Programa hiru zati nagusitan banatuko da:
> Ezagutu Gizarte Ekonomia (9:15 – 10:00)
Hitzaldia: Enekoitz Etxezarreta Etxarri, ekonomian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Masterraren arduraduna.
Ordubete inguruko hitzaldiaren bidez, Gizarte Ekonomiaren ezaugarriak, enpresa mota ezberdinak eta horiek gizartean eta lurraldean duten eragina azalduko ditu.
> Gizarte Ekonomiaren Esperientziak (10:00 – 13:30)
Gizarte Ekonomiako 8 enpresak, bi bloketan banatuta, beren proiektuak azalduko dituzte 15 minutu inguruko esku-hartzeekin, beren lana eta proposamen berritzaileak ikusleei ezagutarazteko.
Aurkezpen bakoitzaren ondoren bost minutu egongo dira galderak egiteko.
Lehen blokeko enpresak:
- Impact Hub
- EMAUS
- MATIA
- Katealegaia
11:30-12:00 kafea
Bigarren multzoko enpresak:
- Zorrotz Legazpi
- Tecnalia
- Axular Lizeoa
- Badia Berri
> Gizarte Ekonomiaren etorkizuna (16:00 - 18:00)
Euskal gizartean eta ekonomian eragin handia duten Gizarte Ekonomiako lau enpresetako ordezkarien arteko elkarrizketa-mahaia, Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendari Kepa Kortak gidatuta.
Ondoren, galderentzako tartea izango da.
- Mondragon Korporazioa
- Gureak
- Aquariuma
- Konfekoop
Deialdia irekia izango da, eta modu presentzialean zein online parte hartu ahal izango da. Horretarako, ezinbestekoa izango da aldez aurretik FORMULARIO honen bidez izena ematea, ekainaren 16a baino lehen.
Ekitaldiaren programa osoa eskuragai dago atxikitako artxibo gisa.