Berriak

Harrera ezinhobea izan du Tabakaleraren irekierak

Irailaren 11ean zabaldu zituen ateak behin betiko Tabakalerak.

Ikusmin handia nabari zen hiritarren artean, eta bisitari kopuruak aurreikuspen guztiak gainditu zituen.

Guztira, 38.000 pertsona baino gehiagok bisitatu zuten eraikuntza estreinatu berria hiru egunetan zehar. 

Obrek lau urteko epea izan ondoren, antzinako tabako lantegiak ateak zabaldu zituen Kultur Garaikidearen Nazioarteko Zentro bilakatuta. Egoitza berrian erakunde ezberdinek gunea eta egitarua partekatuko dute. 

Donostia Zinemaldia, Etxepare Euskal Institutua, Zineuskadi, Euskadiko Filmategia, eta Kutxa Fundazioa izango dira ekosistema kulturala osatuko duten erakundeak. Elkar bizitza honek erakundeen arteko elkarlana eta aberastasuna ekarriko ditu.

Donostia Zinemaldiak bere bulegoak eta bere jardueraren zati bat Tabakalerara eramango ditu. Tabakalerako pantailan Zinemaldiko sail finko bat proposatuko du eta proiektu batzuetan elkarlana indartuko du, adibidez, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa. Bestalde, Tabakalerak eta Donostia Zinemaldiak, DSS2016rekin batera, IKUSMIRA BERRIAK programaren egonaldiak jarri dituzte martxan. 

Euskadiko Filmategiak egoitza berria izango du Tabakaleran. Bertan, filmak edo ikusentzunezko lanak ikertzen, berreskuratzen, artxibatzen, mantentzen, zaharberritzen eta erakustaldiak egiten jarraituko du. Kokapen berriari esker, Filmategiak Tabakalerako zineman programaziorako pantaila finko bat edukiko du, horrela ikuspenerako oso garrantzizkoa izango den pausua emanez.

Filmategiaren eta Zinemaldiaren ondoan, ikus-entzunezkoen eskaintza osatuko du Tabakalerak. 

Etxepare Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzaren mendeko erakunde publiko bat da. Bere helburua euskara eta euskal kultura mundu osoan zabaltzea da, eta horretarako, arte-diziplina guztiak –literatura, antzerkia, dantza, zinema, musika, arte plastikoak, ikus-entzunezko arteak...– sustatzeko jarduerak eta programak bultzatzen ditu, nazioarteko erakunde eta elkarteekin elkarlanean. Tabakaleraren barruan egonda, euskal sorkuntza zabalduko du, joan-etorriko bidaia batean.

Kutxa Fundazioak urrian Kutxa kultur espazioa inauguratuko du, Gizarte ekintzaren kultura egoitza berria. Espazio honetan, egonaldien eta Kluba aretoaren bidez, musikaren eta modaren arloko kultur eragile berriei ikusgarritasuna emango die, kultur proiektuan presentzia handirik ez duten diszinplinei lekua eskainiz horrela. Kutxaren programa propioak gauzatzeko (Kutxa ikasgelak eta Class esaterako) eta goi mailako erakusketa proposamenak jasotzeko lekua ere izango da, 900m2 dituen erakusketa areto berrian

Azkenik, urte amaieran, Zineuskadiren bulegoak eraikin berrira lekualdatuko dira. Zineuskadi kultura ohiturak sustatuz, ikusentzuteko euskal sektorearen promoziorako plataforma publikoa da. Bertatik egitasmo hauek bultzatzen dira: Zinema euskaraz, Europa Creativa Desk Mediaren bulegoaren kudeaketa eta diru-laguntzak bai aretoei eta baita publizitate eta zinemaren promoziorako laguntzak ere. 

2016 urte erabakiorra izango da Tabakalerarentzat, orduan ariko baitira eraikina eta proiektua beraien osotasunean lanean. Hiriarentzat ere urte berezia izango da oso, Donostiak bere kultur hiriburutza ospatuko baitu. Horrela, Tabakalera eta DSS2016EU ren artean, urteetan eman den elkarlana sendotuko da, egitasmo eta proiektuak aurrera eramateko.

Bere egoitza Tabakaleraren eraikinean kokatu ez arren, DSS2016 ere elkarlanean aberastasuna sortuko duen ekosistema kultural honen parte izango da.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak