Destacados

Nabarmenak

Hurrengo atalean E2030DSS-ren artikulu zein gaurkotasun gai nagusiak aurkituko dituzue

Etorkizuna interesatzen zait, nire bizitzaren gainerako denboraldia hor igaroko baitut

Hasierako Woody Allen-en esaldi horrek balio digu Donostiako Estrategia Bulegotik inauguratzen dugun Blog hau aurkezteko.


Pertsona-talde txikia gara, gure hiriaren diseinua, kudeaketa eta garapena bultzatzearen alde lan egiten duena. Beti ere “etorkizuneko ikuspuntu” batetik, hurrengo urteetarako nahi dugun hiria sortzen saiatzen gara. Bere ko-diseinatzaileak gara eta azken finean, Donostiaren etorkizunaz kezkatzen diren pertsonekin konektatzeko lan egiten dugu.

Talentua eta enplegua, erronka.

Donostiak datozen urteetan aurre egin beharko dien erronken artean, talentuarena eta enpleguarena funtsezkoa izango da, erdietsi ditugun ongizatearen eta gizarte aberastasunaren mailak pertsonei eta haien talentuari zor baitzaizkie, gure benetako aberastasun iturria da eta. Pertsonak dira berritzen, sortzen, ekoizten, saltzen, kontsumitzen eta aisiaz gozatzen dutenak, eta, hortaz, horrek guztiak sortzen duen inpaktu ekonomikoaren eragileak. Talentua izango da, hortaz, talentua erakartzea, mantentzea eta sortzea, alegia, datozen urteetarako hiriaren erronka nagusietako bat. Etorkizunean, gaur egun bezala, gure pertsonen talentua zer den, horixe izango gara.

 

Donostia eta inklusio politikak: hiriaren eta gizartearen estrategia definitzeko erronkak

Hitz jakin batzuk gehiegi eta ez oso egoki erabiltzeak jatorrian izan zuten esanahia galtzeko arriskua ekarri ohi du. Horixe da “inklusio” edo “inklusibo” terminoaren kasua, gaur egun kontzeptu eta esparru ugari apaintzeko erabiltzen dena, hala nola kultura, enpleguan, hirian, hezkuntzan eta abar, hautatutako bidearen eta erdietsitako helburuen inguruko gogobetetasun irudi atsegina ezagutzera emateko asmoz.

 

Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak