Berriak

SER irratian bildu dira Donostiako Gizarte Kontseiluaren Sariaren hirugarren edizioko ahotsak

Donostiako Gizarte Kontseiluaren Sariaren hirugarren edizioko diplomak banatu eta astebetera, SER kateak topaketa bat antolatu du aurtengo hiru proiektu finalistei ahotsa emateko. Saritutako ekimenen ordezkariek hainbat hausnarketa partekatu dituzte solasaldian, eta hiriko Gizarte Kontseiluak ematen duen sariaren bultzada azpimarratu dute.

Daniel Zulaika Gizarte Kontseiluko presidentearen hitzekin hasi da hitzordua. Sariaren helburua zein den azaldu du berak, hau da, hiriaren ongizaterako eta garapenerako funtsezko lana egiten duten proiektu ezezagunetan arreta jartzea.

Gonbidatuen artean izan da Paula Berroa, Nafarroako Unibertsitateko Tecnun Ingeniaritza Eskolak garatzen duen Tantaka - Denboraren banku solidarioa proiektuaren koordinatzailea. Berroaren hitzetan, Tantakaren helburua ikasleak gizarte-erakundeekin konektatzea da, boluntariotza-lanaren bidez. "Tantakan parte hartzen duten ikasleen profil bakarrik ez dago. Batzuek motibazio argia dute; beste batzuek, berriz, boluntariotza egin nahi dute, baina beren ideia abstraktuagoa da ". Nolanahi ere, Berroak azpimarratu bezala, benetan axola duena laguntzeko borondatea da.

Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendariak Harrotu Ileak proiektuaren izenean hitz egin du. Gazte migratzaileen ahalduntzea eta parte-hartzea sustatzea du jomugan bigarren proiektu finalistak, horretarako, sorkuntza eta esperimentazio artistikoko jarduerak baliatuz. "Espazio inklusibo eta seguru bat eskaini nahi dugu, gazteek beren ideiak adieraz ditzaten, beren sormen-potentziala deskubritu dezaten eta, aldi berean, kultura-trukearekin aberastu daitezen, konexio-sare baliotsuak sortuz", adierazi du Ormazabalek.

Azkenik, Caritas Gipuzkoako proiektuen arduradun Sergio Corchonek aurkeztu du Etxealdi proiektua, hirugarren finalista. Ekimen honek laguntza ematen die kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei, bizitegi-aukeren bidez eta haien gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko jarraipen pertsonalizatua eskainiz. Corchonek nabarmendu duenez, "Proiektuan parte hartzen duten pertsonek istorio oso gogorrak partekatzen dituzte. Bizitegi-zerbitzu honen bidez, esperientzia ezberdinak bizi ditzakete hiriko hainbat ingurunetan, eta, pixkanaka, auzoan eta gizartean erabat integratzea lortzen dute".

Azken finean, proiektu ezberdinek gizarteari egiten dioten ekarpena ezagutzeko balio izan du topaketak, eta mezu bateratu bat gailendu da: gizartearen parte sentitzea funtsezkoa da norberaren integraziorako eta garapen pertsonalerako. Gure esku dago hori lortzeko zailtasunak dituztenei laguntzea.

Elkarrizketa entzungai duzue SER irratiko Hoy por Hoy San Sebastian programaren atzoko saioan.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak