Berriak

Etxerik gabeko pertsonen errealitatearen aurrean, lankidetzako ikuspegia

Donostiako Gizarte Kontseiluak etxerik gabeko pertsonen egoera aztertzen eta egoera hori hobetzeko neurriak sustatzen eman du azken urtea. Lantaldearen emaitzak eta egindako hausnarketak partekatzeko, eztabaida-saioa antolatu du Kontseiluak aste honetan Radio San Sebastián irrati-katean.

 

Solasaldian hartu dute parte Daniel Zulaika Gizarte Kontseiluko presidenteak, Garikoitz Agote Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zuzendariak, Elena Luquin Gipuzkoako Gurutze Gorriko Gizarteratze zuzendariak eta Sergio Corchón Caritas Gipuzkoako Etxerik Gabeko Pertsonen arloko arduradunak, Eva Monenteren gidaritzapean. Solaskideek gizarte-eragileen arteko lankidetzan eta herritarren parte-hartzean jarri dute fokua, epe ertain eta luzera aldaketa iraunkorrak eragiteko funtsezko tresna direla azpimarratuz.

Gaian sakondu aurretik, Zulaikak aurreratu du Gizarte Kontseiluak lantalde berri bat jarri duela martxan, oinezkoa hiriko espazio publikoaren erdigunean kokatzeko asmoz; datozen hilabeteetan hasiko da lanean.

Donostiako egoeraren erradiografia

Corchonek hainbat datu eman ditu aditzera: 2024an Caritas Gipuzkoak etxerik gabeko 1.600 pertsona baino gehiago artatu zituen, gehienak, Afrika iparraldetik etorritako 25-45 urteko gizonak. Luquinek gaineratu duenez, gizonezkoak nagusitzen diren arren, egoera horretan dauden emakumeen kopuruak gora egin du azken urteetan. Gipuzkoako Gurutze Gorrian 900 pertsonatik gora artatu ziren 2024an, eta emakumeen zenbatekoa nabarmen handitu zen.

Agotek adierazi du etxerik gabeko emakumeek kalteberatasun bikoitzari egin behar diotela aurre; izan ere, autonomia eta baliabide faltaz gain, emakume askok genero-indarkeria jasaten dute, eta horrek are gehiago larriagotzen du haien egoera. Gainera, azpimarratu du etxerik gabeko pertsonak direla gizarte-bazterketa handiena jasaten dutenak, etxebizitzarik ez izateaz gain, elikagaiak eta lan-eskubideak eskuratzeko aukera egonkorrik ez dutelako. Duela zortzi urte baino gehiagotik, egoera horretan bizi diren pertsonen kopuruak gora egiten jarraitzen du Gipuzkoan, eta eskualdeetako instituzioei dei egin die baliabideak zabaldu ditzaten, arreta deszentralizatzeko.

Aurrerapenak eta lankidetza

Parte-hartzaileek aditzera eman dutenez, Gizarte Kontseiluaren lana oso aberasgarria izan da hainbat eragileren lankidetzari esker, hala nola, Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila; baina baita egoera horretan bizi izan diren eta beren errealitatea hobetzea lortu duten pertsonen testigantzei esker ere.

Horrez gain, Agotek positibotzat jo du gai honi lotutako eskumenak Eusko Jaurlaritzari eskualdatzeko emandako urratsak. Eta Luquinek, bere aldetik, maiatzean Atzerritarren Legea aldatuko dela aurreratu du; egokitzapena onuragarria izango delakoan dago.

Landutako beste funtsezko alderdietako bat etxerik gabeko pertsonen laneratzea izan da. Solaskideen hitzetan, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin eta Adegirekin izandako bilerak garrantzitsuak izan dira egoera horretan dauden pertsonei enplegu-aukerak sortzen laguntzeko eta lan-merkatura sarbidea errazteko.

Eztabaida-saioaren helburua, beraz, Donostiako etxerik gabeko pertsonen errealitatea eta pertsona horien arretan eta inklusioan inplikatutako eragileen lana ikusaraztea izan da. Hizlariek balioan jarri dituzte sarean egindako lana eta eskura dauden baliabideak indartzen jarraitzeko konpromisoa, hirian zein lurralde osoan.  Eztabaida-saioa entzungai dago Radio San Sebastianen webgunean.

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak