Berriak

2025eko aurrekontuen, Plan Orokorraren eta Etxerik Gabeko Pertsonen Dekalogoaren azterketarekin hasi du urteroko jarduna Gizarte Kontseiluak

Donostiako Gizarte Kontseiluak urteko lehen bilera egin zuen urtarrilaren 28an, 2025eko ekitaldiari hasiera emateko. Lehen saio honetan hiriaren etorkizunerako funtsezkoak diren hiru gai aztertu ziren: Etxerik Gabeko Pertsonen lantaldeak Lanerako Dekalogoa eman zion Eneko Goia Donostiako alkateari, udal aurrekontuaren proiektua aurkeztu zen eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aurrerapenaren berri eman zen.

 

Etxerik Gabeko Pertsonak - Lanerako Dekalogoa

Etxerik Gabeko Pertsonen egoera aztertzeko lantalde bat sortu zuen Gizarte Kontseiluak 2024an, eta urtebeteko lanaren ondoren, emaitzak biltzen dituen Lanerako Dekalogoa entregatu zioten taldeko kideek Eneko Goia alkateari. Dokumentuan jasota daude, besteak beste, hiriko etxerik gabeko pertsonen arreta eta integrazioa hobetzeko neurriak.

Gizarte intereseko gaietan sakontzen jarraitzeko asmoz, espazio publikoan ematen den bizikidetzari buruzko lan-taldea sortuko da datozen hiletan.

2025eko udal aurrekontuen aurkezpena

Kerman Orbegozo Ogasun eta Finantza zinegotziak 2025eko udal aurrekontuen proiektua aurkeztu zuen jarraian. Donostiako Udalak 517,5 milioi euroko aurrekontua du aurten, iazkoarekin alderatuta, %6,76 gehiago. Nabarmentzekoa da, besteak beste, inbertsio publikoaren hazkundea, 87 milioi euroko partida gorde baita hiriko azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzeko, hau da, 2024an baino 14 milioi euro gehiago.

Diru-sarrerei dagokienez, 8,2 milioi euroko igoera aurreikusi da, Higiezinen Zergaren, Jarduera Ekonomikoen Zergaren eta Plusbalia Zergaren eguneratzearen ondorioz, %3,9ko doikuntza egin baita. Gainera, Estatuko Hondakinen Lege berriari lotuta, hondakin-bilketaren tasa berrikusi behar izan du aurten Udalak, zerbitzuaren kostuak estaltzeko eta egiturazko defizita ekiditeko, eta %26,54 igoko da 2025ean.

Gastuen atalean, partida esanguratsuenetako bat pertsonalari dagokiona da: 180 milioi euro. Lanpostuen egonkortzeari eta Estatuko soldata igoeraren aplikazioari lotuta dago hazkundea, hain zuzen, 2.738 udal langile izango baititu Udalak. Bestalde, kanpo-kontratazioen atalean kokatzen dira hiri-garbiketa, lorezaintza eta tutoretzapeko zentroen kudeaketa, besteak beste, eta horiek 123,9 milioi euroko inbertsioa suposatuko dute, udal zerbitzuen hedapena eta mantentzea bermatzeko.

Horrez gain, segurtasunaren esparrua indartuko da, polizia-azpiegiturak hobetzeko, genero-indarkeriaren biktimei arreta emateko eta larrialdi- eta suhiltzaile-zerbitzuak modernizatzeko 30,3 milioi euroko diru-zuzkidurarekin. Gizarte Zerbitzuen alorrean, gizarte-ekintzetarako inbertsioa %2,99 handituko da, kontratu berriak finantzatzeko, zerbitzuak zabaltzeko eta kolektibo zaurgarrien arreta hobetzeko.

Inbertsio-kapituluari dagokionez, hainbat proiektu estrategiko nabarmentzen dira: Dbus autobusen flotaren elektrifikazioa eta 282 etxebizitza publiko berri eraikitzea, tartean. Horretarako, 45 milioi euro esleitu zaizkio Etxegintzari etxebizitza eskuragarria sustatzeko.

Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aurrerapena

Donostiako Udaleko Hirigintza zuzendari Jon Chávarrik uneotan aurrerapen fasean dagoen Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren egoera aurkeztu zuen ondoren. Azken hiletan hiriaren diagnostikoa egin da, etxebizitza, garraioa, ekipamenduak eta iraunkortasuna bezalako alderdi garrantzitsuak aztertuz, eta herritarren ekarpenak jaso dira parte-hartze prozesu baten bidez.

Gizarte Kontseiluak bi asteko epea izango du bere proposamenak egiteko, Batzorde Iraunkorrak txosten bat idatzi eta planaren berrikuspen-prozesuan gomendio gisa gehitu aurretik. Chávarriren arabera, hurrengo faseko helburua da "ideien mundutik errealitateen mundura igarotzea, gure hiriaren aukerak kontuan hartuta".

Plangintzaren erronkak eta estrategiak

Plan Orokorraren aurrerapenak hainbat hirigintza-erronketan jartzen du fokua:

  • Etxebizitza: Hiriak duen erronka nagusietako bat etxebizitza eskuratzeko zailtasunei aurre egitea da. Donostiak 188.000 biztanle eta 94.000 etxebizitza ditu, hau da, etxe bakoitzean batez beste bi pertsona bizi dira. Planak etxebizitza babestuen parkea handitzea du helburu, hiri-elkartasunean aurrera egiteko eta etxebizitza publikoaren defizita murrizteko.

  • Ekonomia-jarduera eta lurralde-kohesioa: Gaur egun, jarduera ekonomiko gehiena erdigunean eta Gros auzoan pilatzen da, eta garapena ezbedina da gainerako auzoetan. Planak jarduera ekonomikoaren banaketa orekatu nahi du, Ekialdeko Barrutian arreta berezia jarriz, eremu honek aurrekontu zehatza baitu bere garapenerako.

  • Hiri-ekipamenduak: Biztanle bakoitzak, batez beste, 15 m² ekipamendu ditu eskura, baina Ekialdeko Barrutian gabeziak handiagoak dira. Auzoetako ekipamenduak handitzea eta udal zerbitzuak deszentralizatzea aurreikusten du planak.

  • Espazio libreak eta iraunkortasuna: Donostiak 10 m² berdegune ditu biztanle bakoitzeko, legeak ezarritako gutxienekoaren bikoitza, alegia. Planaren helburua da hiriko parkeen arteko konektibitatea hobetzea, oinezkoentzako guneak eta korridore berdeak sustatuz.

  • Iraunkortasunean oinarritutako mugikortasuna: Hiri-plangintzak hiri trinko eta iraunkorrago baten aldeko apustua egiten du, eta horretarako, bizikleta- eta oinezko-sarearen hedapena, garraio publikoaren indartzea eta G20aren bulebarizazioa aztertzen ari dira.

  • Ondarea eta hirigintza-berroneratzea: Donostiak 300 elementu babestu baino gehiago ditu, Zaharreko monumentu-multzoa barne. Planak hiriko kultur eta paisaia-identitatea zaintzea du helburu, lurzoruaren artifizializazioa mugatuz eta berroneratzea lehenetsiz.

Lotura honetan ikusgai duzue saioaren bideoa.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak