Berriak

Plan Estrategikorako Batzordeak lanean jarraitzen du 2030 Estrategia gauzatzeko bidean

Plan Estrategikorako Batzordeko kideek bilera egin zuten joan zen astean 2030 Estrategian eta honen baitako proiektuen garapenean aurrera egiteko. Gainera, Donostiako Sustapeneko EKINN gunean egindako topaketa baliatu zuten Estrategia Bulegoak egindako Herritarren Pertzepzio Inkestaren emaitzak aztertzeko.

Kepa Korta Donostia Estrategia Bulegoko zuzendariak 2021ean aurkeztutako planak biltzen dituen proiektu estrategikoen errepasoa egin zien batzordekideei, hala nola, hiriko hainbat erakunde, kolektibo eta elkartetako ordezkariak; Batzordeko presidente Agustin Erkizia; Donostia Sustapenako zuzendari gerente Iñigo Olaizola; eta hiriko Gizarte Kontseiluko presidente Daniel Zulaika. Estrategia demografikoa, Donostia Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiri gisa proiektatzea, abangoardiako kulturaren garapena, oreka turistikoa, lurraldearen konektibitatea edo hirigintza jasangarriaren eredu berria dira, besteak beste, E2030DSSren helburu nagusietako batzuk.

Ondoren, Herritarren Pertzepzio Inkesta egiteaz arduratu den Datakey enpresako zuzendari José Ángel Sierrak galdeketaren emaitzak aurkeztu zituen, bildutako datuen bilakaera eta balioa azpimarratuz. Gainera, inkesta egiten den unearen eta testuinguruaren garrantzia azpimarratu zituen, eta donostiarren kezka eta lehentasun nagusiak planaren helburu estrategikoekin lerrokatuta daudela nabarmendu zuen.

Datozen asteetan, jasotako informazioa aztertu eta hainbat alderdiri buruzko itzulketa egingo dute batzordekideek.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak