Hiri iraunkor baten aldeko bidean
Donostia hiri oso polita dela guztiok dakigu. Baina, horrela izaten jarraitu dadin, hiritar guztiok iraunkortasunaren alde lan egin behar dugula eta hiria zaindu behar dugula onartu behar dugu, bere xarma denboran zehar mantendu dezan. Eta hau horrela da, hiri delikatua delako, ahula egiten duten erronkei aurre egin behar dielako, hiria hondatu dezaketen gaiei aurre egin behar dielako. Hau gerta ez dadin, guztion artean gure etorkizuneko hiria eraikitzen jakin behar dugu eta hiria osatzen duten gizartearen komuneko onurako egokiena den modeloa jarraitu behar da. Horregatik, nire ustez, guztiz beharrezkoa da hiriaren garapen iraunkorra lortzea. Zentzu horretan zortea daukagu, Nazio Batuen Erakundeak mota honetako garapenaren aldeko gida egin bai du eta, bertan, modu iraunkorrean garatzeko beharrezkoak diren 17 alderdi landu ditu.
Gida hau oinarri bezala hartuta, nire ustez hiri iraunkorra sortzeko beharrezkoak diren hiru klabeak azalduko ditut ondoren:
1 HIRIAREN ERRONKAK AZTERTU.
Etorkizunera begiratzen duen hiriak, hazteko garapen iraunkorra kontutan hartzen duen hiriak alegia, bere hiritarren eta inguruaren ongizatea kontutan hartzen duen hiria da, bere erronketara aurreratzen dena eta etorkizuna eraikitzen dakiena. Horretarako, gure erronkak zeintzuk diren aztertu behar da, aipatutako 17 puntu horietan hiri bezala ditugun erronkak hain zuzen ere, horrela ezagutuko bai ditugu gure indar aldeak eta gure ahultasunak. Hiri iraunkorrek atal oso bat betetzen badute ere (11. atala, alegia), lehentasunezko gainontzeko akziorako ildoak zeintzuk diren ezagutzeko jarraibideak emango dizkigute beste atalek. Modu berean, erronka handienak eta garatzeko aukerak jasotzen dituen mapen serie bat eratzea interesgarria izan daiteke.
Zeintzuk dira energia garbiak arakatzeko gune interesgarriak? Zein eremuetan identifikatu ditzakegu erronka kopuru handiena? Non bultzatu daiteke kontsumo edo ekoizpen agroalimentario arduratsua? Eta nola egin daiteke?
Aukera horiek guztiak, anitzak eta interes ezberdineko hiritarrekin batera aztertzen ditugunean, landu beharreko atalak ezagutuko ditugu eta hiriaren iraunkortasunaren egoeraren diagnostikoa egiteko aukera ere izango dugu.
2 GARAPEN IRAUNKORRAREN ALDEKO ESTRATEGIA ERAIKI.
Fase honetan, berriz ere, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dela uste dut. “2020 Donostiaren Estrategia”-k hiritarrei parte-hartzeko gonbidapena luzatu die eta hiriaren estrategian murgiltzeko eskatu die, baina hau ez luke zerbait bakana izan behar, guztiz aurkakoa baizik: hiperkonektatua dagoen gizarte eta hiritargoarekin lan egiteko ohiko modu batean bihurtu beharko litzateke. Hiritarren interesak, beharrak eta kezkak inoiz baino errazago ezagutu daitezke.
Beraien arlo zein espezialitateetatik 17 erronkak lantzen dituzten agenteekin batera lan eginez, martxan dagoen estrategia inklusiboa, zehatza, eskuragarria eta handizalea izateko pauta ezberdinak eratu daitezke, hiriaren etorkizuna guztiok batera eraikitzeko.
3 MEHATXUAK INDARGUNEAK BIHURTU.
2030. urteari begira, hiritargoaren heren batek 65 urte baino gehiago izango ditu eta hori da, hain zuzen ere, hiriak aurre egin beharreko mehatxurik handienetarikoa. Erronka horretaz gain, errealitate bat da gazteak hiriaren erdigunetik zein bere auzo askotatik geroz eta gehiago aldentzen direla bertan bizi ahal izateko behar den erosteko ahalmen handia dela eta, eta ondorioz, hiri geroz eta zahartuago batetara goazela esan nahi du.
Baina mehatxu bat izan ordez, gaur egun 65 urte baino gehiago edukitzeak ez du zertan aktibitatearen uztea suposatu behar. Lan zein bizi esperientzia hain luzea, zeharkako modu batean Nazio Batuen Erakundeak proposatutako 17 erronken inguruan lan egiteko komunitate sendoak garatzeko aukeran bihurtu daiteke.
LABURPENA
Hiri iraunkorrak uneko beharrak asetzeko gai da, bertan biziko diren etorkizuneko belaunaldien beharrak kaltetu gabe. Gure esku dago etorkizuneko belaunaldientzat ongizatea eraikitzeko gai den etorkizuna sortzeko gure hiriak dituen indarguneak aprobetxatzea. Garaiz gabiltza, baina horretarako lehenbailehen ekin behar diogu, gure erronka nagusiak zeintzuk diren identifikatu behar ditugu; eta ustezko mehatxu demografikoak eta hiritarren zahartzea, gure hiriarentzat, hiritarrentzat eta, zergatik ez, gure planetarentzat ongizaterako komuneko balorea sortaraz dezaketen tresnak bezala ikusi behar ditugu.
Zein da zure iritzia?
Ondorengo inprimakia bete eta komentatu post hau: