Atal berria egiteko ekimena sortu zen, behin 2016a prestatzen ari den batzorde teknikoak segidako beharra zegoela ikusita: hiritarrentzako zein bisitarientzako informazio guztia eguneratzeko, erraza izateko eta batera egoteko beharra.
Donostiako baliabideak eta zerbitzuak biltzen dituen orria
Hortaz, donostiarrek zein bisitariek Udal Informatika Zerbitzuarekin (UIZ) elkarlanean prestatutako tresna ikusi dezakete. Horri esker, Donostia bisitatzea esperientzia bakarra eta pertsonala izango da eta, gainera, hiritarrei zein bisitariei – gaur zein 2016an etorriko direnei – Donostiako baliabideak eta zerbitzuak (udalarenak eta beste hainbat zerbitzuenak) gerturatuko dizkie.
Web atariak hiriko ekitaldi guztien agenda eskaintzen du, atal eta gai ezberdinen arabera antolatutako plan ezberdinak egiteko informazioa eskuratzen du, aplikazio zerrenda zabala ematen du eta 2016arekin zerikusia duten berriak biltzen ditu.
“Bizi zure 2016”-k etorkizunean irauteko sortua da eta hiritarren ekarpenak zein hobetzeko proposamenak jasotzeko prest dago. Horretarako, hiritarrek udal web atariaren “Herritarraren postontzia” erabili beharko dute.