Enpresa kooperatiboak eta garapen ekonomikoa: etorkizuneko aukera irabazlea izenburupean, atzoko saioa lehena izan zen bi erkidegoetako kooperatibismoaren ordezkariak biltzen. Bertan, Nafarroako eta Euskadiko kooperatiba guztiak ordezkatzen dituzten hiru erakundeen arteko epe luzerako lankidetza-akordio instituzionala sinatu zen, egungo eta etorkizuneko erronka handiei (trantsizio energetikoa, digitala edo demografikoa, besteak beste) irtenbideak planteatzen dizkien eredu horren garapenean elkarrekin aurrera egiteko.
Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren 2021eko datuen arabera, Euskadik 87.693 enplegu eta 4.937 establezimendu ditu sektorean, hau da, erkidego osoaren % 9,4 eta % 2,8, hurrenez hurren.
Bertan izan dira, besteak beste, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburua; Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Ekonomiaren eta Enpresaren Garapeneko sailburua; eta Mondragón Corporación S. Coop., Nafarco S. Coop., Anasinf S. Coop, Grupo AN S. Coop., Irizar S. Coop. eta Ideko, S. Coop. kooperatibetako ordezkariak.