Etxebizitza, enpresen erakarpena eta aldaketa klimatikoa dira etorkizunera begira gehien kezkatzen duten erronka, obrei lotutako proiektuak, berriz, ez dute ardura berdina sortzen. Elkarrizketatutako pertsonek nota altuaz baloratu dute hirian bizitzearen gogobetetze maila, segurtasuna eta auzoko jendearengan duten konfiantza. Lagina bi zati ezberdinetan aurkeztutako dokumentu luzea da. Ekainaren 13aren eta 30aren artean egin zuen Datakey Institutuak, Donostian bizi diren 16 eta 74 urte bitarteko 620 pertsonei egin zitzaien telefonozko inkestaren bitartez.
Lehen zatia
Bizi-kalitatea, azpiegiturak, segurtasuna, gizarte kohesioa, konektibitatea, Urban Audit 2015ko hirien batezbestekoa
Hiritarren pertzepzioari buruzko inkestak 10etik 8,75eko batez besteko nota ematen dio Donostian bizitzearen gogobetetze mailari. Ondoren, egoera pertsonalarekiko gogobetetze maila (7,23), udal ekipamenduen balorazioa (6,8) eta ingurumena daude (6,8). Inkestak, hirian gutxien baloratzen diren edo inkestariei gehien arduratzen dieten zenbait alde agerian jartzen ditu. Etxebizitzara arrazoizko prezio batean sarbidea, Donostia ez dela hiri garestia pentsatzeak edota hiritik aireportura lotura daude zerrenda horren amaieran.
Ikerketak esanguratsua den beste elementu bat azaleratzen du, segurtasuna eta gizarte-kohesioa. Segurtasun-sentipena (7,7), norberaren auzoko jendearengan konfiantza (7,5) eta hiriko jende gehienarengan konfiantza (7,3). Datu hauek hirian lasaitasunez bizitzeko batezbesteko nota altua jartzen dute agerian.
Bestetik, azpimarragarria da Donostiak lortzen duen posizionamendua Urban Audit europar inkestari lotuta. Inkesta horrek Europako 87 hiriekin alderatzeko aukera ematen du. Donostiak, 88tik 38. postuan da eta 10 puntutik 6,6ko batezbesteko nota lortzen du.
Hiriko azpiegiturak eta ekipamenduak
Aztertutako hamasei azpiegiturek eta ekipamenduek 6,8 puntuko batezbesteko balorazioa jaso dute, eta denek gainditzen dute azterketa. Beste guztien gainetik, garraio publikoari (7,7), osasun- eta ospitale-arretari buruzko iritzia (7,5) eta hiriko berdeguneak (7,04). Balorazio bajuagoa jasotzen duten azpiegiturek hurbileko merkataritzaren presentzia (6,35), Osasun Publikoaren kontrola (6,26) eta auzoko kaleen eta eraikinen egoera (6,15).
Segurtasuna, gizarte-kohesioa, etxebizitza, konektibitatea
Atal honek Donostiako errealitate sozialari buruzko iritzi ezberdinak jasotzen ditu. Segurtasun-sentipena (7,7), norberaren auzoko jendearengan konfiantza (7,5) eta hiriko jende gehienarengan konfiantza (7,3) oso aldeko iritziak azaltzen dituzte. Taula honen behealdean berriz, etxebizitza arrazoizko prezioan aurkitzea dago: hamar elkarrizketatutik zortzik adierazpen hau ez dela betetzen uste dute. Gauza bera gertatzen da, “Donostia ez da hiri garestia bizitzeko” enuntziatuarekin, ia-ia hamar elkarrizketatutik bederatzik ez datoz bat esaldi horrekin.
Ingurumenarekiko gogobetetze maila
Ingurumenarekin lotutako zortzi alderdiri buruzko gogobetetze-maila ebaluatu da, eta batezbesteko balorazioa 6,8 puntukoa izan da (10etik). Gainerako alderdien aldean, uraren kalitatea (8,0), garraio publikoa (7,7), hiriko berdeguneak, hala nola parkeak eta lorategiak (7,0), bidegorri-sarea (6,6) eta hondakinak biltzeko eta birziklatzeko gune garbiak (6,6) nabarmentzen dira.
Egoera pertsonalarekiko gogobetetze maila
Atal honetan, elkarrizketatu bakoitzaren familia egoerari eta egoera pertsonalari buruzko lau alderdi baloratzeko eskatzen zaie. Lau adierazleen emaitza garbiki positiboa izan da. Lehen bi alderdiek, bizi zaren ingurunea (8,1) eta bizimodua (7,7) gogobetetze-maila handiagoa lortu dute lan-egoerari (6,7) eta finantza-egoerari (6,4) buruzkoek baino.
Donostia eta Urban Audit 2015ko hirien batezbestekoa
Inkestak balio handiko informazio eskaintzen du, Urban Audit hirien batezbestekoarekin alderatzeko aukera ematen baitu. 90ko hamarkadaren amaieratik, Urban Audit europear proiektuak Europako hiri garrantzitsuenen (87 metropoli) informazio estatistikoa jasotzen du, bizi kalitatea alderatzea ahalbidetuz. Donostiak, 88tik 38. lekua du zerrenda horretan eta 10etik 6,6 puntuko batezbesteko balorazioa du.
Urban Auditeko 87 hirietatik, Donostian hoberen baloratutako aspektuak hauek dira: nire hiriko jendearengan dudan konfiantza (6/88), garraio publikoa (11/88) eta administrazio-zerbitzuen/Herritarren arretaren eraginkortasuna (16/88).
Bestetik, balorazio okerrena jasotzen duten alderdiek: etxebizitza arrazoizko prezioan aurkitzeko erraztasuna (88/88), hurbileko saltokiak egotea (82/88) eta atzerritarrak egotea ona da (61/88).
Urban Audit estatistika hiru urtetik behin egiten da eta bizi-kalitatearekin, azpiegiturekin eta hiriaren zerbitzuekin lotutako hogeita zazpi alderdi alderatzen dira. Azterlan honetan ageri diren Espainiako lau hiriekin alderatuta, bigarren posizioan ageri da Donostia, Oviedoren atzetik (6,8) eta Málagaren (6,2), Bartzelonaren (5,9) eta Madrilen (5,5) gainetik.
Bigarren zatia
Etorkizuneko proiektuak, turismoa, zezenketak, herritarren parte-hartzea, euskeraren normalizazioa
Etorkizunari begira etxebizitza, enpresa berritzaileak eta ikerkuntza-enpresak erakartzea eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko neurriak hartzea dira garrantzi handien duten proiektuak. Gainera, donostiarren %56-k ez du uste hiria bere limitera iritsi denik turismoaren erakarpenari dagokionean, eta 10 hiritarretik zazpi ez dago ados zezenketak egiteko udal baliabideak bideratzearekin. Inkestan parte hartu duten hirutik bik ez dute interesik udal-gaietan parte-hartzeko, eta hamarretik bederatzi ez dira herritarren elkarte edo erakunderen bateko kide.
Hiriaren etorkizuneko proiektuen garrantzia
Emaitzetan, enuntziatutako hamabi proiektuen garrantziaren hierarkizazio argia ikus daiteke. Etxebizitza eskuratzeko aukerak ematea, batez ere gazteei (%97rentzat garrantzitsua edo oso garrantzitsua da), enpresa berritzaileak eta ikerkuntza-enpresak erakartzea (%98k uste du garrantzitsua edo oso garrantzitsua dela) eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko neurriak (%97ko garrantzia) dira etorkizunera begira gehien kezkatzen duten alderdiak.
Donostiarrentzat garrantzi gutxien duten hiru proiektuak azpiegiturekin edo saltoki-guneen handitzearekin dute zerikusia: topo/metroaren linea osatzeko pasantea egitea, eta Benta Berri eta Kontxa/Erdialdea geltoki berriak eraikitzea (%49rentzat garrantzitsua edo oso garrantzitsua da eta, aldiz, %51arentzat ez du garrantzirik), Anoetako estadioa eta miniestadioa birmoldatzea (%46k uste du garrantzitsua edo oso garrantzitsua dela eta, aldiz, %55ek ez dio garrantzirik ematen) eta Garbera handitzea (%34k garrantzi handia edo oso handia ematen dio eta, aldiz, %66k ez du garrantzitsutzat hartzen).
Euskararen normalizazioa, beste udalerriekiko harremanak eta enpresak erakartzeko gaitasuna.
Atal honetan, azken bost urteetan hiru alderdi zehatz hauek izan duten bilakaerari buruzko herritarren iritzia aztertzen da. Honela, emaitzek bilakaera positibo bat islatzen dute hiruretan, euskararen normalizazioak izan ditu emaitza onenak eta antzeko emaitzak lortu ditu hiriak inguruko udalerriekin dituen harremanak. Bi alderdi horiek hobetu direla uste duten pertsonak % 54 eta % 50 dira, hurrenez hurren; alderdi horiek okertu egin direla uste dutenak, berriz, % 4 eta % 5 dira. Bestetik, enpresa berriak erakartzeko gaitasunaren bilakaera % 48 izan da ( izan dira erantzun negatiboak eta %34 ez daki ez du erantzun).
Turismoa eta zezenketak
Atal honetan adostasun edo ez adostasun maila eskatzen da baieztapen zehatz batzuen harira: zezenketak, turismo erakartze mailan hiria mugara iritsi den, motibazio politikoko indarkeriaren biktimek hiriaren aldetik aitortza handiagoa behar duten, Tabakalera eta kultur Hiriburutza. Laginaren emaitzen arabera, elkarrizketatuen % 71 ez dago ados Udalaren baliabideak zein instalazioak zezenketak egitera bideratzearekin; % 18, ordea, bai. Bestetik, gehienen iritziz hirira erakarritako turismo kopurua ez da mugara iritsi. Hala irizten dio % 56k; elkarrizketatuen % 39k, ordea, baietz uste du.
Motibazio politikoko Donostiako indarkeriaren biktimek hiriaren aldetik aitortza handiagoa eduki beharko luketen alderdian, elkarrizketatuen % 52k aintzatespen handiagoa egon beharko lukeela uste du; % 27k, ordea, ez du hori uste (% 21ek ez daki/ez du erantzuten).
2016ko Kulturaren Europako Hiriburutzaren atalean desadostasuna dago iritzietan, baina gogobete gabekoen ehunekoa (% 51) gogobeteta daudenena baino handiagoa da (% 46). Tabakalera proiektuarekin, ostera, pozik daudenak (%46) ez dira gehiengoa, baina pozik ez daudenak baino gehiago dira (%38). Elkarrizketatuen % 17k ez daki proiektua baloratzen.
Hiriaren arazo nagusiak
Herritarren parte-hartzea
Atal honetan parte hartzeko moduetan, parte hartzeko interesa eta asoziazionismoarekiko inplikazioari buruzko iritzia eskatzen da. Hiru elkarrizketatuetatik bik ez du udal-gaietan parte hartzeko interesik.
Bestetik, laginaren erdiak ez du ezagutzen zeintzuk diren parte hartzeko moduak, parte hartzeko moduak baloratu dituztenen % 82 pozik agertu da haiekin, % 18, berriz, ez. Hamar elkarrizketatuetatik bederatzi ez dira herritarren elkarte edo erakunderen bateko kide, hamar elkarrizketatuetatik zortzik, berriz, ez dute parte hartu Udalak egindako herri-galdeketaren batean.
Hiriaren kudeaketari buruzko informazioa jasotzeko bitartekoak
Hiriaren egunerokotasunaren inguruko informazioa jasotzeko bitartekariei buruzkoa da laginaren azken zatia. Prentsa idatzia da elkarrizketatutakoen gustokoena, ia %64k erabiltzen dute bide hori. Ondoren, udaleko webgunea (%29) eta irratia (%27) daude.