Berriak

Hirien hobekuntza, adineko pertsonak kontutan hartuaz egiteak, herritar guztien mesederako izango da

Munduko berrogei hiri eta eskualde elkartu ziren Dublinen, Adinarekin Hiri Lagunkorren lehen Nazioarteko Biltzarrean. Donostiako ordezkaritza han egon zen, Estrategia Bulegoaren bitartez. Adinarekin Hiri Lagunkorren Sareak “Dublingo Adierazpena” onartu zuen. Zahartze aktiboaren aldeko konpromiso bat da, eta, aldi berean, adineko pertsonei eginiko aitortza bat, besteak beste, gizartean, ekonomian eta kultur arloan eginiko ekarpenagatik.

Adierazpen honen bidez, kontinente guztietako hiriek dei bat egiten dute, batetik, adineko herritarren eskubideak eta aukera-berdintasuna sustatzeko eta babesteko, eta, bestetik, haien bizitza hobetzeko jardueretan eta politiketan izandako aurrerapenei buruzko ikaskuntza partekatzeko.

“Zahartzea bizitzak berak eskaintzen digun oparia da” James A. Joseph, hegoafrikako enbaxadore eta politologoaren esaldi honek, Biltzarraren muina laburbildu dezake. Adinarekin lortzen den esperientziak mendiak mugitzeko gai izan daiteke, edo behintzat, bakea eta giza eskubideen alde aurrera pausoak eman, hori da, Afrikako Nelson Mandela edo Estatu Batuetako Martin Luther King-en kasua. Hauexek, Biltzar honetan esandakoaren adibide batzuk besterik ez dira non herritartasun zein profil profesional ezberdineko berrogei adituek hartu zuten parte.

Zeren eta, gaur egun, Donostiako herritarren % 20,5ek 65 urte baino gehiago ditu (bilakaera hauxe izan da: 1981ean % 12,5ek, eta 2001ean % 18,5ek), eta 16 donostiarren artetik bat 80 urtetik gorakoa da; emakumeak izanik gehiengoa. 2020. urterako, EUSTATen (Euskal Estatistika Erakundea) datuen arabera, lau euskal herritarren artetik batek 65 urte baino gehiago izango ditu.

Donostiak zahartze aktiboaren aldeko pauso sendoak eman ditu hainbat ekimenaren bidez, hala nola +55 programa, Helduen Unibertsitatea, Esperientziaren Eskola edo Helduentzako Mugikortasun Iraunkorraren Europako Proiektua (50-AENEAS), zeinak helburu hauek dituen: adineko pertsonak garraio iraunkorren erabileran heztea, beren beharrak eta itxaropenak kontuan hartuta, eta garraio publikoko bitartekoak seguruagoak eta erakargarriagoak egitea, maila apaleko esku-hartze berritzaileak eginez.

Bestalde, hiria adineko pertsonen beharretara egokitzen ari da, aukera askorekin: hiriko gune guztietara iristeko modua, garraio publikoa erabilita; goiko auzoetara joateko minibusak; plataforma baxuko autobusak; garraio bertikala (igogailuak, arrapalak edo eskailera mekanikoak); hesi arkitektonikoak kentzea; espaloi zabalak eta irristagaitzak, egoera onean daudenak eta trabarik gabekoak; espaloi beheratuak; oinezko kaleak; 30eko guneak ezartzea; semaforoak jartzea auzoetako zirkulazio-ardatz nagusietan, harrapatzeak gerta ez daitezen; etab.

Jarduera batzuek adineko pertsonak, ahal izanez gero, bere ingurunean egoteko aukerak bultzatzen dituzte, hala nola teleasistentzia, laguntzeko zerbitzua (gutxieneko gizarte-sarerik ez duten eta/edo eguneroko bizimodua egiteko eragozten dieten mugak dituzten adineko pertsonentzat), ingurunean bertan zaintzeko eta norbanakoen laguntzarako diru-laguntzak, ikasleen eta adineko pertsonen arteko bizikidetza-programa (elkartasuna bizikidetzaren eta belaunaldi arteko harremanen bidez bultzatzeko), eguneko zentroak, etab.

Donostiak zeharkako ikuspegia eman nahi dio Adinarekin Hiri Lagunkorraren proiektuari. Izan ere, hiria eta bere bizi-kalitatea hobetzeko prozesuan beste pauso bat emate aldera, udal sail guztiak inplikatu dira, eta izaera parte-hartzaileak garrantzia hartu du. Adinarekin Hiri Lagunkorren Sareko kide izatea, beraz, aukera bikaina da udal ekimenetan adineko pertsonen eta beren elkarteen parte-hartzea, inplikazioa eta “jabetzea” bultzatzeko.

Proiektuaren helburu orokorrak hauek dira:

  •     Herritarren parte-hartzerako prozesuak sortzea

    Udalaren gaitasun arloetan aldaketak txertatzea, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko. Nabarmendu da horrek bizi maila hobetzea ekarriko duela, nola adineko pertsonentzat hala herritar guztientzat.

  •     Hiri-bizitzarako adineko pertsonen gaitasunei etekina ateratzea

Adinarekin Hiri Lagunkorren Sarean (Age Friendly City) parte-hartzeko prozesu baten ondoren sartu ginen. Prozesu horretan, adineko pertsonen, boluntarioen elkarteen, zerbitzu-hornitzaileen, merkatarien, langile publikoen eta mendetasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaileen iritziak kontuan hartu ziren. Teknika kualitatiboak erabili ziren foku-taldeekin, eta esku-hartzeko zortzi eremu aztertu ziren (besteak beste garraioa, etxebizitza, errespetua eta gizarte inklusioa edo herritarren parte-hartzea, eta enplegua).

Dublingo Adierazpena sinatu duten hiriak

Dublingo Adierazpena bost kontinenteetako hiriek eta eskualdeek sinatu dute, eta, tartean, Europako hiri ugari daude. Nabarmentzekoak: Akita (Japonia), Chia-Yi City (Taiwan), Seul (Hego Korea), Lurmutur Hiria (Hegoafrika), Río de Janeiro (Brasil), Rosario eta La Plata (Argentina), Mexiko Hiria (Mexiko), New York, Oakland eta Portland (AEB), Berna (Suitza), Brusela (Belgika), Edimburgo eta Manchester (Erresuma Batua), Besançon, Lyon eta Dijon (Frantzia), Udinese (Italia), Krakow (Polonia), Ljublijana (Eslovenia), Dublin, Kilkenny, Galway, Wesmeath eta Clare (Irlanda), Bartzelona, Bilbo eta Donostia.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak