Bizi-kalitatea balore sozialak eta ez bakarrik BPGa kontuan hartuta zehazteak ongizatearen etengabeko hazkuntzara eraman gaitzake
Colin Campbell, kapital sozialean adituak argi eta garbi planteatzen du nolabaiteko oparotasuna dagoen garaietan ehun sozialean inbertitu behar dugula, krisi egoeratan eraginkortasunez erantzuteko gai izango garela segurtatzeko.
Campbell Assist Social Capitaleko zuzendariak urteak daramatza lanean Gipuzkoa Aurrerak sustatzen duen eta Xabier Barandiaranek eta Kepa Kortak zuzentzen duten Gipuzkoa Sarean proiektuan.
Ukiezinen baloreak eta Gipuzkoa Sarean proiektuak lurraldearentzat ekar dezakeenak elkarrizketa honen zati handi bat suposatzen dute. “Democracia Real Ya” mugimenduaren inguruko gogoetak edota bizi den Edinburg eta Donostiaren arteko antzekotasunak elkarrizketa hau bukaeraraino irakurtzea merezi duela argi adierazten dute.
1.-Gipuzkoako Foru Aldundiko Gipuzkoa Sarean proiektuarekin zabiltza elkarlanean. Zehazki zein da proiektuan duzun papera? Eta nola definituko zenuke?
Gipuzkoa Sareanek Gipuzkoaren oparotasuna bultzatzeko helburua dauka, bizi-bizi eta ongi konektatuak dauden komunitateetan inbertituz horrela berrikuntza, prestakuntza sozialak eta aukera ekonomikoak lortzeko.
2009an Assist Social Capital (ASC) delakoak hitzarmena sinatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lehiakortasun ekonomikoaren arrakastaren, garapen jasangarriaren eta komunitatearen ongizatearen berebiziko faktore gisa.
Helburu hau lortu dugu informazioa trukatzearen eta gizarte kapitalaren eskusartzea errazten duten ekimenetan kolaborazio estrategikoaren bidez. Honen adibide argia da 2010ean Kapital Sozialaren Munduko Forora bertaratu izana, kapital sozialean mundu mailan adituen bilera, ASCek antolatua eta fundatzaileen artean duena. Aurten, Munduko Foroa Dornbirn, Austriako Zientzia Aplikatuen Unibertsitatean burutuko da.
Informazio gehiago: www.social-capital.net
2.- Praktikan, zertan nabarituko ditu Gipuzkoako gizarteak proiektuaren emaitzak?
Kapital soziala – gizartean gizabanakoa keta taldeak konektatzen dituzten eta ekintza kolektiboa errazten dituzten harreman eta baloreak – berebizikoa da komunitateen ongizateari begira eta programak eta politika ekonomiko eta sozialak eraginkorrak izatea bermatzen du. Kapital sozialak jarduera ekonomiko eta sozialetan pertsonen parte hartzeak analizatzeko plataforma eskaintzen du.
Gure eguneroko bizitzak interakzio sozialek, kooperazioak eta konfiantzak nabarmen errazten dituzte. Ongi garatutako sare sozialek informazioa zabaltzea ahalbidetzen dute eta honekin batera baliabideak (harreman horiek benetako kolaborazio politiko, ekonomiko eta sozialaren oinarriak dira).
Gipuzkoa Sarean ekimenaren ondorioz, Gipuzkoako gizartea egoera hobean egongo da beren herrikideek lan egiten duten eta bizi diren tokiak eraldatzen lagunduko dieten aldaketak egiteko, beren bizi-kalitatea hobetuko duten aldaketak egiteko eta independentzia mantendu edota areagotzeko. Gizarteak konektibotasun handiaz gozatzea espero dezake, komunitate sentimendu errotua, aukera handiagoak boluntariotza eta hezkuntzaren bitartez esperientzia lortzeko eta aldaketa hauen ondorioz eratortzen diren onurak jasotzeko.
3.-Hitz egin dezagun, iruditzen bazaizu, praktika on gisa balio dezaketen beste herrialdetan burututako antzeko esperientziak. Suediatik etorri berria zara. Eta arrakasta izan duten kasuak ere ezagutzen dituzu Austrian.
Duela hamar bat urte, Langenegg herria, Austriako Alpeetan, gizarte zibila, Estatua eta enpresa pribatuen arteko oreka proposatzen duen pentsamolde berriaren ikerketa eremu bilakatu zen.
Paradigma berria, kapital sozialaren printzipioetan oinarritzen dena, kooperazio, partaidetza, dibertsitatea, auto-antolaketa eta irekitako prozesuetatik abiatuz errotzen da. Azken finean, Jendetzaren jakindurian fedea eta “behetik gorako” fokapenean sinestea.
“Esperimentu” honek arrakasta handia izan du hiriko biztanleen artean. Pentsamolde berria gogotsu hartu dute eta erraztasun osoz eta adibidez, beraien tokiko moneta propioa ezartzera eraman ditu, komunitatean zuzendutako CO2 zero duen elikagai denda eredu baten irekierara eta estatu mailan eta nazioartean hainbat sari irabaztera.
Informazio gehiagorako: www.vorarlberg.at
Suedian, Kapital Sozialaren inguruko Foruma kapital soziala bi alorretan garapenerako eremu gisa erabiltzen duten ekimenak burutzen ari dira.
Duela hiru urte, Goteborgeko auzo pobreenetako batean bertako bizilagunak mobilizatzen hasi ziren ekintzaile sozialekin batera eta komunitatetik at zeuden agente eta botere politiko eta finantza boterea zuten egiturekin konektatu zituzten. Ekimen honek enpresariak auzoan etorkizuna ikustera eraman zituen eta ondorioz, lehen blokeoak zeuden tokian, soluzioak eratu ziren. Orain tokiko etxebizitza kooperatiba elkartu zaie eta nazioarteko interesa pizten ari da.
Suediako Vanern lakuko mendebaldeko kosta osatzen duen Biosferaren erreserba da beste gune bat; baliabide natural eta kulturalak batu dituzten eta hazkunde ekonomiko jasangarria lortu duten hiru eskualderekin muga egiten du. Lan honen emaitza izan da erreserba honetan dagoen interes globala eta aurten EuroMAB’11-ren egoitza izango da.
Enpresariek beraien negozioak indartu dituzte kooperazioa eta ezagutzaren zabalkuntzarekin. Gaur egun Biosferaren berrikuntza sistema garapen prozesuan aurkitzen da, bertan agenteen arteko kooperazioa maila altuagoan emango da oraindik.
60. hamarkada amaieran, Jane Jacobs, kapital sozialaren lehendabiziko proposatzaileetakoa Toronton hiri espazioa eratzeko erabiltzen hasi zen. Emaitza gisa eta munduan dibertsitate etniko handien duen hirien artean kokatu arren (hiritarren %49tik gora Kanadatik kanpo jaio dira), Iparramerikako hiri seguruen artean dago, konfiantza ranking handiarekin eta delinkuentzia maila baxuarekin.
Informazio gehiago: mises.org
Horrela, kapital soziala aplikatzeak, hiri inguruetan, nahiz landa-eremuetan, onura handiak ekar ditzake komunitatearentzat epe luzera begira.
4.- Eskala lokalagoan, zein ekimen burutu daitezke bizilagunen arteko kooperazioa areagotzeko?
Eskoziako mendebaldeko kostan dagoen herri baten adibidea dugu, Cairdow, landa-eremuan, bertan kapital sozialaren fokapen bat aukeratu dute. Aurrean zituzten arazo nabarmenekin hasi beharrean (populazioaren zahartzea, gazteentzat etxebizitza falta, etab.) bertako baliabideak eta beraien ondarea erabiltzea erabaki dute. Honek herritarren artean eta bertako natur baliabideetan duten indar handia deskubritzera eraman ditu. Zazpi urteren buruan, Cairdow Eskozian biomasa instalazio propioa duen lehendabiziko komunitate bilakatu da eta megawatt bateko energia hidroelektrikoko instalazioaren eraikuntza amaitzen ari dira, herri honen behar elektrikoak asetzeko eta soberan gelditzen zaiena ekimen berriak finantzatzeko erabiliko da.
Azken finean, onura sozialari lehentasuna ematean, irabazi ekonomikoen gainetik, modu aktiboan parte hartzeko hainbat aukera irekitzen dira.
Informazio gehiago: www.social-capital.net
Tokiko eskalan, pentsatzen ari naizen gauzen tipologiak ahalegin berritzaileak eskatzen ditu, hala nola, aurrekontu parte hartzaileak, jakinduriaren kontseiluak (Wisdom Councils), tokiko ondasunen kontrolaren transferentzia komunitateei (kirol guneak, liburutegiak, eskolak, etab.), hiri planifikazioa keta diseinuak espazioa keta komunitate ekimenak hobetu behar ditu (dendak, kultur jarduerak, jaialdiak, etab.).
