Badirudi, balioen mobilizazioa, sostengarritasun ekonomikoa, erantzukizun soziala, gardentasuna, berrikuntza, eraginkortasuna eta profesionaltasuna direla «Laugarren Sektorea» delakoari sorrera eman dioten erakunde mota berrien ezaugarriak.
Sektore hori planetako txoko guztietan sortzen ari da erakunde-sorta handi baten bidez.
Gero eta premiazkoagoa den behar horri erantzuteko, Innobasque-berrikuntzaren euskal agentziak denbora asko darama Laugarren Sektorea Euskadin sustatzeko lanetan; horretarako tresna nagusia, eratzen ari den Laugarren Sektorea Garatzeko eta Sustatzeko Partzuergoa da, partaidetzan hainbat erakunde publiko eta pribatu dituelarik.
Joan zen maiatzaren 29an, bilera berri bat egin zen Patzuergoa eratzeko lanetan aurreratzeko, bertan Heerad Sabeti jaunak, Estatu Batuetan laugarren sektorearen egoera nolakoa den azaldu zuen eta nola lagundu duen lana eta BPGda sustatzen.
Jakina da gaur egungo gizarteak merkatu libreko sistemari aurre egin behar diola. Horri, ingurumenaren egoerak eta ekonomiarenak okerrera egin dutela batzen badiogu, behartuta gaude mundu mailako aldaketari moldatzera. Arazo horiek guztiak konpondu ahal izateko, pertsonek, pentsatzeko eta jokatzeko era berriak izango dituzte eta horiek erakunde mota berrien beharra sortuko dute; erakunde horien interes-taldeek epe luzerako irabaziak bilatuko dituzte eta kontutan izango dituzte gizartea, ekonomia eta ekologia.
Irabazia bizitzaren eremu guztietan bilatuko dute, alegia.
Horregatik, betiko erakundeen antolaketa ereduak ez dituztenez gaur egungo behar guztiak asebetetzen, antolaketa «hibrido» baterantz joaten ari gara, gizartearen, ekonomiaren eta ingurunearen helburuak beteko dituena, ez bereak bakarrik.
Laugarren Sektoreak, kontzeptu aldetik, dinamika multzo bat identifikatzea esan nahi du, dinamika horien protagonistak hainbat erakunde dira eta ekonomiaren ohiko hiru sektoreetako batetik jota, parte-hartze logikak, antolatze-ereduak eta negozio-ereduak nahasten dituen mugara joaten dira.
Dinamika horiek ekonomiak eta erakundeek orientazio berria bilatzen duten testuinguruan gertatzen dira. Testuinguru horretan estatuek, gizarteak eta enpresek beren funtzioak eta jarduera-eremuak berriro zehazten dituzte, aldatzen ari den errealitate ekonomikora eta gizarte errealitatera egokitzeko prozesuan, bai tokiko mailan bai maila globalean.
Beraz, Laugarren Sektorea lau pilaretan oinarritzen da:
- Gizarte ekintzailetza
- Enpesa Erantzukizun Soziala eta Korporatiboa
- Piramidearen Oinarrian Gizarteratzeko Negozioak
- Gizarte Finantzak
Dinamika horren helburua gizarte-xedeak dituen enpresa-jarduera garatzea da, gaur egun esparru honetan diharduten erakundeen ahalmena areagotuko duen lan-esparru globala eskainiz, lan-esparru global berriak abiaraziz eta horien nazioartekotzea sustatuz.
Helburu horiek lortzearen arduraduna, Innobasque agentziak, hainbat erakunde publiko eta pribatuekin bultzatzen duen Laugarren Sektorea Garatzeko eta Sustatzeko Partzuergoa da, eta helburua «gizarte berrikuntzaren eta berrikuntza enpresarialaren ekimenen arteko sinergia sortzeko gunea» da.
Hortik aurrera, gizarteak eskatzen duen beste ekonomiaren eta enpresen eredura aldatzeko etorkizuneko estrategiaren gakoak identifikatzen saiatuko da.
Patzuergoak, Euskal Autonomia Erkidegoan Laugarren Sektorea garatzea ahalbidetuko duen adostasun proposamena bilatzen du; honako horiek dira eman beharreko urratsak:
Laugarren Sektorearen kontzeptua hautatzeko proiektuak bereiztea eta sailkatzea.
- Azterketa-zerrenda bat ezartzea proiektuak identifikatzeko.
- Hainbat ekimen edo proiektuekin esparru-akordioa ezartzea.
- Proiektuen arduradun izango den egitura/tresna definitzea, aditu-talde baten laguntzarekin.