Gizarte Kontseiluak 2020/2030 Plan Estrategikoa mahai gainean jarriko zuen urteko bere lehen bileran. Hiriari buruzko jardunaldi monografikoan, Donostiako aholku-organo gorenak, Plan Estrategikoaren Lan Batzordearen azken hilabeteetako bileretan landutako “Diagnostiko Estrategikoa” -ren inguruan eztabaidatu zuen. Aipatutako bilera horietan, Estrategia Bulegoak “E2030DSS Diagnostiko Estrategikoa”-ren aurretiazko proposamena eta “Tendentzien analisia” aurkeztu zituen. Bi txosten horiek, hain zuzen ere, beraien inguruko hausnarketarekin eta AMIA-rekin batera, amankomuneko diagnostikoa osatzen dute.
Azkeneko dokumentu hori izan zen, hain zuzen ere, Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan aurkeztutako dokumentua. Pedro Miguel Etxenike-k, Gizarte Kontseiluaren lehendakariak zuzendutako bileran, Donostiako Estrategia 2030 Bulegoaren Zuzendaria den Kepa Korta ere egon zen.
Beraiekin batera, Eneko Goia alkatea, Udaletxeko alderdi politiko guztien ordezkariak, gizarte kolektiboak eta gizarte erakundeak, ekonomikoak, kulturalak eta kirol erakundeak, besteak beste, ere bertan egongo ziren eta eta komuneko diagnostikoa osatzen duten atal nagusiak laburbildu ziren. Zehazki, ondorengoak dira:
-Hiriaren testuingurua: pertsonak. Hirian bizi den populaziora bideratutako atala. Prestakuntza, gizartea eta balio partekatuak, lurralde kohesioa eta gizarte inklusioarekin batera.
-Aktibitate ekonomikoa garapen iraunkorrerako baldintza bezala. Ekonomia eta dinamismo ekonomikoan, eta hirian finkatuta eta garapen bidean dauden sektoreetan sakontzen duen esparrua.
-Zientzia, ezagutza aurreratua eta berrikuntza. Ezagutzaren eta berrikuntzaren ekosistemaren inguruko analisia eta Donostia / San Sebastián zientzia eta berrikuntzaren hiria bezala aztertzen duen atala.
-Hiri-bizitzaren kalitatea. Hirigintza eta etxebizitzaren inguruan sakontzen du; zuzkidurak eta azpiegiturak, eta bizi kalitatea.
-Ingurumena eta iraunkortasuna. Ingurumenaren estrategia eta egoera aztertzen duen atala.
-Harremaneko gizartea: mugikortasuna, irisgarritasuna eta komunikazioa. Ardatza tokiko mugikortasun metropolitarrean, eskualdekoan eta globalean jarrita; baita komunikazioan eta nazioartekotzean ere.
Gizarte Kontseilua osatzen duten pertsonen iradokizunak jasotzeko eta Estrategia 2030-an gaineratzeko asmoarekin, jardunaldiaren bigarren zatian, “tailer-dinamika” bat ospatu zen. Lantaldeetan bilduta, Gizarte Kontseiluko partaideek ekintzailetza, garapen digitala, inmigrazioa, ingurumena, mugikortasuna, etxebizitza, hiriaren errebisio estrategikoa, etab. bezalako gaiak aipatu zituzten hiriko erronka nagusien artean. Horiek guztiak, kontutan hartuko dira hurrengo analisi estrategikoan, helburu zehatzak finkatzeko asmoarekin.
Seguru asko, urte amaierako Gizarte Kontseiluaren bileran berretsiko da behin betiko Plan Estrategikoa eta, ondoren, aurkezpen publikoa egingo da.