Batzorde Iraunkorra atzo bildu zen, besteak beste, Gizarte Kontseiluaren hurrengo mugarriak eta hiriko organo aholku-emaile gorenak urtarrilaren 25ean egingo duen bileraren gai-zerrenda zehazteko.
Hilaren 25ekoa topaketa berezia izango da, Bartzelonako Gizarte Kontseiluko, Bilboko Hiribilduko Gizarte Kontseiluko eta Vitoria-Gasteiz Udalerriko Gizarte Kontseiluko ordezkariek hartuko baitute parte bertan, eta nork bere esperientziaren eta lan-jardueraren berri emango die Donostiako Gizarte Kontseiluko kideei.
Horrez gain, Gizarte Kontseiluaren saria sortzeko proposamena eta Parisko Gizarte Kontseiluak herritarren galderak jasotzeko duen dinamika bezalako gaien inguruan aritu ziren. Eta Garapen Jasangarrirako Helburuen gainean lan egingo duen taldea garatzeko lehen urratsak emango dituzte datozen asteetan.
Urteko lehen Gizarte Kontseiluaren osoko bilera urtarrilaren 25ean izango da, asteartearekin.