Berriak

Medikuntzaren aurrerapen nagusiak izan ditu aztergai Gizarte Kontseiluaren TOPAKETAk

Pilar Lekuona Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialeko presidenteak, Julio Arrizabalaga Biodonostia Osasun Ikerketarako Institutuko zuzendari zientifiko ohiak eta Itziar Vergara Biodonostia Osasun Ikerketarako Institutuko lehen mailako arretaren arduradunak hartu zuten parte atzo, urriak 18, medikuntzaren azken hamarkadetako aurrerapen nagusiei buruz Donostiako Gizarte Kontseiluak antolatutako topaketan. Tabakalerako Z Aretoan izan ziren, gainera, osasunaren alorreko lurraldeko bost elkargo profesionaletako presidenteak (Medikuntza, Erizaintza, Farmazia, Albaitaritza eta Odontologia).

Eneko Goia alkateak ireki zuen saioa, topaketaren izenburuak proposatzen zuen galderari erreferentzia eginez: Zenbat biziko gara? «Medikuntzaren aurrerapenei esker 120 urte biziko al garen jakin nahi nuke, eta bereziki, nola biziko garen. Izan ere, egungo bizi-itxaropena gizateriaren historiako luzeena da, eta horrek aldaketa sozial sakonak eragiten ditu, hiriarengan ere eragiten dutenak», zehaztu zuen Goiak.

Arrizabalagak, bere aldetik, hiru talde handitan laburbildu zituen azken hamarkadetako aurrerapen nagusiak: alderdi kirurgikoak, besteak beste, gorputzaren zulo naturaletatik eta zainetatik zein arterietatik egiten den kirurgia; antibiotikoak, antibiralak eta txertoak, gainditu ezinezkotzat jotzen genituen gaixotasunak sendatzea ahalbidetu dutenak; eta iristear diren terapia zelularrak eta genikoak, gaixoa odolaren bidez sendatzen dutenak. Vergararen ustez, biologia zelularra eta molekularra ezagutzeak medikuntza irauli du, baita farmakoek eta horiek eskuratzeko aukerak ere. «Baina garrantzitsuak izan arren, dena ez da polita, gutxietsi ezin ditugun bi elementu baitaude horri lotuta: antibiotikoak gaizki erabiltzeagatik sortzen diren erresistentzia antimikrobianoak, alde batetik, eta polifarmazia, bestetik, gehiago bizi arren, adineko pertsona askok egunean hamar farmako baino gehiago hartzen dituztelako». Gainera, bizi-itxaropena luzatzeko orduan, hain glamourosoa izan ez arren, funtsezkoa den beste alderdi bat aipatu zuen: komunaren erabilera.

Lekuonaren ustez, aurrerapenak osasunari, zaintzari eta zahartzaroari buruzko ideologia aldatzetik etorri behar du: «Ulertu behar dugu dena ezin zaigula eginda eman, estrategia politiko eta publikoetan aurrera egin behar dugula, eta elkar laguntzen eta ulertzen saiatu behar dugula. Pandemiari esker, alor askotan aurrerapen handiak egin ditugu: giza alderdian, sentimenduenean, emozioetan... Ikasitako hori ezin dugu galdu».

Pandemiari dagokionez, Arrizabalagak eta Vergarak ikerketaren eta aurretiazko ezagutzaren garrantzia nabarmendu zuten. «Pandemiatik atera gaituena beste gaixotasun mota bat sendatzeko egindako proposamena izan zen, bere momentuan beztertu egin zena. Baina ezagutza hor zegoen, teknika ere bai, eta horri esker, arazoari azkar erantzuteko gai izan gara», gaineratu zuen Vergarak. Gainera, pandemiak irakatsitakoen zerrendari beste bi alderdi gehitu zizkion: maila guztietako lankidetza-esperientzia eta datuen kudeaketa eta gardentasuna.

Etorkizunerantz

Medikuntzaren etorkizunaz eta datozen hamarkadetan Donostian ezagutu ahal izango ditugun aurrerapenez galdetuta, adimen artifiziala jada errealitatea dela azpimarratu zuten hirurek, eta teknologia gaixoen etxeetan zein kontsultetan ezarrita dagoela honezkero: BetiOn telelaguntza-zerbitzu publikoa, telefono bidezko arreta-aukerak… Gaixotasun oso hedatuen kasuan, programa informatikoak erradiografietan anomaliak detektatzeko gai direla azaldu zuen Arrizabalagak eta, horrela, detekzio-prozesua arintzen dela, datu-base partekatuen erabilerari esker. «Baina behin eta berriz esango dut niretzat garrantzitsuena giza alderdia dela», azpimarratu zuen Lekuonak.

Alkateak galdetuta, Donostia terapia aurreratuen Europako hiriburua bilakatu daitekeela aurreratu zuen Arrizabalagak, baina horretarako eragileen arteko koordinazioa ezinbestekoa izango dela: «Talentua erakartzea falta zaigu, terapia genikoak aplika ditzaketen espezialistak prestatzeko, baina egitura hor dugu».

Daniel Zulaika Gizarte Kontseiluko presidenteak esker oneko mezu batekin itxi zuen topaketa, eta saioak antolatzen jarraitzeko asmoa berretsi zuen: «Udaberrian ikusiko dugu elkar».

Saioa osorik dago ikusgai lotura honetan.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak