Gainera, donostiarren %56-k ez du uste hiriak bere limitera iritsi denik turismoaren erakarpenari dagokionean, eta 10 hiritarretik zazpi ez dago ados zezenketak egiteko udal baliabideak bideratzearekin. Inkestan parte hartu duten hirutik bik ez dute interesik udal-gaietan parte-hartzeko, eta hamarretik bederatzi ez dira herritarren elkarte edo erakunderen bateko kide.
Hiritarren pertzepzioari buruzko laginaren bigarren zatiak hiritarren ikuspuntuaren inguruko informazioa jasotzen du alderdi anitzetan: euskara, inguruko udalerriekiko harremanak, herritarren parte-hartzea edota hiriaren kudeaketari buruzko informazioa jasotzeko komunikabideak.
Donostiako alkate Eneko Goiak eta Estrategia Bulegoko zuzendari Kepa Kortak ezagutzera eman dute Hiritarren pertzepzioari buruzko inkesta. Inkesta DataKey enpresak egin du eta 16 eta 74 urte bitarteko 620 pertsonei galdetu zaie. Dokumentua, Donostiako 2020 Plan Estrategikoaren segimenduaren esparruan kokatzen da. Hiriari buruz, hiriaren etorkizunari buruz eta hiriak dituen erronkei buruz herritarrek dituzten sentipenak neurtzeko tresna baliagarria da.
Hiriaren etorkizuneko proiektuen garrantzia
Emaitzetan, enuntziatutako hamabi proiektuen garrantziaren hierarkizazio argia ikus daiteke. Etxebizitza eskuratzeko aukerak ematea, batez ere gazteei (%97rentzat garrantzitsua edo oso garrantzitsua da), enpresa berritzaileak eta ikerkuntza-enpresak erakartzea (%98k uste du garrantzitsua edo oso garrantzitsua dela) eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko neurriak (%97ko garrantzia) dira etorkizunera begira gehien kezkatzen duten alderdiak.
Donostiarrentzat garrantzi gutxien duten hiru proiektuak azpiegiturekin edo saltoki-guneen handitzearekin dute zerikusia: topo/metroaren linea osatzeko pasantea egitea, eta Benta Berri eta Kontxa/Erdialdea geltoki berriak eraikitzea (%49rentzat garrantzitsua edo oso garrantzitsua da eta, aldiz, %51arentzat ez du garrantzirik), Anoetako estadioa eta miniestadioa birmoldatzea (%46k uste du garrantzitsua edo oso garrantzitsua dela eta, aldiz, %55ek ez dio garrantzirik ematen) eta Garbera handitzea (%34k garrantzi handia edo oso handia ematen dio eta, aldiz, %66k ez du garrantzitsutzat hartzen).
Euskararen normalizazioa, beste udalerriekiko harremanak eta enpresak erakartzeko gaitasuna
Atal honetan, azken bost urteetan hiru alderdi zehatz hauek izan duten bilakaerari buruzko herritarren iritzia aztertzen da.
Honela, emaitzek bilakaera positibo bat islatzen dute hiruretan, euskararen normalizazioak izan ditu emaitza onenak eta antzeko emaitzak lortu ditu hiriak inguruko udalerriekin dituen harremanak. Bi alderdi horiek hobetu direla uste duten pertsonak % 54 eta % 50 dira, hurrenez hurren; alderdi horiek okertu egin direla uste dutenak, berriz, % 4 eta % 5 dira. Bestetik, enpresa berriak erakartzeko gaitasunaren bilakaera % 48 izan da ( izan dira erantzun negatiboak eta %34 ez daki ez du erantzun).
Turismoa eta zezenketak
Atal honetan adostasun edo ez adostasun maila eskatzen da baieztapen zehatz batzuen harira: zezenketak, turismo erakartze mailan hiria mugara iritsi den, motibazio politikoko indarkeriaren biktimek hiriaren aldetik aitortza handiagoa behar duten, Tabakalera eta kultur Hiriburutza.
Laginaren emaitzen arabera, elkarrizketatuen % 71 ez dago ados Udalaren baliabideak zein instalazioak zezenketak egitera bideratzearekin; % 18, ordea, bai. Bestetik, gehienen iritziz hirira erakarritako turismo kopurua ez da mugara iritsi. Hala irizten dio % 56k; elkarrizketatuen % 39k, ordea, baietz uste du.
Motibazio politikoko Donostiako indarkeriaren biktimek hiriaren aldetik aitortza handiagoa eduki beharko luketen alderdian, elkarrizketatuen % 52k aintzatespen handiagoa egon beharko lukeela uste du; % 27k, ordea, ez du hori uste (% 21ek ez daki/ez du erantzuten).
2016ko Kulturaren Europako Hiriburutzaren atalean desadostasuna dago iritzietan, baina gogobete gabekoen ehunekoa (% 51) gogobeteta daudenena baino handiagoa da (% 46). Tabakalera proiektuarekin, ostera, pozik daudenak (%46) ez dira gehiengoa, baina pozik ez daudenak baino gehiago dira (%38). Elkarrizketatuen % 17k ez daki proiektua baloratzen.
Hiriaren arazo nagusiak
Atal honetan erantzun askeko galdera egin da. Egun, hiriaren eta/edo auzoaren hiru arazo edo erronka nagusiak aipatzeko eskatzen zaie.
Horrela, erantzun errepikatuenak hauek dira: etxebizitza (ia %38), langabezia/lana () eta garraio publikoa (). Garrantzi gutxiago duten arazoen artean, igogailuak hiriko gune garaietan (%2,5) eta “metrorik ez egitea” (%2,3).
Herritarren parte-hartzea
Atal honetan parte hartzeko moduetan, parte hartzeko interesa eta asoziazionismoarekiko inplikazioari buruzko iritzia eskatzen da. Hiru elkarrizketatuetatik bik ez du udal-gaietan parte hartzeko interesik.
Bestetik, laginaren erdiak ez du ezagutzen zeintzuk diren parte hartzeko moduak, parte hartzeko moduak baloratu dituztenen % 82 pozik agertu da haiekin, % 18, berriz, ez. Hamar elkarrizketatuetatik bederatzi ez dira herritarren elkarte edo erakunderen bateko kide, hamar elkarrizketatuetatik zortzik, berriz, ez dute parte hartu Udalak egindako herri-galdeketaren batean.
Hiriaren kudeaketari buruzko informazioa jasotzeko bitartekoak
Hiriaren egunerokotasunaren inguruko informazioa jasotzeko bitartekariei buruzkoa da laginaren azken zatia. Prentsa idatzia da elkarrizketatutakoen gustokoena, ia %64k erabiltzen dute bide hori. Ondoren, udaleko webgunea (%29) eta irratia (%27) daude.
Galdetegia 2017ko ekainaren 13aren eta 30aren artean egin zuen Datakey Institutuak. Donostian bizi diren 16 eta 74 urte bitarteko 620 pertsonei egin zaie telefonozko inkesta. Laginaren gehiengo akatsa %±4 da eta konfiantza indizea 95%ekoa da.