanpoko ikerlariak erakar ditzakegula gurekin lan egin eta tokiko ikerlari gazteak presta ditzaten? Apustu ausarta da, epe luzera behar du izan, eta bizi- edo lan-baldintza egokiak eman behar dira Donostian. Nire ustez, Donostiak ezaugarri guztiak ditu hau betetzeko.

- Zer iruditzen zaizu Plan Estrategikoak I+G-ren arloan onartu dituen estrategia eta proiektuak?

Alde batetik, Biopolodago, hots, Teknologi Elkartegian gizarte teknologiak, I+G+b-ko zentroen sorrera eta bioteknologien sektorearen garapena bultzatzeko proiektua, alegia. Dirudienez, Biopoloa gauzatzen ari da. Elkartegira iritsi diren azken proiektuen %70 inguru biomedikuntza, bioteknologia edo biozientziara bideratutakoak dira, eta ildo egokia iruditzen zait hori. Heltze-aro luzea duen sektorea dela iruditzen zait. Pazientzia izan beharko dugu proiektu hauekin.

Bestalde, Donostimediaaipa daiteke, ikus-entzunezkoen sektorea bultzatzeko proiektua. EiTBk Miramonen egin nahi dituen planak gauzatzeko administrazioaren laguntza izango ote duen ikusi beharko da, baina aurrera egin dezakeela iruditzen zait. EiTBk ikus-entzunezko sektorearen dinamizatzaile eta katalizatzailea izan beharko luke Donostian, ahalmen handia baitu.

- Nola susta liteke I+G Donostian eta Gipuzkoan? Gaztekualifikatuak gure lurraldean geratzeko jarduera edo estrategiak pentsatu al dituzue?

Merezi duten enpresa-proiektuak badaude, baliabideak badaude, aukera ematen bazaie, gazteak hemen geratuko dira. Aukerarik ez badago oso zaila izango da hemen gera daitezen lortzea. Nire ustez, bai administrazioak, bai sektore pribatuak, ikerketa eta berrikuntzara bideratutako jarduera mota honen alde egin behar dute.

Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak