Berriak

Tecnun. Ingeniaritza Eskolaren Tantaka proiektuak jaso du 2024ko Gizarte Kontseiluaren Saria

Donostiako Gizarte Kontseiluak atzo, abenduaren 11n, egin zuen urteko azken bilera. Hiriarentzat estrategikoak diren hainbat proiekturen aurrerapenak aurkeztu ziren bertan, eta hiritarren ekimen onenaren Gizarte Kontseiluaren III. Sariko finalistei diplomak banatu zitzaizkien.

Eneko Goia alkateak eman zion hasiera ekitaldiari, eta jarraian, 2024ko lanaren balantzea eta 2025eko helburu estrategikoak aurkeztu zituen Gizarte Kotseiluko presidente Daniel Zulaikak.

Garikoitz Agote Udaleko Gizarte Ekintzako zuzendariak eta Elena Luquin Gurutze Gorriko Gipuzkoako Gizarteratze zuzendariak hartu zuten hitza ondoren, etxerik gabeko pertsonen Lantaldearen emaitzak azaltzeko. Lan prozesu honen baitan, hamar ekintzako dekalogo bat osatu du lantaldeak, eta datozen asteetan alkateari helaraziko diote.

Ondoren, Julio Arrizabalaga mediku eta Biodonostiako zuzendari ohiaren txanda izan zen, herritarrek zientzian parte hartzeko plataformaren aurrerapenak azaltzeko. Izan ere, ekimen honen helburua da herritarrak zientziara hurbiltzea eta osasun ikerketetan aktiboki parte hartzera bultzatzea.

Azkenik, Estrategia Bulegoko zuzendari Kepa Korta igo zen eszenatokira. Donostiako 2030 Estrategian (E2030DSS) egindako aurrerapenen berri eman zuen, baita Plan Estrategikorako Batzordeak hiria garatzeko bultzatutako proiektu estrategiko nagusien berri ere.

2024ko Gizarte Kontseiluaren Sariaren banaketa

Donostian hobetzeko herritarrek modu altruistan garatzen dituzten ekimenak ikusarazteko eta balioan jartzeko asmoz, Donostiako Gizarte Kontseiluak herritarren ekimen onenari ematen dion saria banatu zen. Sari honek aitortza egiten die kolektibo ezberdinei laguntzen dieten, herritarren sareak indartzen dituzten eta hiri inklusiboagoa eta atseginagoa eraikitzen duten proiektuei.

Aurten, Adinekoak, Belaunaldien Erreleboa, Immigrazioa eta donostiar berriak, Klima Aldaketa eta Auzoak alorretan garatzen diren zortzi proiektu aurkeztu dira deialdira. Proposatutako ekimenak honako hauek izan dira:

  • Tantaka - Denbora Banku Solidarioa, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola, Tecnun.

  • Argibusa, Dbus Donostia.

  • Mirada Activa, Intxaurrondo Zaharreko Aiton-amonen Etxea.

  • Etxealdi, Caritas Gipuzkoa.

  • Harrotu Ileak, Tabakalera.

  • BCC Innovation, Basque Culinary Center.

  • Zaporeak, Intxaurrondoko Gastronomia Elkartea.

  • Askatasunerako sukaldatu, Basajaun Elkartea.

Gizarte Kotseiluko Batzorde Iraunkorreko kideek osatutako epaimahaiak urrian egin zuen bilera irabazlea eta bi finalista aukeratzeko.

Irabazlea: Tantaka - Denbora Banku Solidarioa (Tecnun. Ingeniaritza Eskola)

Lehenengo saria Tecnun Ingeniaritza Eskolaren Tantaka proiektuak jaso zuen. Epaimahaiaren hitzetan, proiektuak boluntariotza sustatzen du gazteen artean, eta enpatia eta hiritarren konpromiso bezalako balioak helarazten dizkie.

Gizarte Kontseiluko presidente Daniel Zulaikak eman zion diploma Tecnuneko zuzendari Raul Antoni, eta honek eskerrak eman zizkien ikasleei eta Tantaka ekimeneko langileei, egindako lanagatik. “Ingeniari onak prestatzeaz gain, gizarteari lagunduko dioten pertsona onak hezteko konpromisoa dugu Tecnunen. Eta sari honek gure proiektuarekin aurrera jarraitzera bultzatzen gaitu”, azaldu zuen.

Bigarren finalista: Harrotu Ileak (Tabakalera)

Bigarren finalista Tabakaleraren Harrotu Ileak izan zen. Ekimen honek espazio seguru bat eta sormenerako txoko bat eskaintzen dizkie egoera zaurgarrian dauden gazteei, arte-sorkuntza lantzeko aukera emanez.

Eneko Goia alkateak eman zien diploma Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendariari, Itziar Imaz bitartekaritza arduradunari, eta proiektuan parte hartzen duten Fouad Redjali eta Soufian El Mossaoui-ri. Redjali eta El Mossaouik azaldu zutenez, “Harrotu Ileak migrazio-prozesuak bizi izan ditugunentzako topagunea da, eta jasaten ditugun zailtasunak ahazteko harrera-espazio bat aurkitu dugu bertan”.

Hirugarren finalista: Etxealdi (Caritas Gipuzkoa)

Hirugarren finalista Caritas Gipuzkoaren Etxealdi proiektua izan zen, egoera zaurgarrian dauden migratzaileei laguntza eskaintzen dien ekimena. Epaimahaiak proiektuaren ikuspegi integrala nabarmendu zuen, profesionalen laguntza eta boluntarioen jarduna uztartzen baititu.

Kasu honetan, Estrategia Bulegoko zuzendari Kepa Kortak eman zion diploma Caritaseko proiektu espezifikoen arduradun Sergio Corchoni. “Etxealdiren bidez, laguntza pertsonalizatua eta baliabideak eskaintzen dizkiegu egoera zailean dauden pertsonei. Horrek bizitza autonomoagoa izaten eta gizarteratzen laguntzen die”, zehaztu zuen Corchonek. Haren hitzetan, parte-hartzaileek positibotzat jo dute proiektua, Donostian eta Gipuzkoan laneratzea eta gizarteratzea errazten dielako.

Sari-banaketa ekitaldiaren bidez, Gizarte Kontseiluaren urteko jarduna amaitutzat eman zuten kideek.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak