Berriak

Gizarte Kontseiluak aurrez aurreko topaketak berreskuratuko ditu urriaren 18an, Tabakaleran

Donostiako Gizarte Kontseiluaren jarduera-egutegiaren barruan, gure bizitza hobetu duten medikuntzaren aurrerapenen inguruko Topaketa egingo da urriaren 18an, asteartea. Aurrez aurreko eztabaida saioa 18:00etan hasiko da Tabakalerako Z aretoan, eta publiko gisa parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea.

Azken bi urteetan, Gizarte Kontseiluaren jarduera-egutegia ere pandemiak eragindako errealitatera egokitu behar izan da. Hau da, 2020an antolatutako hitzaldiak modu digitalean egin ziren, eta pandemia bera izan zuten hizketagai, Madrilgo Carlos III.a Osasun Institutuko Jose Alcamí birologoaren eskutik (bideoak esteka hauetan daude eskuragarri: 1. saioa eta 2. saioa). 2022ko martxoan, halaber, hiriek klima-aldaketaren aurrean egokitzeko duten gaitasunaren inguruko hitzaldia eskaini zuen Basque Centre for Climate Change erakundeko zuzendari zientifiko Maria José Sanzek (bideoa ikusgai, hemen); hau ere, online.

Egoerak hobera egin duela ikusita, aurrez aurreko hitzaldi eta mahai-inguruak berreskuratuko ditu orain Gizarte Kontseiluak, eta lehen saiorako aukeratutako gaia, organoaren lehentasunezko lan-ildoetako bat izan da:  adineko pertsonak eta haiei lotutako alderdi guztiak. Eta horien artean, hain zuzen, osasuna da garrantzitsuenetako bat.

Kasu honetan, gaixotasunen eta guztiok jasaten dugun endekapen-prozesu etengabearen ikuspegitik landu beharrean gaia, medikuntzaren aurrerapen handietan eta ohitura-aldaketetan jarriko da fokua, gure bizitza luzatzen eta/edo bizi-kalitate hobea eskaintzen lagundu baitigute. Hain zuzen ere, bizi-itxaropena luzarazi duten faktore nagusiak bi alderdiri lotuta daude: bizi-baldintzen hobekuntzari eta aurrerapen mediko eta teknologikoei.

Topaketa

Gai horien guztien inguruan eztabaidatzeko, Zenbat biziko gara? Gure bizitza hobetu duten medikuntzaren aurrerapenak saioa antolatu du Gizarte Kontseiluak urriaren 18an, 18:00etan, Tabakalerako Z aretoan. Bertan izango dira Pilar Lekuona, Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialeko presidentea eta Gizarte Kontseiluko presidenteordea; Julio Arrizabalaga, Barne Medikuntzan eta Gaixotasun Infekziosoetan aditua eta Biodonostiako zuzendari zientifiko ohia; eta Itziar Vergara, Biodonostia Institutuko Lehen Mailako Atentzioko taldearen arduraduna eta familia-medikua.

Eneko Goia Donostiako alkateak zabalduko du solasaldia, eta Daniel Zulaika Gizarte Kontseiluko presidenteak egingo du topaketaren aurkezpena. Eztabaida gidatzeaz arduratuko da, ostera, Maialen Goñi Gizarte Kontseiluko komunikazio arduraduna.

Topaketara joan ahal izateko, leku muga dela eta, LOTURA HONETAN bidez aldez aurretik izena ematea gomendatzen da (hala egiten ez dutenek ez dute lekua bermatuta izango).

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak