Horregatik, Indiako ordezkaritza bat Donostiara etorriko da, irailean. Data oraindik zehazteke dago, baina Donostia Zinemaldiaren garaian izango dela ziurra da.
Bi hirien arteko loturak estutzen joan dira, urtearen hasieran Gipuzkoako LKS arkitektura eta ingeniaritza enpresa Indiako hiriko plan nagusia idazteko nazioarteko lehiaketaren adjudikazioduna izan zenetik.
Donostia eta Panaji nahiko antzekoak dira egitura fisikoari, baliabide naturalen potentzialari eta turismora eta kulturara zuzenduta egoteari dagokienez. Gainera, bi hirietan, nazioartean itzala daukaten zinema jaialdi garrantzitsuak egiten dituzte.
Estrategia Bulegoak LKS aholkularitza-enpresari plan nagusia idazteko lehiaketan adjudikazioduna izan zen txostena egiten lagundu zion eta orain bisita horretako anfitrioi lanak egingo ditu. Donostiara datozen Indiako agintariei gehien interesa dakizkiekeen alderdiak erakutsiko dizkie, bi hirietako agintarien arteko harrerak eta hurbilpena errazteaz gain.