Berriak

Ljubljana (Eslovenia) liluratuta dago Donostiako xarmarekin

Irailaren amaieran Esloveniako hiriburuan, Ljubljanan, Future of Cities Foruma egin zen. Forum hau 2011. urtez geroztik egiten da eta aurten Euskadi ere bertan izan da, gonbidatutako eskualde gisa. Donostia eta Bilbo egon ziren topaketa honetan, Mondragon Taldeko hainbat erakunderekin batera. Ljubljana Green Capital izango da 2016. urtean.

Previous Next

Donostia Estrategia Bulegoak ordezkatu zuen, etorkizunari begira hiriaren estrategia lantzen duen erakundea den neurrian.

Donostiako bizi-kalitatea, erdi-mailako hiriekiko duen kokaleku ona, Donostiaren zientzia-ekosistema, bertako ikerkuntza eta berrikuntza, partaidetza eredua, hiri barneratzailea izateko eraikuntza prozesua, eta hiriak jasangarritasunaren alde egin duen apustua ez dira oharkabekoak suertatu Forum honetan.

Future of Cities Forumaren laugarren edizioan, hiru alderdiri buruz jardun zuten, batik bat: jasangarritasuna, txertatze soziala eta smart kontzeptua. Mundu guztiko hiriek eta enpresek parte hartu zuten topaketa honetan; baina, gehien nabarmendu ziren hiriak ingurukoak izan ziren: Belgrad (Serbia), Tirana (Albania), Podgorica (Montenegro) eta Rijeka (Kroazia) eta Alemania, Irlanda, Holanda eta Japoniako beste hiri batzuk.

Euskadi izan zen Forumera gonbidatu zuten eskualdea; eta, horregatik, topaketan toki nabarmena izan zuen. Donostiako eta Bilboko aurkezpenez gain, Mondragon Taldekoak ere izan ziren. Hori dela eta, bertan izan ziren Orona Ideoko arduradunak, Mondragon Unibertsitateko ikertzaileak eta Prospektiker-Millenium Project Node aholkularitza.

Foruma Millenium proiektuaren parte-hartzearekin egiten da. Millenium proiektua mundu-mailakoa da eta hirien etorkizuneko azterketa sakona egiten du. Helburua da hiriek eta enpresek etorkizunean erantzun beharko dieten erronka globalei buruzko gogoeta egitea da.

Ljubljana Esloveniako hiriburua da, 2016. urtean Green Capital izango da, eta hori, egun, igar daiteke bere kaleetan. Gutxi gorabehera 300.000 biztanle dituen hiriburua da eta bizi-kalitate ona dago bertan. Horrez gain, hiri honetako biztanleak inplikatuta eta kontzientziatuta daude ingurumenarekiko, jasangarritasunarekiko eta kontsumo arduratsuarekiko.

 

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak