Berriak

Hiritarrengandik eta hiritarrentzako garatutako ekimenen balioa

Donostiako Gizarte Kontseiluak hiritarren ekimen onenaren sariaren lehen edizioa antolatu zuen iaz, eta zortzi proiektu aurkeztu ziren deialdira. Gizarte Kontseiluko Batzorde Iraunkorreko kideek osatutako epaimahaiak hiru nabarmendu zituen, eta lehen sari bat eta bi diploma banatu zitzaizkien abenduan, Gizarte Kontseiluaren osoko bilkuraren ondoren egin zen ekitaldian. Astelehenean, otsailak 20, SER irrati-kateko Hoy por Hoy San Sebastián programaren eztabaidan hartu zuten parte hiru proiektuetako ordezkariek.

Eva Monente programaren gidariaren galerari erantzunez, epaimahaiak hiru alor nagusi aztertu zituela azaldu du Kontseiluaren presidente Daniel Zulaikak: originaltasuna, proiektuaren iraupena eta erabilgarritasuna. “Ez dugu ahaztu behar Gizarte Kontseilua udalaren eta herritarren arteko elkarrizketarako gunea dela, eta oso garrantzitsua iruditu zitzaigun elkarte horien guztien lana aitortzea, aurrera egitera animatzeko modu bat delako eta beste pertsona eta erakunde batzuek beren proiektu propioak garatu ditzaten”.

Gipuzkoako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak zaurgarritasun egoeran dauden gazte migratzaileei babesa ematen dien Herritarren Harrera Sarea aurkeztu zuen deialdira, eta hain zuzen, garaile suertatu zen proiektua. Garazi Montuschi bozeramaileak kontatu duenez, egiten duten lana “oso gogorra da,gurera etortzen gazteak muturreko egoeretan egoten direlako eta oso kalteberak direlako”. Sareak prestakuntza-zentroekin, beste kolektibo sozial batzuekin eta hainbat erakunderekin elkarlanean egiten du lan, baina egoerak okerrera egin duela azpimarratu du Montuschik: “Gazte horietako batzuek lana aurkitzen dutenean, erregularizatzen direnean edo gizarte-laguntzak eskuratzen dituztela ikusten dugunean, asko pozten gara. Baina, oro har, lehen baino askoz okerrago daude, gero eta gehiago direlako osasun arazo larriekin edo oso egoera prekarioetan kalean dauden pertsonak”. 

Helduen Hitza elkarteak sustatutako San Telmo Museoko +55 Kultur Giden Boluntariotza Programak, bere aldetik, lehen proiektu finalistaren diploma jaso zuen. Juan Mari Perez bozeramaileak azaldu duenez, gaur egun proiektuan lanean ari diren sei gidak Marisol Aristik prestatu zituen, 2012ra arte bera arduratu baitzen gida lanak egiteaz. Gaur egun, astean bi bisita antolatzen dituzte astearteetan (museora doan sartzeko eguna), bata goizez eta bestea arratsaldez. Museoa sei zatitan banatu dute, lau historiari dagozkio eta bi arteari, eta ordu eta erdiko bisita bakoitzean guneetako bat azaltzen diete bisitariei, xehetasun handiz. “Etortzen direnek hiriaren eta bertako jendearen historia ondo ezagutzen dute, gure arbasoak nola bizi ziren gogorarazten diguten jai asko ditugulako; baina bisitari askok esan digute bisita gidatuari esker museoa sakon ezagutu ahal izan dutela”, adierazi du Perezek. Bisita egin ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, plazak mugatuak baitira.

Bukatzeko, Gipuzkoa Ostalaritza elkartearekin eta Grupo CEIrekin elkarlanean abian jarri zuten proiektuaren berri eman du Denys Makyeyev GROMADA ukrainiarren elkarteko presidenteak. Ukrainaren inbasioa hasi eta egun gutxira jarri zuten martxan ekimena, gerrako errefuxiatuak ostalaritza-sektorean integratzeko, eta proiektuak bigarren finalistaren diploma jaso zuen Gizarte Kontseiluaren deialdian. Makyeyevek azaldu duenez, helburu nagusia errefuxiatuak etxean edo harrera-etxeetan ez ixtea izan zen, beren sorterrian gertatzen ari zenaz pentsatzeari utzi ziezaioten. “Ostalaritza-sektorea nahiko irisgarria da, eta, beraz, unean uneko dirulaguntzak eskaini beharrean, pertsona horiek lan- eta gizarte-esparruan txertatzeko modua bilatzen saiatu ginen”. Orain arte, 10 eta 15 kide arteko hiru talde osatu ahal izan dituzte, eta horietatik 11k lanean jarraitzen dute eta beste batzuk lan-poltsetan sartu dira. “Oso harro nago nire herrikideez. Eta orain arte proiektua ezagutu ez duten errefuxiatuak animatzen ditugu bertan izena ematera”.

Saio osoa ESTEKA honetan duzue entzungai 15.50 minututik aurrera.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak