Euskal Eurohiriaren estatutuen aldaketa behartu zuen Oarsoladearen batzeak. Halaber, Donostiaren ordezkaritza aldatu egiten da, Eurohirian hiru kide izatetik bi izatera pasatzen da.
Ekitaldian, beste hainbat agintariren artean, ondorengoak izan ziren: Martin Garitano diputatu nagusia, gaur egun Eurohiriaren lehendakariordea dena; Eurohiriaren ko-gerente diren Jean Grenet eta Jon Peli Uriguen; Hendaiako alkatea, Jean Baptiste Salaberry; Michel Hiriart, Biriatuko alkatea eta Sud-Pays Basque aglomerazioaren lehendakaria. Bertan izan ziren Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Jose Antonio Santano Irungo alkatea, Julen Mendoza, Errenteriako alkatea eta Ainhoa Zabalo, Lezoko alkatesa eta Oarsoaldoako lehendakaria dena ere.
“Gaurkoa egun garrantzitsua da Euskal Eurohiria proiektu bateratuarentzako. Hutsune bat gelditzen zitzaigun, hutsune garrantzitsu bat, Oarsoaldea, eta orain jada komunitate honen partaide da” ohartarazi zuen batzarraren buru izan zen Martin Garitano diputatu nagusiak.
“Oarsoaldeari zorionak eman behar zaizkio, talde honen gainontzeko kideek bere batzea Eurohirian gogoz txalotu baitute. Ikuspen handiagoa ematen dio.
Eta, aldi berean, Eurohiriari zorionak eman behar zaizkio gauzak aurrera eramateko gogoz dagoen kide berri bat hartu duelako, guztion artean saiatzen ari garen, bateratutako eremu honen aldaketara batzeko gogoz” gehitu zuen Garitanok.
Baiona-Donostia Euskal Eurohiriak 20. urteurrena ospatu zuen joan den urtean.
1993an helburua zen Baionatik Donostiara 50 kilometrotan zabaltzen zen hiri errealitatea metropoli europar bilakatzea eta bide batez, Europar Batasunak sortzen zituen erronkei erantzutea.
Helburua bizirik dirau gaur egun, etorkizunari begira desafio handiei aurre egin beharko die Eurohiriak; mugikortasun, ingurumen zein gizarte kohesioaren alorretan.