Ekonomia sozial indartsuak komunitatearentzat zerbitzuak eskaintzen lagunduko du bere osotasunean, talde minorizatuak barne.
Noski, Euskal Herrian bada kooperazioan ibilbide luze aduen jarduera kooperatiboa, besteak beste “soziedadeak”, “txokoak” eta mundu maila nezaguna den Mondragon Kooperatiba. Hauek bide ederra erakusten dute, komunitatearen kooperazioa arrakastaz sustatzeko.
Kapital sozialaren ikuspegitik, prozesu honek ez luke modu isolatuan gertatu behar, Komunitatea, Estatua eta enpresen arteko kolaborazio fokapenean atxikita egon beharko luke.
5.- Krisi garaitan sekula baino beharrezkoagoa al da “gizakien kolaborazio gaitasuna”?
Egia esan, zailtasunei aurre egiteko garaian, eskua luzatu eta kooperazteko dugun ulertzeko era da gizaki egiten gaituena. Krisi garaitan da gure kolaborazio gaitasuna nabarmenago egiten denean, ezagutzen dugun bidetik irtetera behartuta gaude eta bata bestea laguntzera. Hala ere, nolabaiteko ugaritasun garai horietan inbertitu behar dugu modu kontzientean gure komunitateetako ehun sozialean, beharrak dauden garaietan eraginkortasunez erantzungo dugula segurtatu ahal izateko. Gure komunitateetan modu eraginkorrean inbertitzeko gai ez bagara, guztiok izango dugu iraunkortasun gutxiago behar den garaian.
6.- Balore falta dela eta krisi latza al dugu aurrean? Nola uste duzu garatu dela gizartea aspektu honetan?
Gaur egun mundua kapitalismo globalak zuzentzen du eta hau norbereren interesean eta sari indibidualean oinarritzen da, balore sozialetan beharrean.
Richard Wilkinsonek “The Spirit Level" liburuan (2009an Kate Pickett-ekin batera idatzi zuen) ekonomia bat oinarrizko beharrak ase ondoren, puntu horretatik arago hazten denean, oparotasunez betetako ondorengo hazkuntzak ez dute zoriontasunaren eta gizartearen ongizatearen areagotzeak laguntzen. Are gehiago, kontrakoa esan daiteke, hazkuntza etengabeak gizarte desberdintasun handiak irekitzen ditu eta honek ehun sozialaren hausturara garamatza.
Azken hogei urteotan, enpresaritza sektorea etengabe hazten joan den herritarren atsekabeari erantzuna ematen saiatu da, Ardura Sozial Kooperatiboaren sarrerarekin, baina neurri hau ez da nahikoa izan, Davoseko pentsamendu tankeak burututako inkestaren emaitzek frogatzen dutenaren arabera, zera azpimarratzen du eta, “enpresaritza munduan balore konfiantza defizita”.
Aldi berean, informazioaren iraultza ikusten ari gara, eskala handian Internetera sarbidearekin. Komunikazio sozial mailen aldaketa hain da azkarra, gizartearen berrantolaketan eragiten ari den talkari erantzuna emateko dugun gaitasuna gainditzen ari dela.
Faktore hauen konbinaketa “Democracia Real Ya” mugimendu berria altxatu izanaren oinarria da. Jendea kez du lauzpabost urte itxaron nahi berea hotsa entzun dadin. Gaur egun, informazio teknologiatan behar bezalako gaitasuna daukagu, unean bertan masa komunikazioa kudeatu ahal izateko aukera emateraino eta horrek zere san nahi duen, ba ez dela denbora gehiegi pasako “demokrazia denbora errealean” izatea posible izan arte.
Horregatik da Gipuzkoa Sarean hain ekimen interesgarria, baloreen ekarpena berebiziko helburu gisa ikusten duelako eta kolektiboaren onuraren garrantzia, irabazi ekonomiko edo politiko hutsaren muga murriztuetatik arago jartzen duelako.
7.- Komentatzen duzunaren harira, azken asteotan gizarte espainiarrak politikoekin aspertuta dagoela adierazi du, “haserretuak” mugimendua gisa ezagutzen den horretan eta “benetako demokrazia ORAIN” eskatzen duten manifestazio eta eserialdiekin. Zein irakurketa egiten duzu mugimendu sozial hauen inguruan?
Sentiberatasun gabeko gobernuak eta presio ekonomiko eta sozial jasanezinak erakunde zibil batzuk kaltetu besteak sendotu ditu (eta kasu askotan jendea beste modu batean antolatzera behartu du). Honen adibideak ikus ditzakegu Arabiako hainbat Estatutan azken aldi honetan izan diren aldaketetan, bertan sare sozialen bidezko auto-antolakuntzak demokraziaren herri altxamendura eraman ditu.
Plaza de Sol delakoan Hauteskundeen aurreko astean hauxe zioen eskakizuna sinatzeko ilara zegoen: “Interes ekonomikoen gainetik, jendeari lehentasuna ematen dion gizartea nahi dugu”, atsekabeak hau entzun arte jarraituko du.
8.- Donostiako Plan Estrategikoak etorkizuneko ildo estrategikoen artean zera planteatzen du, baloreen eta kapital sozialaren aldeko apustua eta kapital soziala bideratzeko beharra azpimarratzen du. Zure ikuspegitik, zein litzateke ildo honetatik aurrera egiteko hazitegia?
Ildo honetan aurrera egiteko garrantzitsua dena neurtu eta identifikatzeko gai izan behar dugu. Gaur egun, BPG (Barne Produktu Gordina) erabiltzen dugu gure “bizitza maila” neurtzeko, hala ere, ez ditu merkataritza arlokoak ez diren baloreak barneratzen, hala nola, familia, lagunak, kultura, zoriontasuna, beste hitz batzuetan, ez du balore soziala neurtzen! Eta ez du gizartearen ongizatearentzat ona zer den identifikatzen, ezta errekuperatzeko gaitasuna, edota txarra dena, adibidez baliabideak agortzea eta ingurumenari kaltea.
Balore soziala kontuan hartzen dituzten neurriak bultzatzerako garaian hasten gara ongizatearen hazkuntza etengabera garamatzaten neurri politikoak bultzatzen. Berriztagarria eta jasangarria den guztian inbertitzen ikasi behar dugu eta erabaki politikoak balore hauekin batera egokitu behar ditugu. Hala ere, neurtzea ez da nahikoa NEURRIAK HARTU behar dira. Gipuzkoa Sarean Europako garapenean punta-puntan dago, abangoardian; Gipuzkoako herriarentzat baliozkoa denaren neurketaren bitartez eta kapital sozialaren erabilerari esker, epe luzera irabazi jasangarria eskainiko duen plataforma gisa balioko duen bultzada politikoaren motor gisa. Emaitza gisa, Gipuzkoa gehiengoa baino posizio hobean egongo da, bizi-kalitateari dagokionean eta aurrean ezinbestean topatu ditzakegun etorkizuneko krisien kontra jokatzerako garaian.
9.- Azkenik, zu Edinburgon bizi zaren eskoziarra zara, nahiz eta Espainia ongi asko ezagutzen duzun eta azken urteotan Donostia. Zer partekatzen dute hain ezberdinak diren eta aldi berean hainbat lotura eta elementu komun dituzten bi hiri hauek?
Edinburgo eta Donostia historia bikaina duten hiriak dira, bakea eta borroka bizi izan dutenak, maila berdinean. Bi hiriek itsasora begiratzen dute eta honek sekulako garrantzia izan du hiri hauen nortasunean, mendez mende. Gaur biak ezagutzen dituzte edertasunagatik eta kultur jaialdiak dituztelako.
Edinburgh International Film Festival 1947an jaio zen eta munduko lehendabiziko zine jaialdien artean dago, Edinburgoko Nazioarteko Jaialdiarekin batera, munduko kultur jaialdi handiena, zinemaren kulturarentzat berebiziko ekitaldi bilakatu dena definitzen lagunduz.
Aldi berean, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak aktore ospetsuak ekartzen ditu, jende ezaguna eta zuzendari famatua keta estatu mailan jaialdirik zaharrena da.
Mendeetan zehar, bi hiri hauek paper garrantzitsua jokatu dute, beren tradizioez arro dauden bi herrialde hauetan. Eskoziarrak eta euskaldunak milaka kilometroko distantzian egon daitezke, baina bada batzen gaituen eta bizirik jarraitzen duen espiritua eta berebiziko aukera eskaintzen die bi hiriei Gipuzkoa Sarean bezalako ekimenen bidez, datozen urteotan gero eta indartsuagoak izango diren kultur zubiak eraiki ahal izateko.