Estrategia Bulegoak martxan jarritako “Pertsonak eta Gizarte-Kohesioa”, “Lurraldea eta ingurumena” eta “Etorkizuneko ekonomia” lantaldeak batera bildu ziren eta 2030 Estrategiaren garapeneko prozesuan egindako azterketa ezberdinetatik ateratako aldagaien kontrasteen emaitzen inguruan eztabaidatu zuten.
Azkeneko hilabete hauetan lantaldeak 2030eko hiriaren agertokia eta hurrengo urteetako Donostiako Estrategia eraikitzeko lanean aritu dira.
Jardunaldian zehar, gazteria, enplegua, etxebizitza, adineko pertsonak, gizarte-kohesioa, bizi-kalitatea, jasangarritasuna, aldaketa klimatikoaren aurkako borroka eta administrazioaren modernizazioa bezalako gaiak jorratu ziren, 2030eko Donostiarentzat ezinbestekoak diren beste hainbat gaien artean. Saioaren lehen zatian, orain dela gutxi talde ezberdinetako partaideei bidalitako galdetegiaren emaitzaren datuak azaldu ziren, aldagaien lehentasuna eta garapenaren ingurukoak, hain zuzen ere.