Berriak

Eneko Goia Donostiako alkateak Sea´ties Declaration adierazpenaren sinadurarekin bat egin du Bresten egindako One Ocean Summit nazioarteko goi-bileran

Frantziako Brest hirian otsailaren 9tik 11ra egin zen ozeanoen babesari buruzko One Ocean Summit nazioarteko lehen goi-bilera Emmanuel Macron presidenteak deitutako bilkurarekin amaitu zen. Estatuburu eta gobernuburuak, erakunde multilateraletako buruzagiak, enpresetako ordezkariak eta gizarte zibileko arduradun politikoak bildu ziren bertan, ozeanoekiko dugun ardura partekatuaren aurrean, gobernu nazionalei eta nazioarteari ekintzetara igaro daitezen eskatzeko.

Nazio Batuen laguntzarekin eta Europar Batasuneko Kontseiluaren Frantziako Lehendakaritzaren testuinguruan antolatutako ekitaldiak mundu osoko 400 aktore baino gehiago bildu zituen ozeanoen kontserbazioaren eta itsas sektorearen eraldaketaren inguruan eztabaidatzeko.

Ocean & Climate Platform goi-bileran landutako gaien artean, Frantziako Gobernuak eta Brest hiriak, Bloomberg Philanthropiesekin elkarlanean, itsasoaren mailaren igoerarien aurrean kostaldeko hiriek dituzten erronkak argitzeko gakoak eskaini zituzten Hiriak eta beren lurraldeak, itsasoaren mailaren igoeraren aurrean foroaren baitan. Bertan aurkeztu zuten, hain zuzen, Sea´ties Declaration adierazpena.

Halaber, agerian geratu zen ozeanoa ingurumen-orekaren eta klimaren erregulatzaile nagusietako bat dela, baliabide ugari hornitzen dituela, merkataritza bideratzen duela eta herrialdeen eta komunitateen arteko funtsezko lotura ere badela. Eta hala ere, klima-aldaketaren ondorioek, kutsadurak edota itsas-baliabideen gehiegizko ustiapenak arriskuan jartzen dute.

Horregatik, auzi honek berebiziko garrantzia du kostaldeko populazioentzat. Itsasoaren mailaren gorakadaren ondorioak oso argiak dira mundu osoko kostaldeetan, hala nola, lurren urperatzea, hondartzen eta itsaslabarren higadura eta lurpeko uren gazitzea eragiten dituelako. Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Adituen Taldearen txostenaren arabera, itsas mailaren igoeraren batez besteko tasa urteko 2,1 mm-koa zen 1993-2002 aldian, eta azken hamarkadan 4,4 mm-ra igo da.

Etorkizunean, fenomeno horiek gero eta eragin handiagoa izango dute kostaldeko hiri eta lurraldeetan, eremu horiek populazio globalak erakartzen jarraitzen dutelako. Hala, aurreikuspenen arabera, 2050erako mila milioi pertsona baino gehiago biziko dira kostaldean, eta beraz, mehatxu horien eraginpean egongo dira. Ildo beretik, premiazkoa da arintze- eta egokitze-estrategia eraginkorrak, iraunkorrak eta bidezkoak ezartzea populazio eta ekosistemak babesteko.

Sea´ties Declaration

Bresteko goi-bileran parte hartu duten ordezkariek Sea´ties Declaration adierazpena aurkeztu dute, Ocean & Climate Platformek idatzi eta maila zientifiko altuko adituek eta hirietako ordezkari hautetsiek berrikusitako dokumentua. Bertan, Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Panelaren (IPCC) ondorio nagusiak jasotzen dira, eta 30 bat hirik sinatu dute dagoeneko, New Orleans, Vancouver, Bangkok, Lagos eta Salvador barne.

Adierazpena itsasoaren mailaren igoera arintzeko eta egokitzeko helburua duen nazioarteko mobilizazioaren lehen urratsa da. Hala, ekintzarako deia babestuta, aldaketen lehen lekuko diren alkate eta ordezkari politikoek erronka beren gain hartzeko eta trantsizio-prozesua babesteko eskatu nahi diote nazioarteko komunitateari, lehentasunezko lau ekintza-lerro oinarri hartuta: zientzia eta behaketa-sistemak mobilizatzea, gizarte-arazoak egokitzapen-planen barruan integratzea, egokitzapen eta irtenbide hibridoak sustatzea, eta finantzaketa publikoa eta inbertsio pribatuak handitzea, autonomia-erkidegoetara egokitzeko.

Nazio Batuek ekainaren 27tik uztailaren 1era Lisboan egingo duten ozeanoari buruzko topaketari begira, kostaldeko herrien ahotsa entzunarazteko eta nazioarteko konpromisoak prestatzeko aukera da adierazpena.

Informazio gehiago, hemen.


Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak