Daniel Zulaika Gizarte Kontseiluko lehendakaria izango da bilkuraren buru. Eneko Goia Donostiako alkatearen parte-hartzearekin hasiko da saioa eta pandemiak eragindako krisiaren aurrean Udalak hartu dituen neurriak azalduko ditu.
Ondoren, hiru gai-multzotan banatuko da saioa. Hiriko hainbat eragile izango dira protagonista, eta euren esparruetatik krisiari emandako erantzuna jarriko dute mahai gainean. Lehenengoa ekonomia eta enpresa sektorekoa izango da, eta honako hauek hartuko dute parte: Isabel Agirrezabala, San Sebastián Turismo-Donostia Turismoa S.A.ko zuzendaria; Iñigo García, San Sebastián Shops-eko kudeatzailea; Iñaki Martínez, Gipuzkoako Merkataritza Federazioko ordezkaria; Paul Liceaga, ADEGIko Sektoretako Elkarteetako zuzendaria; Amaia Bernaras, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko kudeatzailea, eta Kino Martínez, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko idazkari nagusia.
Kulturari, kirolari eta mugikortasunari buruzko bigarren multzoan parte hartuko dute Oihana Zarra Tabakaleraren kudeatzaileak; Andoni Iraola Errealaren partetik; Fernando Díez, BERA BERA R.T. Club Deporitvoko lehendakariak, eta Igor Gonzalezek, DBUSeko zuzendari kudeatzaileak.
Gizarte- eta osasun-arloari buruzko azken atalean, honako hauek parte hartuko dute: Pilar Lekuona COEGIko lehendakaria eta Gizarte Kontseiluko lehendakariordeak; Iciar Pérez, OSI-Donostialdeko zuzendari-kudeatzaileak; Eva Salaberria Donostia Lagunkoiako arduradunak; Elena Lukin Gipuzkoako Gurutze Gorriko esku-hartze sozialeko zuzendaria; Arrate Echezarreta, Hirukideko ordezkariak eta Amaia Lasheras Berdintasun Kontseiluko, Elkarteko eta Arrats Elkarteko ordezkariak.
Ekitaldiaren amaieran bertaratutakoen artean eztabaida bat sortuko da.