Elkarrizketak

Bi aditu aurrez aurre

Marcos Simon e Idoia Ruiz de Azúa

DRO Systems-eko y Biobide-eko zuzendariak

Donostiako sektore bioteknologikoak osasun itzela duela bistan da. Azken urteotan modu adierazgarrian hazi da Miramon Teknologia Parkean, bio sektoreko enpresen kontzentrazioa.

Alor honetan erreferente diren bi enpresa BIOBIDE eta DRO BIOSISTEMS dira.

 

BIOBIDE,farmakoen test masiboetan gune aurreratua da. Medikamenduak garatzeko arrain zebren erabileran aitzindaria, ezinbesteko bi elementu, BIOTEKNOLOGIA eta AUTOMATIZAZIOA, dituen plataforma teknologiko baten inguruan egituratuta dago.

2005ean sektore publikoa eta pribatuaren arteko lanari esker eratua, Biobidek bihotz-hodietako patologiak, hezurretako gaixotasunak eta minbiziari aurre egiten ari da lanean.

DRO enpresak plasmidoak fabrikatu eta merkaturatzen ditu, bektore geniko mota bat, ikerketa taldeei, bioteknologia enpresei eta labotaregi farmazeutikoei zuzendutako merkatuarekin.

2003an “Enpresaritza Ideia” onenaren Toribio Etxebarria Lehen Saria jaso zuen.

Bi erakundeetako zuzendari gorenekin, DROko zuzendaria den Marcos Simón eta Biobideko zuzendari nagusia, Idoia Ruiz de Azuarekin solasean aritu gara, hau eta bestea komentatuz.

 

-Nola ikusten duzu datorren hamarkadan Donostiako sektore bioteknologikoaren etorkizuna?

Marcos Simón.

-Sektoreak Donostian duen etorkizuna  prometagarria da. Bioteknologiak aplikatzen dituzten enpresa berriak ari dira agertzen eta duela urte batzuk hastapenetan zeuden enpresak, orain sendotzen ari dira. Sektoreko enpresak ikerketa talde eta enpresekin elkarlan sareak egituratzen ari dira, baita fundazio, ospitale eta teknologia guneen artean ere eta kaleko jendea gero eta gehiago jabetzen da, berrikuntza ekonomikoan bioteknologien aplikazioak daukan indar handiaz. Inbertitzaileek gainera, garapen geldoko enpresa hauetan ezinbeteko papera jokatzen dute eta konfiantza irabazten ari dira, inbertsioak bueltatuko diren promesa bete egiten delako, ondorioz, proiekzio luzeko asmo handiko proiektuentzat egoera faborgarri bat agertzen da.

Idoia Ruiz de Azua

-Bioteknologia, Gobernu eta Erakunde guztietako politikariak agenda eta programa orotan ezartzen ari diren bide estrategikoa da bioteknologia.

Eusko Jaurlaritzaren 2010 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak adierazten duen bezala, berrikuntza eta bioteknologian oinarritutako eraldaketa berri bat jorratu behar dugu, Plan honen barruan osasunean, elikaduran, ingurumenean eta sektore helduen lehiakortasunean hobetzen laguntzeko garaian izan dezakeen eraginagatik. Azken finean, garapen jasangarriari eta gizarte ongizateari egiten dien ekarpenagatik.

Fokapen hau barneratuta, ezinbestekoa da sektore bioteknologikoari behar dituen baliabideak eta laguntzak eskaintzea, bere garapenean modu positiboan eragiten duten aspektu guztietan eskusartuz:

  • Hezkuntza, Ezagutza eta Ikerketa
  • Finantziazio iturriak
  • Nazioartekotzea
  • Unibertsitate, teknologia eta ikerketa gune, enpresa, bezero eta abarren artean.
Previous Next

 

-Zein uste duzu izan behar duela erantzun instituzionala alor honetan?

MS: Instituzioek inongo erreserbarik gabe babestu behar dute sektore bioteknologikoa. Bioteknologiak hainbat aplikazio ditu, ez bakarrik alor soziosaniotarioarekin zerikusia dutenak, beste hainbat sektoretan ere, hobekuntzak egin ditzake. Bioteknologia eta orokorrean berrikunzta bultzatzea, uko egiterik ez dugun etorkizuneko inbertsio segurua da. Hala ere, sektore honen bultzada alboratzeak, industria berriek harremanetan sartzeko eta proiektu berritzaileetarako kolaboratzaileak aurkitzeko berrikuntza poloen gertutasuna duten beste eremu metropolitanoekiko desabantailan jarriko luke.

Sektorea indarberritzeko, beharrezkoa da instituzioek proiektu berriak erakarri eta hemen sortzen direnak kanpora joatea saihesteko, beren eskuetan dagoen guztia egitea. Baina benetan garrantzitsua da baita ere proiektu horiek, ezarri ondoren, sendotzea, nazioartekotzea eta maila globalean harreman eta kolaborazio sareak lantzea, kanpotik berrikuntza fluxu etengabea lortu eta tokiko sektoreko produktu eta zerbitzuei irtenbidea emateko.

IRdeA: Argi dago, trebakuntza, ikerketa eta erakunde ezberdinen arteko elkarlana, faktore hauen gaineko eskusartze azkar eta etengabeak, Europa, estatuko, erkidegoko eta tokiko politika eta eskusartze ezberdinen arteko koordinazioa politiken adostasuna eskatzen duela.

Donostiako Udala bazkide duen Donostiako Teknologia Parkea tokiko instituzioek estrategia globalenekin duen konpromisoaren eredu da.

Parkearen misioak berak adierazten duenez, ikuspuntu teknologikotik begiratuta, proiektu aurreratuen eraketan indarra duten agente ekonomikoei gerturatzen zaizkien espazio bat sortu da, hauen artean unibertsitateak, teknologia guneak eta eduki teknologikoa duten enpresak, kokapen eta azpiegitura egokiak eskainiz, horrekin ezagutza trukaketa eragin eta lurraldean enplegu eta aberastasuna sor dezaketen enpresaritza proiektuak gauzatzeko.

Ezarri ditugun helburuen askogurak epe luzera ikuspegia eskatzen du eta arrakasta ziurtatzeko, inguru jakin bateko agente ezberdinei, ideiak hazi daitezkeen inguru bat eman behar zaie. Azken  finean, arriskuak hartu behar direla onartu eta fruituak ikusten denbora pasako denez jabetzea.

-Donostiak zein abantaila eta desabantaila dituela uste duzu, bioteknologiak garatzeko nukleo gisa?

MS: Donostiak bioteknologien garapenerako eskaintzen duen abantaila bat inguru metropolitanoko zonalde pribilegiatu batean, enpresak sortu, nahiz teknologiak eta produktuak garatzerako unean, proiektu handietan parte hartzen duten aktore ezberdinen kontzentrazioa da.

Modu honetan, 7 km eskasean unibertsitateak, Donostiako Teknologia Parkeari lotutako ikerketan bikaintasun gunean topatzen dira, bioteknologien garapenean enpresa eta teknologia gune aktiboekin eta modu aktiboan ere inplikatuta dauden eta terapia berrien garapenerako bioteknologia aplikatzen duten bi ospitalerekin.

Hala ere, Donostiak bi desabantaila handi ditu sektorearen garapenerako. Bat zera da, bidaiak zailtzen dituen Donostiatik eta Donostiarainoko komunikazioa.

Eta bestea, mota ezberdineko arrazoien faltan, bere karrera profesionala garatzeko, jarduera ekonomiko handiagoa duen lekuetara joaten den langileria falta da.

IRdeA: Udal alorretan ematen den pertsonen arteko gertutasunak eta pertsona-hiria eguneroko interakzioak aukera ugari sortzen dituzte, ez kultur aldaketaren beharra igortzeko bakarrik, gauzatzeko ere bai.

Batzar eta beste medioen bidez, bioteknologia alorreko ezagutza, ekimen eta lorpenen difusioa, gure komunitatera zientzialari berriak gerturatuz eta beren harreman kapitala handituz, Donostiak ezaugarri dituen kultur tradizioarekin bat datorren hiri izatea eta mentalitate europazalearen irudia sortuz.

Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak