Eneko Goia Donostiako alkateak, Fernando Cossío kimikari eta Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak, Iñigo Olaizola Donostiako Sustapeneko zuzendari gerenteak eta Kepa Korta Estrategia Bulegoko zuzendariak hartu dute hitza bileran, hiriaren egungo errealitatearen berri emateko, indargune zein ahulguneak azalduz, eta, elkarrekin, estrategia komun bat lantzen jarraitzeko borondatea azaldu dute, alor ezberdinak, horien potentzialtasunak eta lankidetza publiko-pribatua sustatzeko asmoz. Gainera, Donostiako Udalak, Iñigo Herce komunikazio-arduradunaren bidez, Donostia Zientziaren Hiria markan lan egiteko beharraz hausnartu nahi izan du bileran.
Hitzorduan izan dira, aurrez aipatutakoekin batera, Basque Quantum, BICGipuzkoa, Parke Gipuzkoa, BRTA, IKERBASQUE, DIPC, CEIT, VIVE Biotech, CIC Biomagune, VICOMTECH, CIC Nanogune, Deustuko Unibertsitatea, BCC, Tecnalia, BioGipuzkoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, eta udazkenean bigarren saio bat egitea aurreikusi dute.