Pedro Miguel Echenique, DIPC-Donostia International Physics Center Fundazioko presidentea da eta EHU-ko Materia kondentsatuen fisika katedraduna da. 2000 urtean hiriko Urrezko Domina jaso zuelako da Hiriko Gizarte Kontseiluko kide. Kepa Korta, Estrategia Bulegokoa zuzendaria izango da presidenteordea legegintzaldi honetan.
Gizarte Batzordeko osoko bilkuran, gainera, Plan Estrategikoaren Lan Batzordeko 38 ordezkari berriak hautatu dituzte (lau erakunde publikoetako ordezkariak, udalean ordezkaritza duten alderdi politikoetako ordezkariak, eragile ekonomikoak, gizarte-eragileak, sindikatuetako ordezkariak, eragile kulturalak, eragile teknologikoak, hiriko sektorekako batzordeetako arduradunak, auzo-elkarteetako ordezkariak eta unibertsitate eta ikerketa-zentroetako ordezkariak), baita Batzorde Iraunkorreko 13 kide berriak ere.
Plan Estrategikoaren Lan Batzordearen eginkizunen artean hauek nabarmentzen dira:
Donostiako eta bere Hiri Komunitateko sektorearen eta lurraldearen plangintza estrategikorako prozesuaren jarraipenean, azterketan eta exekuzioan parte hartzea.
Hiriko Gizarte Kontseiluaren aurrean hiri proiektu handien nondik norakoaren berri ematea, eta proiektu berrien sorgune gisa jokatzea. Halaber, Donostiaren eta Donostialdeko Hiri Komunitatearen bilakaerari buruzko gogoeta-txosten bat aurkeztuko du urtero, baita Plan Estrategikoaren aplikazioan egindako aurrerapenari buruzkoa ere, adierazleen taula bat barneratuz.
Plangintza estrategikoaren kultura eta metodologia sustatu eta zabaltzea ekonomiaren eta gizartearen garapen-prozesuetan.
Donostiaren sustapen ekonomikoan eragin positiboa duten esparruetan elkarlanean aritzea, ekimen publikoa eta pribatua sustatuz.
Hirien sareetan eta, bereziki, Baiona-Donostia “korridoreko” eta Euskal Hiriko erakundeetan Donostiaren presentzia bideratzea. Hiriaren estrategia erraztu dezaketen eremuetan ahalik eta lankidetzarik handiena bilatzeko eta aplikazio-esperientziak erdiesteko helburuarekin, betiere.
Donostialdeko, Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko Hiri Komunitatea osatzen duten udalerrien gogoeta estrategikorako prozesua bultzatzea, lurralde esparru horietan lan egiten duten eskualde-erakundeekin elkarlanean.
Tabakaleran egin duten bileran, Eneko Goia alkateak, Joaquín Perezi, azken legealdian Gizarte Kontseiluko presidentea izandakoari eskerrak eman dizkio egindako lanagatik eta esfortzuagatik.
Batzorde Iraunkorreko kide berriak
- Manu Narvaez. TURISMO KONTSEILUA
- Aitor Salaberria. KULTUR KONTSEILUA
- Amaia Lasheras. EMAKUMEEN KONTSEILUA
- Nerea Kortajarena. GIZARTE EKINTZA KONTSEILUA
- Begoña Cabaleiro. INGURUMEN KONTSEILUA
- María Jesus Almuedo. MERKATARITZA KONTSEILUA
- Xabier Arberas. AUZOTAR ELKARTEA ZAHARREAN BIZI
- Mikel Sánchez Arcos. MORLANSTARRAK AUZO ELKARTEA
- Juan Carlos Berzosa. LANTXABE AUZOTAR ELKARTEA
- Harkaitz Aranburu. AMARA BAI AUZOTAR ELKARTEA.
- José Miguel Corres. GIPUZKOAKO ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PARKEA ‐
- Miren Aranzazu Fernández. AVERIL AUZOTAR ELKARTEA
- Ana Arrieta. UPV-EHU