Berriak

Martxoaren 8aren harira, Donostiako emakumeen zirrimarra

Martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna da. Bide luzea egin dugu, baina beste horrenbeste dugu egiteko. Egungo egoera aztertzea ezinbestekoa da helburuak finkatzeko eta lan-ildoetan aurrera egiten jarraitzeko. Eta, horretarako, informazio objektiboena datuek ematen digute.

Hain zuzen ere, 2021eko datuen arabera, Donostian bizi diren pertsonen % 52,73 emakumeak dira. Gainera, emakumeen batez besteko adina 48,04 urtekoa da, eta gizonena 44,22 urtekoa. 65 urtetik gorakoen artean, % 59,6 emakumeak dira, eta 80 urtetik gorakoen artean % 67,8ra igotzen da ehunekoa; beraz, emakumeak gehiago gara, eta, gainera, biziraupen luzeagoa dugu.

Aberastasunean jartzen badugu fokua, gizonen eta emakumeen arteko aldea handia da. 2019ko datuen arabera, Donostiako emakumeen batez besteko errenta 17.230,85 eurokoa da, eta gizonena, berriz, 27.186 eurokoa. Gainera, 1.000 biztanleko 27,07 emakumek jasotzen dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, eta gizonen kasuan, aldiz, 1.000 biztanleko 14,83 gizonek. Hala ere, datu horrek ez ditu laguntzaren onuradun diren familiako kideak kontuan hartzen.

Langabeziari dagokionez, Lanbidek 2022ko urtarrilean emandako datuen arabera, Donostian bizi diren lan egiteko adinean dauden emakumeen % 9,9 langabezian daude, 4.278 emakume guztira, gizonen % 7,8aren aldean, eta beraz, aldea 1,6 puntuko da. Batez besteko langabezia-tasa, aldiz, % 8,6koa da.

Aitzitik, egindako bidea agerian uzten duten beste datu batzuk ere badaude, besteak beste, Ikerketa eta Garapenaren sektoreko langile-kopurua: 2019ko datuen arabera, Donostian 2.513 emakume ari dira lanean sektore horretan, ikertzaileak, teknikariak, laguntzaileak, administrariak eta abar zenbatuta; gizonak, aldiz, 2.822 dira.

Bestalde, kulturari edo kirolari erreparatzen badiegu, emakumeon interesak eta interes horiei eskaintzen diegun denbora hazten joan dira. 2021eko datuen arabera, hiriko kultura-eskaintzara sarbidea errazten duen Donostia Kulturaren zerbitzuko bazkideen % 60 emakumeak dira, eta aldi berean, eskainitako ikastaroetan izena eman duten pertsonen % 78 dira andrazkoak.

Donostia Kirola zerbitzuan abonatutako pertsonen kopuruari dagokionez, banaketa nahiko orekatua da gizonen eta emakumeen artean, eta emakumeen ehunekoak igoera txiki bat izan du, abonatutako pertsonen % 46,5 baitira jada. Gainera, Donostia erreferentea da emakumeen kirolean, eta bederatzi talde ditu eskubaloiko, belar-hockeyko, futboleko, saskibaloiko, atletismoko, izotz-hockey-ko, curling-eko eta arrauneko kategoria gorenetan.

IV. Donostiako Udalaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana

IV. Donostiako Udalaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planak 2020-2024 aldirako Udalaren estrategia eta jarduera-proposamena jasotzen ditu, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan.

Esku hartzeko lau ardatzak hauek dira: gobernu ona, emakumeen ahalduntzea, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak, eta emakumeen eskubideak bermatzeko ekonomiaren eta gizarte-antolaketaren eraldaketa. Lau ardatz horien barruan, egun garatzen ari diren zortzi proiektu zehatz daude, Udaleko sail guztiak zeharkatzen dituztenak. 

Lehentasunezko helburuen artean, honako hauek daude: Udalean politika eta tresna nagusiak identifikatzea eta itunak egitea, berdintasuna funtsezko aldagaia izan dadin erabakiak hartzeko garaian; Donostiako Emakumeen Etxea zabaltzea, mugimendu feministaren eta hiriko emakume-kolektiboen aspaldiko eskariari erantzunez; espazioak eta bideak irekitzea, emakume guztientzako irisgarria izango den parte-hartze erreala eta metodologikoa ahalbidetzeko; eta erreparazio-prozesu malgua bermatzea indarkeriaren biktimentzat.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak