Berriak

Online topaketa: “Nola ari dira prestatzen hiriak erronka klimatikorako? Eta Donostia?"

BC3 Basque Centre for Climate Change erakundeko zuzendari zientifiko María José Sanz Sánchezek Nola ari dira prestatzen hiriak erronka klimatikorako? Eta Donostia? online konferentzia eskainiko du Donostiako Udalaren Gizarte Kontseiluaren baitan.

Sanzek etorkizuneko hiriak izango ditu aztergai, eta aldaketa klimatikoaren aurrean garatzen ari diren proiektuak landuko ditu, Donostiaren errealitatetik abiatuta. 

Hitzordua martxoaren 22an, asteartea, izango da, arratsaldeko 17:00etan Zoom plataformaren bidez, eta Eneko Goia Donostiako alkateak eta Daniel Zulaika Donostiako Gizarte Kontseiluko presidenteak hartu dute parte saioan. Ordubete inguruko iraupena izango du, eta galderak egin ahal izango dira plataformaren bidez.

Interesatuek, esteka honen bidez eman beharko dute izena martxoaren 21a baino lehen, eta Zoom plataformara sartzeko esteka webinarra baino egun bat lehenago jasoko dute.

Ibilbide profesional sendoa

María José Sanz Sánchez (Valentzia, 1963) Zientzia Biologikoetan doktorea da Valentziako Unibertsitatean (1991), eta hainbat arlo zientifikotan egin du lan: ekofisiologian, airearen kutsaduraren ondorioetan, beheko eta goiko landareetan, dinamika eta kimika atmosferikoan, nitrogeno eta karbono zikloetan, berotegi-efektuko gasetan eta horiekin lotutako beste gas batzuetan, berotegi-efektuko gas inbentarioetan, LULUCF eta REDD +.

Klima Aldaketaren auzia dimentsio politikotik kudeatzeko lan-taldeetako kidea izan da, FAO (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) edo CMNUCC (Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparruko Konbentzioa) bezalako zentroetan gauzatutako erabaki politikoak gidatuz. Esperientzia du prozesu multilateraletan, esparru erregulatzaileetan, neurri-politikoetan eta Klima Aldaketaren Politikako tresnetan. Gainera, hainbat programaren ezarpen-prozesuak zuzendu ditu.

Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernu Arteko Taldeko (IPCC) kidea eta kolaboratzailea da, eta 300 argitalpen baino kaleratu ditu, gehienak, airearen kutsaduraren eta klima-aldaketaren eremuetan.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak